María Luisa Herrera

arkeologo espainiarra

María Luisa Herrera Escudero (1913ko abenduaren 3a - 2012ko abuztuaren 17a) espainiar arkeologoa izan zen, eta Museo Nacional del Pueblo Español artxibozain eta liburuzainen kidegoaren kide gisa zuzendu zuen lehen emakumea.[1][2][3]

María Luisa Herrera
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Luisa Herrera Escudero
JaiotzaKantabria1913ko abenduaren 3a
Herrialdea Espainia
Heriotza2012ko abuztuaren 17a (98 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Lantokia(k)Espainiako Arkeologia Museo Nazionala
Enplegatzailea(k)Espainiako Arkeologia Museo Nazionala
KidetzaArtxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa

Aipamen biografikoa aldatu

María Luisa Herrera arkeologoa izan zen, eta oposizio bidez sartu zen 1942an arkeologoen, artxibozainen eta liburuzainen kidegoan. Toledoko Museo Arkeologikoko zuzendari izendatu zuten, eta kargu hori 1943 arte bete zuen.[4] Espainiako Museo Arkeologiko Nazionaleko Erdi Aroko eta Aro Modernoko atalburu bihurtu zen, martxoaren 3ko Aginduaren bidez.[5]

Argitalpenak aldatu

  • Trajes y bailes de España “Interes turistikoko titulua” jaso zuen .[6]
  • El museo en la educación. Su origen, evolución e importancia en la cultura moderna(1971). Liburu horretan, autoreak, Frantzian, Ingalaterran eta Estatu Batuetan sortutako bibliografia zabala iturri hartuta, museoen lehen azterketa egin zuen, gaztelaniaz. Espainiako mugetatik kanpo gertatzen ari zena baino beranduago, Herrerak berrikuntza museologikoa sustatu zuen.[7] Herreraren autore garaikideek, hala nola Beltran LLoris, Aurora León edo Ángela García Blancok, aipatua, liburua, argitaratu zenetik, erreferentziazko obra da. Autoreak museoen sailkapen bat egin zuen, bere Historia aztertu eta bere funtzioak definitu zituen, haien xede hezitzailea nabarmenduz.[8] Artxibozain, liburuzain eta arkeologoen antzeko kontserbatzaile-talde bat sortzea proposatu zuen, irakaskuntza barne hartu zuten eginkizunekin. Halaber, Instruktorearen figura sortzea proposatu zuen, eskola-bisitak eta museologoen eskola ofizial bat bultzatzeko.[3]

"Beharrezkoa da Museoek jakin-min hutsezko biltegi izateari uztea irakaskuntza-laborategi izateko. Sortzen ari den belaunaldiak, lehen mailako erakundeetako eskoletara joaten denak, museoetara joan behar du, Irakasleen Zuzendaritzaren pean” (Herrera, 1971)[9]

Museo del Pueblo Españoleko zuzendaria aldatu

Hainbat museotan 30 urte baino gehiagoko esperientzia izan ondoren, 1972an 1934an sortutako "Museo del Pueblo Español"eko zuzendari izendatu zuten, eta 35 urte geroago arte ezin izan zen jendearentzat ireki. Garai hartan, Julio Caro Baroja eta Nieves de Hoyos y Sancho izan ziren buru, Luis de Hoyos Sainzen alaba, Museoko sustatzaile handienaren alaba.[9] Museoaren egoerari buruzko txostena Herrerak agintari eskudunei bidali zien. Balenciagaren obrak Museoko funtsetan sartzeko ahalegina izan zen zuzendari gisa egindako ekimenetako bat.[10]

Museoaren egoitza lekuz aldatu behar izan zen. Prentsak egoeraren eta txostenaren berri eman zuen. [11]

Itsas bidaia Mediterraneoan zehar aldatu

Maria Luisa 99 urte zituela hil zen. Urte batzuk lehenago, unibertsitateko itsas bidaia Mediterraneoan zehar hasi zen,gainerako irakasleekin eta ikasleekin batera, María Luisa eta bere ikaskide askoren arkeologiarako bokazioa piztu zuen hezkuntza-proiektu batean murgildu ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte de España. (Julio de 2014). «Museos Estatales. Directorio de profesionales.» http://www.mecd.gob.es.
  2. Hemeroteca
  3. a b «La formación museológica en España» museos.es (2) 2006.
  4. Arqueología y dictaduras . Antigüedad y franquismo. .
  5. Revista de archivos, biblioteca y museos 1949.1 Biblioteca Nacional de España
  6. BOE 1985, declarando el libro de interés turístico
  7. «Evolución de la teoría museológica en España» Museologia e Patrimônio - Revista Eletrônica do Programa de Pós-Graduação em Museologia e Patrimônio 8 (2) 2015.
  8. «Renovación museológica en España durante los años setenta» Museo (10) 2005.
  9. a b «Fondos de Vizcaya y Guipúzcoa en el Museo del Pueblo Español» MUNIBE (San Sebastián) Sociedad de Ciencias Naturales ARANZADI año XXIII (4) 1971.
  10. «Balenciaga en el Museo Nacional de Antropología» Anales del Museo Nacional de Antropología.
  11. Hemeroteca diario abc

Kanpo estekak aldatu

  • El Museo en la Educación 1971 erreferentea Latinoamerikako Museoen Pedagogia Sarean [1]