Cabaret Voltaire Zürich hiriko (Suitza) gau klub bat izan zen. Hugo Ballek sortu zuen, 1916ko otsailaren 5ean, helburu artistiko eta politikoak bete nahian. Antzoki bateko goi solairuan zegoen kokatuta eta behean egindako erakusketen parodia egin ohi zuten goian. Tendentzia artistiko berriekin esperimentatzen zuten eta, zenbaiten ustez, Dadaismoa bertan jaio zen. Korronte honetatik eratorritako surrealistak ere bertan bildu ohi ziren.

Cabaret Voltaire
Kokapena
Koordenatuak47°22′18″N 8°32′38″E / 47.371666666667°N 8.5438888888889°E / 47.371666666667; 8.5438888888889
Map
Webgune ofiziala

Bilakaera aldatu

Denbora aurrera, lokala ez zegoen egoera onean eta, 2002ko neguan, Mark Divok zuzenduriko neo-dadaista izena hartzen zuen artista taldeak Cabaret Voltaire okupatu zuen. Lokal hura Dadaismoa birsortzeko ahaleginetan zebiltzan artista berrientzako ikur izango zela aldarrikatzen zuten eta, ondorengo hiru hilabetean, interpretazio, festa, arratsalde poetiko eta zine proiekzioak egin zituzten. Ingo Giezendammer, Mikry Drei, Lennie Lee, Leumund Cult, Aiana Calugar eta Dan Jones izan ziren parte hartu zuten artistetako batzuk. Egoitza dekoratu zuten, bai barrualdetik, bai kanpoaldetik, eta milaka zurichtarrek hartu zuten parte esperimentuan.

2002ko martxoaren 2an, poliziak okupak bota zituen, eta eraikuntza dadaismoaren oroimenerako museo bilakatu zen.

Kanpo estekak aldatu