Morse kodea informazioa bidaltzeko metodoa da, pultsu luze eta laburra (marratxoak eta puntuak) erabiliz letra, zenbaki edo karaktere bereziak adierazteko.

Historia

aldatu
 
Morse kodea, publicación de 1922ko argitalpena

Alfred Vailek garatu zuen 1830ean, Samuel Morse eta beste batzuekin batera telegrafo elektrikoa asmatzeko lanetan elkarlanean ari zirenean[1].

1837 eta 1844 artean, Vail eta Samuel Morse klabe izan ziren AEBetan telegrafoa garatu eta komertzializatzen. AEBetako lehen lerroa eraiki zuten Washington eta Baltimore artean eta 1845eko Urteberrian inauguratu zuten. Samuel Morsen telegrafoaren aurrerapen gehienak Alfred Vailekin egin zituen, grabazio sistema eta errele magnetikoen hobekuntza bereziki.

1848an, Vailek telegrafia industria utzi egin zuen, Samuel Morsek bere lana infrabaloratzen zuela uste zuelako[2].

Vailek sortutako metodoan, hizki edo zenbaki bakoitza banaka transmititzen zen marra eta puntuz osatutako kode baten bidez.

  • Puntua denbora unitate bat neurtzen du.
  • Marrak 3 denbora unitate neurtzen ditu.
  • Hizki beraren bi sinboloen artean, berriz, seinalerik gabeko denbora unitate bat dago.
  • Hitz baten hizkien artean, tartea 3 denbora unitate neurtuko dute.
  • Hitzen artean, 7 denbora unitate.

Morseri gustatu zitzaion sistema eta telegrafo elektrikoarekin batera patentatu zuen. American Morse Code deitu zioten eta telegrafoaren lehen transmisioan erabili zuten.

Hasieran, Morse alfabetoa erabiltzeko kableak ezarri behar izan ziren. Geroago, irrati transmisioetarako ere erabiliko zuten, itsaso eta airez, ahotsaren bidezko emisioak gauzatu arte.

Egun, irratizale eta Scouts-ak dira erabiltzen duten bakarrak eta, 2005 arte irratioperadore izateko lizentzia lortzeko eskatzen bazuten ere, jada, ez da derrigorrezkoa.

Morse alfabetoa

aldatu

Letrak

aldatu
Letra Nazioarteko
kodea
Letra Nazioarteko
kodea
A ·- N
B -··· O ---
C -·-· P ·--·
D -·· Q --·-
E · R ·-·
F ··-· S ···
G --· T -
H ···· U ··-
I ·· V ···-
J ·--- W ·--
K -·- X -··-
L ·-·· Y -·--
M -- Z --··

Zenbakiak

aldatu
Nazioarteko kodea
0 -----
1 ·----
2 ··---
3 ···--
4 ····-
5 ·····
6 -····
7 --···
8 ---··
9 ----·

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu