Sergio Leone (Erroma, Italia, 1929ko urtarrilaren 3a1989ko apirilaren 30a) zinemako zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea izan zen. Zinemaren historian izan den zuzendari ospetsuenetakoa da, batez ere spaghetti western generoan.

Sergio Leone

Bizitza
JaiotzaErroma1929ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Italia
HeriotzaErroma1989ko apirilaren 30a (60 urte)
Hobiratze lekuaPratica di Mare
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaRoberto Roberti
AmaBice Valerian
Ezkontidea(k)Carla Ranaldi (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, musikagilea, zinema aktorea, ekoizlea, errealizadorea eta produktorea
Altuera173 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Bob Robertson
Genero artistikoaSpaghetti westerna
film dramatikoa
Westerna

IMDB: nm0001466 Allocine: 1177 Allmovie: p99378 TCM: 112180
Musicbrainz: 7ed7eb79-4989-43d6-9fa2-3126dc798953 Discogs: 463625 Find a Grave: 7856551 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Sergio Leone Erroman jaio zen 1929ko urtarrilaren 3an. Haren aita Vincenzo Leone izan zen, zenbaitetan, Roberto Roberti izenordea erabiltzen zuen zinema zuzendaria bera ere: lan horretan aritu zen 1943an Mussolinik berak egindako gidoi bati buruzko iritzia eskatu zion arte. Zoritxarrez, Vincenzok egia esan zion, eta harrezkero ezin izan zuen inoiz film gehiagorik zuzendu.

Gaztaroan eginiko lana

aldatu

Sergio gazte-gaztetik sartu zen zinemagintzan eta, 20 urte zituenerako, aktore eta zuzendari laguntzaile izan zen Vittorio de Sicaren Bizikleta lapurra filmean (1948). Gerora, Europan egin ziren estatubatuar ekoizpen erraldoietan hartu zuen parte:

1959an, gaixotasun bat medio, Mario Bonnard ordezkatu zuen eta Ponpeiako azken egunak filma zuzentzeko aukera izan zuen, baina ezin izan zuen film hori sinatu.

Zuzendu zuen lehen filma handia Rodasko kolosoa izan zen, 1960an eta, handik bi urtera, berriro, Robert Aldrich zuzendaria ordezkatu behar izan zuen Sodoma eta Gomorra filmean.

 
Clint Eastwood

Hemendik aurrera hasi zen bere-berea zuen lana. Lehenengo Dolarraren trilogia deritzonari ekin zion. Western ospetsu hura Tabernaseko Basamortuan, Almerian, jazo zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen, 70eko hamarkadan landu zuten spaguetti westernera iritsi zen arte. Bi talentu berri eman zituen ezagutzera: txikitako laguna zuen Ennio Morricone konpositorea eta Clint Eastwood aktorea, ordu arte ezezaguna. Eastwood aktoreak antzeztu zuen papera Izenik gabeko gizona izan zen, spaghetti westernetako den antiheroia, alegia, gizon gogorra, bakartia, eskrupulu edo sentimendurik gabea eta diruaren eraginez mugitzen dena soil-soilik. Horrela sortu zuen Leonek zineman ikonoa izan zena, nortasun baldarrekoa, hitz gutxi, begirada izoztua eta garaiezina izaten dituen borrokaldietan. Pontxo zahar bat soinean eta zigarroa ezpainetan, tiro egiteko gai da hotz-hotzean, bere helburuak lortu nahian. Pertsonaia hori estereotipoa izan zen film askotan eta eragin handia du oraindik ere zuzendari, aktore edo komiki marrazkilariengan. Badirudi Dolar eskutakada bategatik egin zuenean lege arazoak izan zituela Akira Kurosawaren Yojimbo filma (1961) kopiatu zuelako.

 
Ennio Morricone

Trilogia bukatu bazuen ere, ez zuen western gaia alboratu eta bere lan onenetako bat egin zuen, Cinecittà, Almerian grabatutako Bere ordua iritsi zen arte westerna, John Ford mirestuak film gehienak grabatu zituen lekuan, alegia.

Denbora luze baten ondoren, zinemara itzuli zen, ia-ia derrigorrez. Mexikoko iraultzean oinarritutako Makurtu, madarikatua! filma egin zuen, baina ez zuen aurrekoen arrakasta lortu.

Hala ere, haren maisulana kontsideratzen dena etortzeko zegoen oraindik: ganster garaian oinarritu zen Bazen behin Ameriketan western modernoa. Lau orduko iraupena bazuen ere, Europan arrakasta handia izan zuen, baina AEBetan bi orduko bertsioa zabaldu zuten eta montaia ezberdina zuen, gainera, istorioa linealki kontatuta zegoelako eta ez flashbackean, jatorrizkoan ez bezala.

Leonek beti izan zuen alboan txikitako lagun hura, filmak edertzen lagundu ziona: Ennio Morricone konpositorea.

Heriotza

aldatu

1989an hil zen, bihotzeko arazo baten ondorioz, Leningrado filma prestatzen ari zenean. Warner Brosekin arazoak izan zituen epaileen aurrean Once Upon A Time In America filma egin zuenean; badirudi horrek asko larritu zuela. Ekoizpen etxeak ordubete moztu zion filma eta Loca academia de policíaren muntaia egin zuena kontratatu zuen horretarako.

Leonek westernera itzultzeko asmoa omen zuen hil zenean.

Haren omenez, Almeriako kale batek haren izena darama.

Filmografia

aldatu

Zuzendari gisan

aldatu

Ekoizle gisan

aldatu
  • Il mio nome è Nessuno (Nire izena da... Inor Ez) (1973)
  • Un genio, due compari, un pollo (Jeinua) (1975)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergio Leone