Charles Horton Cooley

Charles Horton Cooley (Ann Arbor, Michigan, 1864ko abuztuaren 17a - Ann Arbor, Michigan,1929ko maiatzaren 7a) pragmatismo eta elkarrekintza sinboliko izeneko korronteei lotutako soziologo estatubatuarra izan zen. Bere idazkietan soziologo alemanen eragina oso garrantzitsua zen.[1]

Charles Horton Cooley

President of the American Sociological Association (en) Itzuli

1918 - 1918
Bizitza
JaiotzaAnn Arbor1864ko abuztuaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAnn Arbor1929ko maiatzaren 8a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Michigan College of Literature, Science, and the Arts (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Michigango Unibertsitatea

Find a Grave: 40394602 Edit the value on Wikidata

Berarentzat, gizabanakoa eta gizartea errealitate sozial bakar baten bi aurpegiak dira: gizabanakoa ez da existitzen gizarterik gabe, eta era berean, gizartea bera ez da existitzen gizabanakorik gabe.

Haren arabera, Nia (nortasuna, «Self») besteekiko izaten diren gizarte-harremanen bitartez eratzen da. Norbait izatearen sentimendua gizarte-harreman bitartez tenkatzen da. Besteak dira gu egiten gaituztena, gu garena egiten dutenak. Ispilu-nortasun irudia («looking glass self») besteen begiradapean eraikitzen da. Cooley-k honi «adskripziozko identitatea» deitu zion[2]. Kontzeptu hau George Herbert Mead-ek ere bereganatuko zuen eta elkarren artean garatu zuten[3].

Cooley-ren iritziz, bere «Human Nature and the Social Order»(1902) lanean jasoa, «looking glass self» delakoak hiru paso lituzke:

  • Beste pertsonaren aurrean nola agertu imajinatzea.
  • Beste pertsonaren epaiketa edo balorapena imajinatzea.
  • Harrotasun, zoriontasun, erruduntasun edo lotsa sentimendu motaren bat sentitzea[4].

William James-en iritzia jarraituz, Norbere ispilu-irudiaren edo «looking glass self» kontzeptua "norbera eta kanpo gizarte-munduaren arteko banaketa Kartesiarra"rekin hausturarekin lotzen da. Cooley-k gizabanakoa eta gizartearen artean eraikitako banaketa Kartesiarra hautsi nahi izan zuen[5].

Cooley-ren "ispilu-nortasun irudia" kontzeptuaren irudikapena da. Gizabanako bat agertzen da erdian eta irudi bana islatzen duten lau ispiluren aurrean dago. Ispiluek pertsona berarekiko besteek duten irudi desberdinak adierazten dituzte

Erreferentziak aldatu

  1. López-Escobar, Esteban; Breeze, Ruth. (2015). «Schäffle and Cooley on Public Opinion» Publizistik und gesellschaftliche Verantwortung (Springer Fachmedien Wiesbaden): 215–226. ISBN 978-3-658-04703-0. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  2. HORTON, P.B. eta HUNT, C..: Soziologia. EHU. Bilbo. 1994.
  3. Ritzer, George: Teoría sociológica clásica. McGraw-Hill. Madril. 1993. 55.orr.
  4. Mann, Doug: Understanding society : a survey of modern social theory, Oxford University Press. 2007.183. orr. ISBN 978-0-19-542184-2
  5. https://web.archive.org/web/20141013195704/http://www.bolenderinitiatives.com/sociology/charles-horton-cooley-1864-1929/

Kanpo estekak aldatu