Brandenburgo

Brandenburg» orritik birbideratua)

Brandenburgo edo Brandenburg[1] (alemanez Brandenburg, sorbieraz Bramborska) Alemaniako ipar-ekialdean dagoen estatu federala da. Bere lurrek Alemaniako Berlin hiriburua inguratzen dute. Bi milioi eta erdi biztanle inguru ditu eta 29.477,16 m2-ko azalera dauka. Potsdam da hiriburua.

Brandenburgo
Brandenburg
Brandenburgoko bandera
Bandera
Brandenburgoko armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaPotsdam
Land buruaDietmar Woidke (SPD)
ISO kodeaDE-BB
Bozak Bundesraten4 (69tik)
Geografia
Koordenatuak52°21′43″N 13°00′29″E / 52.3619°N 13.0081°E / 52.3619; 13.0081
Azalera29.479 km²
Demografia
Biztanleria2.449.193 biztanle
Dentsitatea0.08 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.brandenburg.de/

Geografia aldatu

Hidrografia aldatu

Oder eta Elba ibaien arteko lurrek osatzen dute Brandenburgo estatua. Bestalde Spree eta Havel dira Brandenburgoko ibai nagusiak. Hego-mendebaldeko Spreewald eremuan hezegune eta laku ugari ere badaude.

Natur babesguneak aldatu

Hainbat natur babesgune ezarri dira. Garrantzitsuena Oder Behereko Parke Nazionala da baina honetaz gain badaude hiru biosfera erreserba eta 11 Parke Natural ere.

Hiri nagusiak aldatu

Populazioaren gehiengoa Berlin hiriburuaren inguruan kokatzen da. Hauei ekialdeko Frankfurt (Oder) eta hegoaldeko Cottbus hiriak gehitu behar zaizkie. Honela bada, hauek dira Brandenburgoko hiri handienak (2010eko datuak):

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Brandenburgo antzina "Magna Germania" izenaz ezagutzen zen eremuan kokaturik dago. VII mendean eslaviar leinuek berenganatu zitzuten lurrok, mendebaldean Hevelli eta ekialdean Sprevane leinuak ezarri ziren. Ekialdeko marka sendotzeko asmoz, X mendean Henrike Lehoiak Oder ibairainoko lurrak konkistatu zituen, tartean eslaviarren hiri nagusiak ziren Brenna (Brandenburg an der Havel), Budusin (Bautzen) eta Chośebuz (Cottbus). 983an eslaviarrek beren lurrak berreskuratu zituzten baina hurrengo mendeetan germanizazio prozesua jasan zuten eta Erdi Aroaren amaiera aldera Brandenburgo Germaniako Erromatar Inperio Santuaren Hauteserria bihurtu zen.

 
Brandenburgo (gorriz) Prusiako Erresumaren barnean (urdinez), 1871ean. Gaur egungo Alemaniako gainerako lurrak laranjaz.

Hohenzollern dinastia aldatu

1415etik aurrera Hohenzollern dinastiak lortu zuen Brandenburgoren jabetza eta bertan agintzen egon zen Lehen Mundu Gerrararte. Berlin bihurtu zuten beren egoitza eta berehala Brandenburgoko hiri nagusia bilakatu zen. 1539an Protestantismoa onartu zuten eta Elba ibaiaren gaineko kontrolari esker Hohenzollerndarrak beren lurrak zabaltzen hasi ziren. 1618an Prusiako Dukerri zabala eskuratu zuten eta ordutik aurrera beren historia batera idazten hasi zen. mendebaldeko beste dukerri batzuk ere eskuratu zituzten, Westfalia eta Renania aldean besteak beste.

Brandenburgo-Prusia Germaniako Erromatar Inperio Santuko herrialdetrik garrantzitsuena bihurtu zen. Lur guztiak elkarrekin ez edukitzea zailtasun handia bilakatu zen Hogeita Hamar Urteko Gerran, baina Frederiko Gilen I.a bezalako agintarien azkartasunak gerra irabazi arazi eta nazioa sendotzeko aukera eman zion. 1701ean Frederikoren semeak hiriburua Potsdamera aldatu zuen eta ordutik aurrera Germaniako Erromatar Inperio Santua Prusiako Erresuma bihurtuz joan zen. Napoleondar gerren ondoren Prusiako erresuma probintziatan banatu zen. Berlin eta Potsdamen arteko liskarrak ekiditeko, 1881ean Berlin banatu egin zuten Brandenburgoren erdian uharte bat bezala utziz eta Potsdamek Brandenburgoko hiriburu izaten jarraitu zuen.

XX mendea aldatu

1918ko Alemaniako iraultzak Hohenzollern dinastiaren amaiera ekarri zuen. Bigarren Mundu Gerran porrota izan ondoren hainbat ondorio sufritu zituen Brandenburgok. Bere lurren herena galdu zuen (Poloniak eskuratu zuen) eta beste bi herenek Ekialdeko Alemania osatu zuten. 1990 urtean Alemania biak bateratu ziren. 1995ean Brandenburgo eta Berlin batzeko saiakera bat egin zen, Prusia berria izango zuen izena estatu berriak, baina horretarako egin zen bozketan ezezkoa atera zen.

Banaketa administratiboa aldatu

 
Brandenburgoko banaketa administratiboa

Brandenburgo 4 hiri aske (kreisfreie Städte) eta 14 Landa barrutiz (Landkreise) osaturik dago.

Politika aldatu

2009an egin ziren Brandenburgoko hauteskundeak eta honako emaitza hauek izan ziren:

Alderdia Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) % 33'0 31
Ezkerra (Die Linke) % 27'2 26
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) % 19'8 19
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) % 7'2 7
90 Aliantza/Berdeak % 5'6 5

Gizateriaren Ondarea aldatu

Brandenburgo ez da Gizateriaren Ondare asko dituen estatua. Hala ere aipatzekoa da UNESCOk 1990an izendaturikoa, Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak.

Brandenburgar ezagunak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu