Irene Solà

Idazle eta poeta katalana

Irene Solà Sàez (Malla, Katalunia, 1990ko abuztuaren 17a) poeta, idazlea eta artista da.

Irene Solà

Bizitza
JaiotzaMalla1990eko abuztuaren 17a (33 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Sussexko Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta artista bisuala
Lantokia(k)Katalunia
Jasotako sariak

irenesola.hotglue.me
Instagram: irene.sola.saez Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Literatura, Zinema eta Ikus-entzunezko Kulturako masterra lortu zuen Sussexko Unibertsitatean. Bere testuak eta lanak Whitechapel Gallery eta Jerwood Arts Centre (Londres), Gironako Bòlit, Mataróko Mac, Sant Cugat Poesiako Nazioarteko Jaialdian, Sitges i Poesiako festan, ikusi eta irakurri dira. Aldizka La Llança kulturaren digitalean kolaboratzen du.[1]

Irene Solà idazlea da baina horretaz gain, artista plastikoa ere bada, eta arrakastaz aritu da bi langintza horietan. Bere lehen poema liburuak (Bèstia) Amadeu Oller Saria jaso zuen 2012an; bere lehen eleberriak (Els dics) 2017ko Documenta Saria, eta orain euskaraz agertzen den lanagatik Eleberri Saria irabazi zuen, eta gaztelaniara itzulitakoan, Cálamo Saria.[2]

Argitalpenak aldatu

  • Bèstia (Barcelona: Galerada, 2012)
  • Els dics (Barcelona: L'altra editorial, 2018)
  • Canto jo i la muntanya balla (Barcelona: Anagrama, 2019). Euskarara ekarria.

Euskaraz aldatu

Sariak aldatu

  • 2012: Amadeu Oller saria Bèstia lanagatik
  • 2017: Documenta narratiba saria Els dics lanagatik
  • 2019: Anagrama saria katalanez idatzitako Canto jo i la muntanya balla eleberriagatik
  • 2019: Punt de Llibre de Núvol saria Canto jo i la muntanya balla eleberriagatik.[7]
  • 2019: Cálamo saria ‘Otra Mirada’ kategoria Canto jo i la muntanya balla eleberriagatik
  • 2020: Europar Batasuneko Literatura saria Canto jo i la muntanya balla eleberriagatik.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Escritores.org. «Solà, Irene» www.escritores.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  2. «Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak» Nontzeberri 2020-06-23 (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  3. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak - Irene Solà i Sàez» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  4. «Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak -» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  5. «[Bideoa Irene Solaren ‘Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak’ liburua euskaratu du Joxan Elosegik»] KULTUR SHAREA 2020-06-23 (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  6. «Irene Solaren hirugarren eleberria euskaraz argitaratu du Alberdaniak» Berria 2023-11-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  7. (Katalanez) «Sento jo i la muntanya parla» Núvol (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  8. (Katalanez) «Irene Solà, Premi de Literatura de la Unió Europea 2020» Núvol (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).

Kanpo estekak aldatu