Alexandre Dumas (semea)
Alexandre Dumas (semea) (Paris, 1824ko uztailaren 27a - Marly-le-Roi, Frantzia, 1895eko azaroaren 27a) idazle frantziarra izan zen, Alexandre Dumas idazlearen semea. Aitak bezalaxe, ospea lortu zuen eta La Dame aux Camelias izan zen bere lan ezagunenetako bat
Alexandre Dumas (semea) | |||
---|---|---|---|
1874ko urtarrilaren 29a - 1895eko azaroaren 27a ← Pierre-Antoine Lebrun (en) - André Theuriet (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | former 2nd arrondissement of Paris (en) eta Paris, 1824ko uztailaren 27a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Marly-le-Roi, 1895eko azaroaren 27a (71 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||
Familia | |||
Aita | Alexandre Dumas | ||
Ama | Catherine Laure Labay | ||
Ezkontidea(k) | Nadezhda Ivanovna Knorring Narychkine Dumas (en) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Chaptal (en) Lycée Condorcet (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea eta dramagilea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Frantses Akademia | ||
Genero artistikoa | eleberri historikoa | ||
| |||
Biografia
aldatuAlexandre (Parisen jaio zen, 1824ko uztailaren 27an. Aita Alexandre Dumas idazlea izan zen eta ama, berriz, haren bizilaguna zen Laura-Catherine Labay jostuna (1793-1868).
Haurra ezkontzatik kanpo jaio zen eta, 1831n, epaitegietan erabaki zen 7 urteko Alexandre txikia aitarekin heziko zela. Heziketarik hoberena eman zion Goubaux erakundean eta Bourbon akademian, baina Alexanderrek ez zion aitari sekula barkatuko benetako familia bat ez osatzea eta ezinegon hura bere lanaren berizgarri izango zen.
Ilegimitatea gutxi balitz, Dumasek arraza beltzeko odola zeraman aitaren aldetik, frantziar noble bat eta haitiar beltz bat izan baitzituen arbaso. Lagun artean iseka egiteko arrazoi izan zen hori eta bere poemetan maiz agertuko den drama izango da.
1844an, Alexandre Saint-Gemain-en-Layera, bere aitarengana, joan zen bizitzera. Urte berean, Marie Duplessis ezagutu zuen Parisen, La Dame aux Camelias (1848) inspiratuko zion emakumea. Arrakasta itzela izan zuen antzezlanak eta tankera bereko lanak egitera animatuko zuen horrek. Ingelesez, Camille izena eman zioten eta Giuseppe Verdiren, La Traviataren oinarri izango zen (1853).
Bere lanean, ohikoa da aholku morala eta heziketa, garaiko prejuizio sozialak salatuz eta emakume eta haurren eskubideen defentsa eginez.
1864an, Alexandre Dumas (semea) Nadeja Naryschkine printzesarekin ezkondu zen (Nadine Dumas) eta alaba bat izango zuten. Alargundu zenean, berriro ezkondu zen, oraingo honetan, Henriette Régnierrekin.
1874an, eta Victor Hugoren eginahalen aurka, Académie françaiseeko kide egin zuten. 1894an, Ohorezko Legioa jaso zuen.
1895eko azaroaren 27an hil zen bere Marly-le-Roieko etxean (Yvelines), eta Montmartreko (Paris) hilerrian eman zioten lur.
Idazlanak
aldatuEleberriak
aldatu- Aventures de quatre femmes et d’un perroquet (1847)
- Césarine (1848)
- La Dame aux camélias (1848)
- Le Docteur Servan (1849)
- Antonine (1849)
- Le Roman d’une femme (1849)
- Les Quatre Restaurations (1849-1851]])
- Tristan le Roux (1850)
- Trois Hommes forts (1850)
- Histoire de la loterie du lingot d'or (1851)
- Diane de Lys (1851)
- Le Régent Mustel (1852)
- Contes et Nouvelles (1853)
- La Dame aux perles (1854)
- L'Affaire Clémenceau, Mémoire de l'accusé (1866)
Antzezlanak
aldatu- Le Bijou de la reine (1845)
- Le Verrou de la reine (1848)
- Atala (1848)
- La Dame aux camélias (1852)
- Diane de Lys (1853)
- Le Demi-Monde (1855)
- La Question d’argent (1857)
- Le Fils naturel (1858)
- Un Père prodigue (1859)
- L’Ami des femmes (1864)
- Les Idées de Mme Aubray (1867)
- Une visite de noces (1871)
- La Princesse Georges (1871)
- La Femme de Claude (1873)
- Monsieur Alphonse (1873)
- L’Étrangère (1876)
- La Princesse de Bagdad (1881)
- Denise (1885)
- Francillon (1887)
Elkarlanak
aldatu- George Sandekin: Le Marquis de Villemer (1864)
- Émile de Girardinekin: Le Supplice d’une femme (1865)
- Armand Durantinekin: Héloïse Paranquet (1866)
- H. Lefrançoisekin: Le Filleul de Pompignac (1869)
- Pierre de Corvinekin: Les Danicheff (1876)
- Gustave-Eugène Fouldekin: La Comtesse Romani (1876)
- Alexandre Dumas: La Jeunesse de Louis XIV (1874)
- Alexandre Dumas: Joseph Balsamo (1878)
Saiakerak
aldatu- La question du divorce (1879)
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Alexandre Dumas semearen lanei buruzko bibliografia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandre Dumas (semea) |