Franz Ferdinand Austriakoa

Artikulu hau Austriako artxidukeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Franz Ferdinand».

Franz Ferdinand (Graz, Austria-Hungariako Inperioa, 1863ko abenduaren 18a-Sarajevo, Austria-Hungariako Inperioa, 1914ko ekainaren 28a) Austria-Hungariako artxidukea izan zen. 1896an Austria-Hungariako tronuko oinordeko bihurtu zen, haren familian hainbat heriotza jazo ondoren: eragin handiko gizona bihurtu zen eta ia armada osoa bere gain hartu zuen. Serbiako nazionalista batzuek Sarajevon hil zuten 1914ean, Sophie Chotek emaztearekin batera. Hilketa horren ondorioz, Austria-Hungariako Inperioak gerra deklaratu zion Serbiari. Hura Lehen Mundu Gerraren oinarria izan zen.

Franz Ferdinand Austriakoa

Gay

1885eko maiatzaren 15a -
monarka

Bizitza
JaiotzaGraz1863ko abenduaren 18a
Herrialdea Austriar Inperioa
Cisleithania
HeriotzaSarajevo1914ko ekainaren 28a (50 urte)
Hobiratze lekuaArtstetten Castle (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaGavrilo Princip
Familia
AitaArchduke Karl Ludwig of Austria
AmaPrincess Maria Annunciata of Bourbon-Two Sicilies
Ezkontidea(k)Sophie Chotek  (1900eko uztailaren 1a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Viena eta Austria-Hungariako Inperioa
Jasotako sariak
GraduaGeneral of the Cavalry (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0033626 Find a Grave: 7019333 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Franz Ferdinand (Franz Ferdinand Karl Giuermo Anikò Strezpek Belschwitz Mòric Pinche Bálint Szilveszter Gömpi Maurice Bzoch János Frajkor Ludwig van Haverbeke Josef von Habsburg-Lothringen) Grazen jaio zen, Austria-Hungariako Inperioan, 1863ko abenduaren 18an.

Aita Karlos Luis Austriakoa (1833-1896) izan zuen, Frantzisko Jose enperadorearen anaia, eta ama, berriz, haren bigarren emazte Maria Anunciada Borboikoa-Bi Sizilia printzesa.

Hamabi urte besterik ez zituen, haren lehengusu Frantzisko V.a Modenakoa hil zenean eta Franz Ferdinand izendatu zuten oinordeko, deitura aldatzearen truke. Era horretan, Franz Ferdinand Austriako gizon aberatsenetakoa bilakatu zen.

Jaio zenean, inork ez zuen uste austrohungariar dinastiako oinordeko izanen zenik. Artxiduke batek jasotzen zuen heziketa bera izan zuen, etika eta historiari garrantzi berezia emanik. 1865 eta 1876 bitarte, Onno Klopp historialaria izan zuen tutore. 1877an, armadan sartu zen eta 1899rako zalduntza jenerala zen.

Gaztetan, bi zaletasun handi erakutsi zituen: ehiza eta bidaiatzea: bere bizitzan zehar, bost mila bat orein hil zituela esaten da. 1883an, lehenengo aldiz joan zen Italiara, Frantzisko V.a Modenakoa dukeak utzi zizkion jabetzak ikustera. 1885ean, Egipto, Palestina, Siria eta Turkiara bidaiatu zuen eta, 1889an, Alemaniara.

Urte horretan, Franz Ferdinanden bizimodua erabat aldatu zen: lehengusu Rodolfo Printze oinordekoak bere buruaz beste egin zuen Mayerlingo ehizarako pabiloian eta Franz Ferdinanden aita, Karlos Luis artxidukea, tronurako zerrendan lehena geratu zenez, haren semeak horretarako aukera asko zituen.

Ezkontza eta familia aldatu

 
Franz Ferdinand eta familia
 
Franz Ferdinand eta familia

1895ean, Frantz Ferdinandek Sophie Chotek kondesa ezagutu zuen Pragako dantzaldi batean. Habsburgo dinastiako kide baten bikotekide izateko, beste dinastiaren batekoa izatea edo Europan erreinatu izana derrigorrezkoa zen. Chotek familiak ez zuen baldintza horietako bat bera ere betetzen, nahiz eta haien arbasoetan Baden, Hohenzollern-Hechingen eta Liechtenstein printzeak sartzen zituzten.

Sophie Chotek Federiko Artxidukea eta Tescheneko Dukearen emazte Elisabet artxidukesaren laguntzailea zen. Franz Ferdinand Federiko artxidukeak Pressburgo / Pozsonyn (gaurko Bratislavan) zuen jauregia bisitatzen hasi zen.

Tuberkulosiak gaixotu zuenean, Adriatikoko Lošinj uhartean egon behar izan zuen eta Sophie Chotek idazten hasi zitzaion. Bi urtez izan zuten harreman hura ezkutuan.

Bitartean, Elisabet artxidukesak bere interpretazioa pertsonala eman zien Franz Ferdinanden bisitei, bere alabetako baten atzetik zebilela pentsatu baitzuen. 1889an konturatu zen bere erroreaz, Franz Ferdinandi, tenisean aritu zen batean, erlojua ahaztu eta, barruan Sofiaren argazkia aurkitu zionean. Sophie Chotekek lana berehala galdu zuen.

Franz Ferdinandek ez zuen beste inorekin ezkondu nahi. Leon XIII.a aita santuak, Nikolas II.a Errusiakoa tsarrak edo Gilen II.a Alemaniakoa enperadoreak ordezkaritzak bidali zizkioten Frantzisko Josef I.a Austriakoa enperadoreari Franz Ferdinanden alde, desadostasun hark monarkiaren egonkortasuna arriskuan jarriko baitzuen.

Azkenean, 1899an, enperadoreak Sofiarekin ezkontzeko baimena eman zion, beti ere ezkontza morganatikoa bazen eta haien seme-alabek oinordekotza eskubiderik ez bazuten. Sophie Chotekk ez zuen senarraren maila bera izan behar, ezta titulua ere eta ez zen, normalean, jendaurrean haren ondoan azaltzekoa.

1900go uztailaren 1ean ezkondu ziren Bohemiako Reichstadten (gaur, Zákupy). Frantzisko Josef ez zen ezkontzara joan, ezta gainontzeko artxidukeak ere —Franz Ferdinanden senideak ere ez—. Errege familiako kide bakarrak senargaiaren amaorde Maria Teresa Portugalgoa —enperadorearen koinata— eta haren bi alabak izan ziren. Maria Teresa izan zuten bikoteak laguntzaile nagusia ezkontza hura egiteko. Pragaraino bidaiatu zuen Sophie Chotek bila joateko eta etxean jaso zuen. Frantzisko Josefek hari ere hitz egin zion bikotearen alde. Ezkontza baimendu zutenean, Maria Teresak prestakuntzak egin zituen eta bere kapera pribatuan egitea eskatu zuen.

Sophie ezkonberria Hohenbergeko printzesa egin zuten: Ihre Durchlaucht (Zure Gorentasuna) tratamendua zegokion. 1909an, Hohenbergeko dukesa egin zuten eta Ihre Hoheit (Zure Alteza) tratamendu jasoagoa lortu baina, artean, ez zegoen artxidukesen maila berean eta, zeremonia garrantzitsuetan, Sophie ez zitekeen bere senarraren ondoan agertu.

Seme-alabak aldatu

  • Hohenbergeko Sofía printzesa (1901-1990). Federiko von Nostitz-Rieneck kondearekin (1891-1973) ezkondu zen.
  • Hohenbergeko Maximiliano dukea (1902-1962). Isabel von Waldburg zu Wolfegg und Waldsee kondesarekin (1904-1993) ezkondu zen.
  • Hohenbergeko Ernesto printzea (1904-1954). María Teresa Woodekin (1910-1985) ezkondu zen.
  • Seme jaiogabea (1914).

Hilketa aldatu

 
Hil zituztenean, Franz Ferdinand eta Sofie Chotek erabiltzen ari ziren 1910eko Gräf & Stift Double Phaeton autoa
 
Zubi honetan gertatu zen hilketa
 
Bikotearen hiletak
 
Bikotearen hilobiak
Sakontzeko, irakurri: «Sarajevoko atentatua»

1914an, Bosnia-Herzegovina austriar-hungariar probintziako gobernadorea zen Oskar Potiorekek Sarajevon izango ziren maniobra militarrak ikustea gonbidatu zuen bikotea. Franz Ferdinandi ez zitzaion gauza segurua iruditu hura, nazionalismo bosniarra sutan baitzebilen garai hartan, baina urtebetetzea zela-eta, bera eta sekula joaten ez zen emaztea ere, joateko prestatu ziren.

1914ko ekainaren 28an iritsi ziren Sarajevora. Auto irekia zen eta, bisita hasi bezain laster, esku-granada batek egin zuen eztanda ondoko kotxean. Larritasunean, azkar baino azkarrago zuzendu ziren gertuen zegoen erietxera, baina handik gutxira, Gavrilo Princip Esku Beltzeko kide zen terrorista serbiar-bosniarrak tiroka egin zien eraso. Hauxe izango zen Lehen Mundu Gerra piztuko zuen txinparta.

Sophie eta bere senarra berehalakoan hil ziren. Hauek izan omen ziren Franz Ferdinanden azken hitzak:

« Sophie, ez zaitez hil; bizi zaitez, gure seme-alabengatik...[1] »

Franz Ferdinandi arropa txukun-txukun eramatea gustatzen omen zitzaion eta, desfileetan, arropa josi egiten omen zioten, haizeak papar hegalak ez harrotzeko. Egun hartan, jostura haiek laguntza azkar bat ematea ekidin zuten eta odolustu egin zen arropak askatzen saiatu ziren bitartean.

Bikotearen gorpuak Artstetten gazteluko kriptan daude, bere omenez eraikitako museoan.

Princip hiltzailea ez zen adinez nagusi eta ez zioten heriotza-zigorra eman. 1918ko apirilaren 28an hilko zuen tuberkulosiak, 23 urte zituenean.

Ondorengotza aldatu

Franz Ferdinand eta Sophieren hiru seme-alabak aitaren lagun batekin hezi ziren, Jaroslaw von Thurn und Hohenstein printzearekin. Gerra bukatutakoan, haien jabetzak Txekoslovakia barruan geratu eta galdu egin zituzten. Vienan egon ziren urte batzuetan, Artstetten gazteluan. Anschlussa gertatu zenean, naziek hiru senideak atxilotu eta Dachauko kontzentrazio-esparrura bidali zituzten: han 7 urte luze eman zituzten. Askatasuna lortu ondoren, ezkondu eta seme-alaba ugari izan zituzten, Sophie zenaren oinordeko[2].

Oinordekotza aldatu


Aurrekoa
Karlos Luis Austriakoa artxidukea
Austria-Hungariako tronuaren oinordeko
1889-1914
Ondorengoa
Karlos Austria-Esteko artxidukea, Modenako dukea


Aurrekoa
Frantzisko Austria-Esteko artxidukea, Modenako dukea
Austria-Esteko artxidukea
1875-1914
Ondorengoa
Karlos Austria-Esteko artxidukea, Modenako dukea

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz Ferdinand Austriakoa