Minamoto (japonieraz: ?) Heian aroan Japoniako politika menperatu zuten lau klan handietako bat izan zen, beste hirurak, Taira, Fujiwara eta Tachibanatarrak zirelarik. Minamoto klanak Genji (japonieraz: 源氏?) izena ere bazuen, Minamotorako gen eta familiarako ji txinatar karaktereen ahoskera alternatiboa erabiliz.

Minamoto klana
Datuak
Motauji (en) Itzuli, noble family (en) Itzuli eta Errege-familia
HerrialdeaJaponia
Erabilitako hizkuntzajaponiera
Osatuta
Historia
Sorrera814ko maiatza
Sortzailea

Bere jatorria, Minamoto, Heian garaiko (794-1185) Japoniako enperadoreek euren seme eta bilobei errege meneko bezala onartu ondoren emandako ohorezko izen (edo kabane) bat zenean datza. Tradizioaren arabera, oinordetza inperiala errazteko eta tronurako lehiei aurrea hartzeko, hautaezinak ziren printzeei titulu bat eskaintzen zitzaien eta enperadorearen meneko bihurtzen ziren. Minamototarrak, euren aurkariak bezala Tairatarrak ere, tradizio honen mende zeuden.

Titulu hau eman zuen lehen enperadorea Saga enperadorea izan zen, bere 50 seme-alabetatik 33ri. Horrela, bada, familia inperialeko kide izateari utzi zioten, Saga Genji lerroa sortuz. Harrezkero, ondorengo enperadoreek oinordeko ez ziren ondorengoei titulu hori emateko ohiturari jarraitu zioten.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.