Iker Martinez de Lizardui

Iker Martinez» orritik birbideratua)

Iker Martinez de Lizardui Lizarribar (Donostia, 1977ko ekainaren 16a - ) euskal herritar kirolaria da, belako 49er Klasean aritua, Xabi Fernandezekin batera.

Iker Martinez de Lizardui

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIker Martínez de Lizarduy Lizarribar
JaiotzaDonostia1977ko ekainaren 16a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakskipperra
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

Musikasten: iker-martinez

Olimpiar Joko bitan hartu du parte: 2004an eta 2008an, bitan izan da munduko txapelduna (Atenasen 2004an eta Hawaiiko Kaneohen 2002an), eta hirutan Europakoa.

2008ko Olinpiar Jokoetan Xabi Fernandezek eta biek zilarrezko domina lortu zuten 49er bela diziplinan, abuztuaren 17an. Irabazle Danimarkarrek kroaziako selekzioaren bela-ontzia erabili zuten azken proban bere ontziko masta entrenamenduetan apurtu zutelako. Ontzi aldaketa arauditik kanpo zegoenez irabazleen aurkako helegitea aurkeztu zuten, baina abuztuaren 18an bela arloko epaimahaiak atzera bota zuen helegitea eta zilarrezko domina irabazi zuten.

Palmaresa aldatu

Urtea Txapelketa Lekua Emaitza Kategoria
2001 Munduko Txapelketa Malcesine   2. 49er
Europako Txapelketa Brest   2. 49er
2002 Munduko Txapelketa Kaneohe   1. 49er
Europako Txapelketa Grimstad   1. 49er
2003 Europako Txapelketa Laredo   3. 49er
2004 Olinpiar Jokoak Atenas   1. 49er
Munduko Txapelketa Atenas   1. 49er
2006 Europako Txapelketa Weymouth   3. 49er
2007 Europako Txapelketa Marsala   1. 49er
2008 Europako Txapelketa S'Arena   1. 49er
Olinpiar Jokoak Beijing   2. 49er