Joan III.a Sobieski (polonieraz: Jan III Sobieski; 1629ko abuztuaren 17a - 1696ko ekainaren 17a) Bi Nazioen Errepublikako errege garrantzitsuenetako bat izan zen. Horrez gain, Poloniako errege eta Lituaniako Duke Handia ere izan zen, 1674tik hil zen arte.

Joan III.a Sobieski

Q66200803 Itzuli

1678 - 1696
Poloniako monarka

1674ko maiatzaren 21a - 1696ko ekainaren 17a
Mikel I.a Poloniakoa - Augusto II.a Poloniakoa
Q66200937 Itzuli

1673 - 1696
Q64769510 Itzuli

1669 - 1672
Great Hetman of the Crown (en) Itzuli

1668ko otsailaren 5a - 1674ko maiatzaren 21a
Stanisław Potocki (en) Itzuli - Dymitr Jerzy Wiśniowiecki (en) Itzuli
field crown hetman (en) Itzuli

1666ko apirilaren 30a - 1668ko otsailaren 5a
Stefan Czarniecki (mul) Itzuli - Dymitr Jerzy Wiśniowiecki (en) Itzuli
Marshal of the Crown (en) Itzuli

1665eko urtarrilaren 8a - 1674ko maiatzaren 21a
Jerzy Sebastian Lubomirski (mul) Itzuli - Stanisław Herakliusz Lubomirski (en) Itzuli
Q66201200 Itzuli

1660 -
Q370477 Itzuli

1656ko maiatzaren 26a - 1665eko urtarrilaren 8a
Aleksander Koniecpolski (mul) Itzuli - Andrzej Potocki (en) Itzuli
Q66200890 Itzuli

1644 - 1665
Q65088499 Itzuli


Deputy to the Sejm of the Polish–Lithuanian Commonwealth (en) Itzuli


Hautetsia: Q66457149 Itzuli, Q66500853 Itzuli, Q66500840 Itzuli, Q66500828 Itzuli
starosta of Gniew (en) Itzuli


Q66201065 Itzuli

Bizitza
JaiotzaOlesko (en) Itzuli1629ko abuztuaren 17a
HerrialdeaLituaniako Dukerri Handia
 Bi Nazioen Errepublika
Lehen hizkuntzapoloniera
HeriotzaWilanów jauregia1696ko ekainaren 17a (66 urte)
Hobiratze lekuaSt. Leonard's Crypt (en) Itzuli
Church of the transfiguration of Jesus Christ in Warsaw (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaJakub Sobieski
AmaTeofila Zofia Sobieska
Ezkontidea(k)Marie Casimire Louise de La Grange d'Arquien (mul) Itzuli  (1665 -  1696)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Sobieski (Janina) (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJagellondar Unibertsitatea
Bartłomiej Nowodworski High School (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
frantsesa
alemana
tatarera
turkiera
antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra, politikaria eta monarka
Lantokia(k)Olomouc
Jasotako sariak
Graduamariskal
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 20744 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Joan Sobieski 1629an jaio zen, Olesko familia-gazteluan, eta Teofila Janina emaginaren eta bere senar Jakue Sobieskiren semea zen. Antza denez, bi seme izan zituen bikoteak. Joan eta Marek anaia Krakoviara joan ziren ikastera. Ikasketak amaituta gero, aitak Europara bidali zituen bidaiatzera, ezagutza mundutarrak jasotzeko. Frantzian erbesteratuta zegoen Estuardo etxearekin egin zituzten harremanak.

1648an, kosakoak matxinatu egin ziren, eta bi anaiak etxeratzera behartu zituzten. Aita liskar horietan hila zen, eta amak bi semeak aberriaren alde borroka egitera bultzatu zituen. Bi anaiek borrokan egin, eta handitasunez itzuli ziren.

1651n, bi anaiak gudu-zelaira itzuli ziren, kosakoen eta tatariarren auka egiteko, eta Joan zauritu egin zuten.

1665ean, Joan, Maria Kasimira de La Grange d'Arquien frantziarrarekin ezkondu zen.

1665eko apirilean, indar armatu poloniarren Hetman (jeneral buruzagia) izendatu zuten.

1673an, armada turkiarraren aurkako borrokan armada poloniarrak izugarrizko jipoia jasoa zuela, elurretan belaunikatu zen gizataldea, Czestochowako Andre Mariari errezatzeko. Chocimeko guduan poloniarrek garaipena lortu zuten, eta itzuleran heroi gisa hartu zuten Joan III.a Polonian, 60 bandera turkiar eta atzemaniko altxor ederra baitzekartzan berarekin.

Errege aldarrikatzea

aldatu

1674an, Joan, Frantziaren babesa zuela —aurrerantzean aliatu izango zuen—, Varsoviako Dietak Poloniako errege izateko hautatu zuen.

Joan III.a Poloniakoak Ukrainaren parte bat berreskuratu zuen (1676), eta, 1683an, austriarrak otomandarren mende erortzeko zorian zirela, 400.000 gizon bere mendean hartu, Vienara joan eta Habsburgotarren leinua salbatu zuen. Oso ezaguna da Vienako guduan jokatu zuen papera dela medio, Mendebaldeko Europa turkiarren inbasiotik salbatu baitzuen.

Ezaguna izan zen Joan III.a Sobieskik kultura eta arteak babesteko zuen joera; artisauak bultzatu zituen, eta bromazalea eta xaloa zenez, mundu guztia hurreratzen zen harengana.

1696ko ekainean hil zen Wilanów jauregian, apoplexia bat izan ondoren.

Joan eta bere emazte Kasimira, 1716an hila, Krakoviako gazteluan hobiratu zituzten.

Genealogia

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan III.a Sobieski