Ireki menu nagusia

Iñigo Sanz de Ormazabal (Donostia, 1956ko maiatzaren 28a - ib., 2009ko abuztuaren 17a) liburuzain bat izan zen. Urte askoan, Errenteriako liburutegi publikoko zuzendari izan zen. Gipuzkoako Liburuzain eta Dokumentalisten Elkartearen fundatzaileetako bat izan zen, eta elkarte horretako buru ere bai, 1998 arte. FESABID (Espainiako Artxibistika, Bibliotekonomia, Dokumentazio eta Museistika Federazioa) federazioko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen.[1]

Iñigo Sanz de Ormazabal
Bizitza
Jaiotza Donostia1956ko maiatzaren  28a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia2009ko abuztuaren  17a (53 urte)
Jarduerak
Jarduerak liburuzaina

Hil zenean, Gipuzkoako Dokumentazio Judizialeko Zentroko liburuzaina zen.[1] Bibliotekonomiaren arloko hainbat lan argitaratu zituen.

LanakAldatu

Aldizkarien artikuluak

  • Iñigo Sanz de Ormazábal: “Bibliotecas públicas municipales: Actuación y necesidades”. – Revista Vasca de Administración Pública. Herri-Arduralaritzako Euskal Aldizkaria, ISSN 0211-9560, Nº 21, 1988, págs. 179-186

ErreferentziakAldatu

  1. a b Glòria Pérez-Salmerón (FESABIDeko lehendakaria): «En Memoria de Iñigo Sanz de Ormazábal», IWETEL posta zerrenda, 2009-09-14.


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.