Bayreutheko Festspielhaus antzokia

Bayreutheko Festspielhaus antzokia (alemanez Bayreuther Festspielhaus) Bavariako Bayreuth hirian dagoen Opera Etxe famatua da.

Bayreutheko Festspielhaus antzokia
Bayreuther Festspielhaus
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Garaia
Alemaniako hiri-udalerriBayreuth
Koordenatuak49°57′36″N 11°34′47″E / 49.96°N 11.5797°E / 49.96; 11.5797
Map
Historia eta erabilera
Berreraikuntza 1924
Berreraikuntza 1933
Berreraikuntza 1958
Berreraikuntza 1962
Inaugurazioa1876
ErabiltzaileaBayreutheko Festspielhaus antzokia
Edukiera1.974
Arkitektura
ArkitektoaGottfried Semper
Materiala(k)zurra
Ondarea
Kontaktua
HelbideaFestspielhügel 1
Webgune ofiziala

Mangravearen Opera Etxeak erakarrita Richard Wagner Bayreuthera iritsi zen. Honek ordea Opera Etxe berri bat eraiki nahi izan zuen bere lanak aurkezteko eta Luis II.a Bavariakoaren babesean eta Otto Brückwald arkitektoaren diseinuarekin 1872 eta 1876 artean jaso zen antzoki berria. Inauguraziorako Nibelungoen Eraztuna operaren lehen zatia programatu zen.

Festspielhaus antzokiaren inaugurazio eguna 1876an.

Sarrera XIX mendeko dekorazioaren adibide bikaina bada ere beste guztia nahiko normala da, adreiluz eta harriz eginikoa, horregatik askotan "aletegia" ezizena eman izan zaio. Barrualdea erabat egurrez egina da. ez dauka palkorik eta bere 1925 aulkietatik ikuspegia bikaina da.

1876tik hasita urtero Bayreutheko jaialdia ospatu izan da bertan eta Wagnerren Nibelungoen Eraztuna eta Parsifal operak antzezten dira beste lan askoren artean.

Bertako sarrerak lortzeko 10 urte inguru itxaron behar den zerrenda dago.

Kanpo estekak aldatu