Euskararen historia euskal hizkuntzaren hiztun, erabiltzaile eta sustatzaileek mendeetan zehar egindakoa da, baina baita aktiboki hiztun ez zirenek, zentsoreek eta aurkariek eragindakoa ere. Bi aro nagusitan banatu dezakegu, 1545. urtea mugarritzat hartuta, orduan argitaratu baitzen Linguae Vasconum Primitiae, euskarazko lehen liburua.

Europa hego-mendebaldeko hizkuntzen hedadura historikoa erakusten duen mapa.

Idatzi aurreko garaiak: antzinako euskara edo eusko-akitaniera, eta aitzineuskara aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Aitzineuskara», «Akitaniera», «Euskararen jatorria», «Baskoien hizkuntza» eta «Antzinako euskara»
 
Iberiar Penintsulako hizkuntzak Erromatar Inperioaren garaian.

Mendebaleko Europan sustrairik luzeenak dituen hizkuntza bide da euskara. Batzuentzat gaur egungo euskararen aurrekariak duela 8.000 urtetik mintzatu izan direla[erreferentzia behar] Pirinioen inguruan. Oraingoz hori da oinarri sendoena duen hipotesi zientifikoa —edo, behienik behin, kontrako arrazoi gutxien dituena—, plazaratu diren hipotesi ugarien —eta askotan oinarri gabeen— artean.

Beste hizkuntzen artean ahaiderik aurkitu ez zaionez, uharte hizkuntza dugu euskara. Gainera, ez dago XVI. mendea baino lehenago euskarazko testu idatzirik (hitz edo esaldi batzuk besterik ez), eta horrek ikerkuntzak zaildu ditu, nahiz eta mende gutxi batzuk lehenagoko euskararen lekukotasuna jasotzen duten atsotitz bildumak badiren.

K.a. II. mendea: Andeloseko mosaikoan agertzen den esaldiaren inguruan eztabaida eta ikerketa ugari egin dira, eta batzuetan, euskal osagaiak ikusi dira. 2008an zeinu-multzo paleohispanikoan idatzitako hiru zeinu aurkitu ziren Erriberriko Errege Jauregiko indusketa arkeologikoan, "paleouskarazko" hizkuntzan idatzita egon daitezkeenak[1], eta K.a. II edo I. gaizaldikoa dena.

 
Irulegiko eskua.

K.a. I. mendea: ikerlari batzuentzat, baskoien txanponen testuetan, euskal izenak dituzten hiriak ager daitezke[2]. Aldi berean, Ascoliko brontzean[3], eta Botorritako brontzeetan (azken horietan ez hain ziurra), euskal kutxuko izenak aurki daitezkeela uste da. 2021ean Irulegiko eskua aurkitu zen, euskaratik interpretatua izan daitekeen idazkiak dituena, baina kasu horretan, ez bakarrik izen solteak, baizik eta esaldi osoak.[4]

K. o. I. mendea: euskararen lurraldea oraingoa baino zabalagoa zen. Iparraldean, Baionatik gora, ipar-ekialdean Paue alderaino; ekialdean, Ilerdaraino (gaur egungo Lleida); hegoaldean, Nafarroako Erriberaraino; eta mendebaldean, zehaztu gabe dagoen toki bateraino. Gaur egun, euskal jatorriko toponimo ugari daude Aragoiko eta Kataluniako iparraldean.

Euskarazko lehen hitz idatzien kopuru handiena, Akitaniako hilarrietan eta aldareetan agertu da; 400 pertsona-izen eta 70 jainko-jainkosa izen, K-o. I., II. eta III. mendekoak. Garai horretakoak dira ere bai, Pirinioez hegoalde-mendebaldera aurkitutakoak leku hauetan: Nafarroa, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Errioxa, Soria, Aragoi eta Lleida. Soriako iparraldean dagoen Tierras Altas eskualdekoa da multzorik handiena. Gainera, Alemania eta Sardinia[3][5] ere agertu dira.

Izendapenaren arazoa aldatu

Terminologiarekin nahasmendua dago. Aitzineuskara, euskararen aitzindaria izan zitekeen hizkuntza berreraikia da. Berreraikitze hori filologiaren datuei eta arauei jarraituz egin da eta hipotetikoa da. Antzinako euskara, ordea, Antzinatean hitz egingo zen hizkuntza edo hizkuntz multzoa da, eta oso gutxi ezagutzen da, garaiko material arkeologikoetako idazkun eskas batzuetan aurkitu baita bakarrik, Irulegiko eskua aurkitu arte, izenetan, ez esaldi osoetan. Gehienetan akitaniera esaten zaio, baina Akitaniaz haratagoko arrastoak ezagutzen direnez, batzuetan eusko-akitaniera ere deitzen zaio.[6] Joaquin Gorrotxategik, gai honen inguruan gehien ikertu eta idatzi duenak, vasco antiguo (antzinako euskara) izendapena erabiltzen du 2009ko artikulu batean,[7] eta vasco-aquitano (eusko-akitaniera) 2007ko artikuluan.[8] Euskaraz idatzitako artikuluetan, Euskara zaharra[9] eta Antzinateko euskara[10]. 2020.urteko argitalpenean Vascónico-Aquitano terminoarenpean bildu zituen Antzinaroko idazkunetan egertu diren euskal kutxuko izen eta testu korpusa[11] eta 2020ko beste argitalpen batean "vasconico y aquitano" izenak[12].

Luis Nuñez Astrain hizkuntzalariak euskera arcaico (euskara arkaikoa) izena erabili zuen I., II. eta III. mendeetako lekukoen multzorako,[13] baina euskara arkaikoa XV. eta XVI. mendeetako euskara izendatzeko erabiltzen dute filologo gehienek gaur egun[14]. Liburuaren euskarara egin zen itzulpenean, "Antzinako euskara" terminoa erabili zen[15].

Irulegiko eskuaren aurkikuntzaren albisteetan, baskoiera izena erabili zen euskarazko hedabideetan[16] eta hizkuntza baskonikoa (lengua vasconónica) gaztelaniazko hedabideetan[17]. Kasu horietan, baskoiek zehazki hitz egingo zuten hizkuntzari buruz ari ziren. Hizkuntza horren eta "euskara" izendatu daitekeen hizkuntzaren arteko erlazioa zehazteke dago. Ez dakigu zuzena izango zen, hau da, egungo euskararen arbasoa izango zen, edo euskararen arbasoa zenaren ahaidea. Ez dakigu ere, akitaniera eta delako baskoiera, erlazionatutako hizkuntzak ezik, hizkuntza bereko dialektoak izango ziren.

Hesperia, Hispaniako epigrafiaren datu-basean, eta Mercedes Unzu eta Javier Velazaren artikuluari jarraituz[18], "paleovasco" izendapena darabilte Erriberriko inskripziorako.

Erdi Aroko euskara aldatu

  • 1140an - Aymeric Picauden Liber Sancti Jacobi liburuan, euskarazko hitzak agertzen dira, Donejakue bidea egiten zuten erromesentzako hiztegitxo gisa: «andrea, Andre Maria, aragui, araign, ardum, belaterra, echea, elicera, gari, iaiona, iaona domne iacue, orgui, Urcia».
  • XIV. mendean, Huescako azakoan, euskaraz hitz egitea debekatzen da[19].

Gaur egun bi teoria daude euskalkien sorreraren inguruan. batzuentzat, euskalkiak erromatar garaian dokumentatutako leinuekin bat egiten dute, baina euskal filologoen artean onarpen handiena duen teoriaren arabera, egungo euskalkiak Erdi Aroan sortu ziren. Garai hartan euskararen forma komun bat osatu zela proposatu zuen Koldo Mitxelenak (Euskara zahar komuna, Vasco Común Antiguo edo VCA, edo Euskaro Mitxelenarentzat), geroago bananduko zena. Aldi berean, Goi Erdi Erdi Aroan euskarak izan zuen bere hedapen handiena, eta XI. mendean lurralde batzuetan galtzen hasiko zen erromantzeen garapenaren aurrean[19].

 
Euskal Herriko hizkuntzak eta gutxiengo erlijiosoak, XIII. mendean.[20]

Euskara idatziaren aroa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal literatura»

XVI. mendea: Lehenengo testu klasikoak aldatu

 
Lazarragaren liburuaren orrialde bat.

1545. urtean, Bernart Etxepare nafarrak Linguae vasconum primitiae liburua argitaratu zuen Bordelen, euskararen historiako lehenengoa, 15 poemek osatzen dutena eta gai gehienak erlijiozkoak ez direlarik. Haren hitzetan: «Berze jendek uste zuten ezin eskriba zaiteien, orai dute forogatu enganatu zirela» eta «Lehen inprimazalia heuskararen hura da».

1562an, Nicolao Landuchio italiarrak Gasteizen idatzi zuen euskarazko lehen hiztegi handia, Dictionarium linguae cantabricae («Bocabularioa ezqueraz jaquiteco eta ezqueraz verba eguiteco») izenburukoa, 6.000 termino inguru bilduz. Denborarekin Arabako euskalkia ikertzeko tresna erabilgarria bihurtu da, terminologiari dagokionez, behinik behin. 1567tik 1602ra bitartean, bestela, Joan Perez Lazarraga arabarrak bere eskuizkribua idatzi zuen, Hego Euskal Herriko testurik zaharrena, Arabako euskararen beste lekukotza bat ematen duena.

Nafarroako gerraren inguruan, Nafarroako Henrike III.a erregea Frantziako IV.a bihurtu zela eta, 1595 eta 1598 bitartean, Karlos Nafarroa Behereko Lüküzeko jaunak Filipe II.a erregearentzako hainbat informazio helarazi zizkion Otsagabiko Palacio lizentziatuari, jaunaren alaba Karlota-Katalinari ahoz diktatuz eta alabak gutunean idatziz (jaun horrek ez baitzekien idazten). Gutun horiek bion hizkuntza komunean idatzi zituzten: euskara. Espioitza testuinguru eta urte berdinetan, Lapurdiko Urtubiko andreak ere, jaunaren amak, hainbat informazio jakinarazi zizkion zenbait gutunetan Hondarribian zegoen Velazquez Gipuzkoako gobernadore nagusiari, euskaraz.[21]

Erlijioaren gaietara itzulita, 1571an Joanes Leizarraga nafarrak karrikaratutako Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria nabarmentzekoa da oso, Bibliaren euskarazko lehendabiziko bertsioa baita, zehazki Itun Berriarena. Hizkuntzaren aldetik, aipagarria da euskara batu baten alde egiten duela, Ipar Euskal Herriko hizkerak oinarri hartuta.

1596an, atsotitz edo esaera zaharren lehenengo bilduma argitaratu zuten Iruñean, Refranes y sentencias comunes en Bascuence, declaradas en Romance con numeros sobre cada palabra, para que se entiendan las dos lenguas izenburuarekin. Ahozko herri kulturaren lehendabiziko lagina da, eta bizkaieraz idatzita dago.

Azkenik, aipatzekoa da Perutxo izeneko pertsonaia euskaldunaren agerpena espainiar literaturan XVI. mendean, erdaraz trakets egiten duen euskaldunaz trufatzeko erabilia, hala nola Tinelaria (Torres Naharro, 1517), Celestina (Gaspar Gómez, 1536), Rosabella (Martín de Santander, 1550) eta El vizcaino fingido (Miguel de Cervantes) lanetan. Historian aurrera, horrelako ariketak errepikatuko dira, hizkuntza desprestigiatzeko asmoz eginak, baina hizkuntzaren beraren lekukoak direnak.

XVII. mendea: Axular eta Sarako eskola aldatu

 
Axular etxea, gaur egun.

1643an Pedro Agerre "Axular" apaiz nafar-lapurtarrak argitara eman zuen euskarazko literaturaren historian gakoa izan den lana, Gero alegia, hizkuntza jasoaren eredu klasikoa dena eta morala irakasteko idatzitakoa. Sarako Eskola delakoaren inguruan bestela Joanes Haraneder, Pierre Argaiñaratz, Joanes Etxeberri eta Joanes Haranburu bildu ziren besteak beste Axularrekin batera katolizismoaren alde, nafar-lapurtera aberatsaren lekukoa utziz. Aipatzekoak dira, orobat, Esteve Materra eta Silvain Pouvreau apaiz euskaldunduak, eskualde eta garai hartan bertan ibiliak, kanpotik etorriak.

« Orai badirudi euskarak ahalke dela, arrotz dela, eztela iendartean ausart, entregu, bithore eta ez trebe. Zeren are bere herrikoen artean ere, ezpaitakite batzuek, nola eskiriba, eta ez nola irakur.

Baldin egin baliz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzeses, edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ezpada, euskaldunek berèk dute falta eta ez euskarak. 11 Eztut liburutto haur letratu handientzat egiten. Eta ez xoil, deus eztakitenentzat ere.

»

—Axular (1643).[22] Testu osoa irakurtzeko, Wikisourcen duzu eskuragarri


1650ean bestela Arnaut Oihenart zuberotar idazleak Les Proverbes Basques izeneko lana karrikaratu zuen, hainbat atsotitz eta errefrau jasotzen dituena, tartean Bertrand Zalgizek bildutakoak. Zuberoan orobat, Joan Tartas apaizak 1666an Onsa hilceco bidia idatzi zuen.

Itsasoaren munduaz bestela Piarres Etxeberri lapurtarrak Itsasoko nabigazionekoa izenburukoa idatzi zuen, frantsesetik itzulia, 1677an. 1692an Monjongo Dassanzak albaitaritzaren tratatu bat kaleratu zuen, Ipar Euskal Herrian halaber.

Azkenik, 1664an John Ray eta Francis Willughby ingeles naturalistak 391 sarrera dituen latina-okzitaniera-gaztelania-arabiera-euskara ("Latine", "Provencel", "Hispanice", "African" eta "Biscay") hiztegia idatzi zuten, Europan barna bidaian ibili ondoren.

Dotrina liburuak aldatu

Trentoko kontzilioa inflexio puntu erabakigarria izan zen. Bertan dotrina tokian tokiko hizkuntzan irakastea onartu zen eta, horren ondorioz, euskarazko lehen dotrinak idatzi eta inprimatu ziren: besteak beste, Antso Eltsokoaren Doctrina Christiana lana, euskarazko lehen dotrina liburua eta egun desagertua, edo Juen Beriaingoaren Tratado de Oir Misa idazlana (1621): “Iruñean usatzen denaz izkiriatzen dut, Erresuma honetako burua baita, eta Nafarroan zabalduena eta edonon ulerterrazena baita”.[23] Joan Perez Betolatza arabarrak Doctrina Christiana en Romanze y Basquenze (1596) idatzi zuen .

XVIII. mendea: Ilustrazioa eta Frantziako Iraultza aldatu

 
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen ikur bat.

Argien mendea edo Ilustrazioaren garaiko une argitsuen artean lehenik eta behin aipatzekoak dira 1712 eta 1715 inguruan Pierre Urte lapurtar fraide protestanteak idatzitako Grammaire Cantabrique basque eta Dictionarium Latino-Cantabricum lanak, bai eta Biblia Saindua. Testament Çaharra eta Berria ere, data ezezagunean egina.

Halaber, 1729an Aita Larramendi gipuzkoarrak El imposible vencido argitaratu zuen, euskarazko lehenengo gramatika izan zena, eta 1745ean Larramendik berak hiztegi elehirudun erraldoia argitaratu zuen, gaztelania, euskara eta latina konbinatuz. 2020an hiztegiaren edukia digitalizatu eta Larramendi hiztegiaren bertsio digitala Wikitekara igo zen bere erabilera publikoa eskaintzeko. Digitalizazioa karaktereen ezagutze optikoa teknika erabiliz egin zen, eta ondoren zuzenketa semiautomatikoa burutu.[24]

Eta 1764an Xabier Munibe kondeak eta Azkoitiako zalduntxoek Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten Bergaran, agian garai hartako argiunerik handiena. Izan ere, Koldo Mitxelenaren esanetan huraxe izan zen «euskal kulturaren historiako gertaerarik garrantzitsuena».

Une ilunen artean, ordea, 1730an jaso zen «eraztuna»ri buruzko lehen lekukotasun idatzia, Beasaingo eskolan. Tortura txikien praktika hau erabili izan dute historian zehar eskoletan euskararen erabilera murrizten saiatzeko, batzuetan zoritxarrez emaitza onekin. Beste hizkuntza gutxitu batzuen kasuetan ere erabili izan dute.

Halaber, 1766ko azaroaren 1ean Agustin Kardaberaz idazle eta teologoak idatzitako San Inaziori buruzko lanak argitaratzea debekatu zuten gaztelaniaz idatzita ez zegoelako. Karlos III.a Espainiakoaren garaiak ziren, eta bestelako debekuak ere bata bestearen atzetik etorri ziren: eskolan euskara irakastekoa eta kontabilitate liburuetan erabiltzekoa besteak beste.

Azkenik, mendearen amaieran Frantziako Iraultzak (1789-1799) markatu zuen beste mugarri historiko negatibo bat, hasieran errespetu giroa garatuta baina laister errepresio handia erabili zuena frantsesa ez zen beste hizkuntzen aurka (patois, dialectes vulgaires) , hau da Frantziako estatuaren hizkuntza gutxituen aurka: euskara, bretainiera, okzitaniera, katalana eta abar.[25] Orduko testuetan agertzen denez: «L’ignorance de la langue nationale, c’est trahir la patrie» edo «Jargons barbares et ces idiomes grossiers qui ne peuvent plus servir que les fanatiques et les contre-révolutionnaires». Argien zabalkuntzaren oztopoa omen zen euskara.

XIX. mendea: Euskal Pizkundea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lehen Euskal Pizkundea»
 
Anton Abbadia.

Mendearen hasiera iluna izan zen, hain zuzen ere 1801eko martxoaren 11an antzerkian gaztelania ez zen beste hizkuntza batean aritzea debekatu zuten Espainian. Karlos IV.a Espainiakoaren garaia zen, bere aurrekoari segida eman ziona hizkuntzaren inguruko debekuen zereginetan XIX. mendeko hasiera hartan.

Hala ere eta zorionez, gizaldi honen bigarren erdialdea positiboki markatu zuena Euskal Pizkundea delakoaren sorrera eta garapena izan ziren. Kronologikoki ordenaturik, 1848an argitaratu zuten lehenengo aldizkaria euskaraz, Uskal-Herriko Gaseta, Agosti Xaho zuberotarraren ekimenaren bidez. Gaur egun bi zenbaki baino ez dugu ezagutzen. 1853an Anton Abbadiak abiatu zituen Urruñan (Lapurdi) Euskal Lore Jokoak, Europako beste antzeko ekitaldi batzuei jarraituz. Hego Euskal Herrian bitartean 1881ean Juan Antonio Mogel eibartarrak Peru Abarka liburu ezaguna argitaratu zuen eta 1884an Arturo Campion iruindarrak Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara.

Azkenik, 1885an Escualdun gazeta astekariaren 3 ale kaleratu zituzten Los Angelesen (AEB), 1887an Eskualduna astekaria hasi zen argitaratzen, Louis Etxeberriren ekimenez Ipar Euskal Herrian, 1944 arte kaleratuko zena, eta 1896an Sabin Arana politikari bizkaitarrak Lecciones de ortografía del euskera bizkaino idatzi zuen.

XX. mendea aldatu

 
Euskaltzaindiaren egoitza.

Pizkundearen bigarren erdialdea aldatu

Miguel Unamuno idazle eta filosofo bilbotar famatuak, bere hastapenetan euskara sustatzearen alde aritu bazen ere, urteek aurrera egin ahala guztiz kontrako jarrera hartu zuen. 1901ean, esate baterako, Euskal Lore Jokoak kultura ekitaldiaren barruan, hitzaldi ezaguna egin zuen Bilbon, non tartean euskararen hileta duinaren alde mintzatu baitzen: «El vascuence no puede acomodarse a la vida moderna (...) Bilbao hablando vascuence es un contrasentido (...) El vascuence se extingue (...) Enterrémosle santamente». Urte berean, La Lucha de Clases Bilboko aldizkari sozialistan antzeko iragarpenak egiten zituzten: «El vascuence es un enfermo tuberculoso en su último grado que irremisiblemente perece».

Garai hartan hasi zen Euskal Pizkundearen bigarren erdialdea; 1936 arte iraungo zuen. 1901eko uztailaren 16an ortografia batuari buruzko biltzarra egin zuten Hendaian, eta hurrengo urtean Euskaltzaleen Biltzarra egin zuten Hondarribian.

1905ean Resurreccion Maria Azkue hizkuntzalariak Diccionario Vasco-Español-Francés lan mardularen lehenengo liburukia plazaratu zuen, eta hurrengo urtean bigarrena. 1918an Euskaltzaindia sortu zuten, hizkuntzaren akademia, tartean Azkue bera eta Arturo Kanpion zebiltzala.

Musika arloan, 1911ko maiatzaren 21ean Jose Maria Usanditzagak Bilboko Campos Eliseos Antzokian arrakastaz estreinatu zuen Mendi-Mendiyan, euskaraz idatzitako lehen opera.

1919an Iruñean Zeruko Argia aldizkaria argitaratzen hasi ziren kaputxinoak, Damaso Ihintza lehen zuzendari zela. Euskara hutsezko aldizkari erlijiosoa zen. 1921ean Donostian Argia hamabostekaria sortu zen, hau ere euskara hutsezkoa eta laikoa. Biak debekatuko zituen frankismoak, baina bien baturatik abiatutako proiektua zentsura gainditu eta mendeurrena betetzera iritsiko zen.

1923an Galeusca sortu zuten Bartzelonan Galizia, Euskal Herria eta Kataluniako idazle eta kulturagile batzuek, Casanovaren omenez, doi-doi Primo de Riveraren diktadura ezarri baino lehenago. Halaber, 1927an Euskaltzaleak euskal poeten elkartea fundatu zuten, eta urte horietan Lauaxetak Bide barrijak eta Lizardik Biotz-begietan liburuak argiratu zituzten.

1935ean, lehen aldiz jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia; Inazio Eizmendi "Basarri" bertsolariak irabazi zuen. 1936an, Eusko Jaurlaritzak euskara —gaztelaniarekin batera— hizkuntza ofizial izendatu zuen, Estatutuaren bidez.

Gerratea eta frankismoa aldatu

 
Ez Dok Amairu taldea.
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Txillardegi ulertzeko gakoak
Sakontzeko, irakurri: «Euskara frankismoan»

Trantsizioa eta demokrazia aldatu

 
Bernardo Atxaga idazlea.

XXI. mendea aldatu

 
Euskaldunon Egunkariaren aldeko afixa.

Urte hartan bertan, Andoni Egaña bertsolariak irabazi zuen laugarren aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa.

Erreferentziak aldatu

  1. «Banco de Datos HESPERIA-Epigrafía y Paleografía» hesperia.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  2. Erromatartze hasierako Calahorran jaulki zen Kalakorikos txanponari buruz esan da antzinako "gorri" forma bat izan dezakeela bere izenean. Francisco Beltrán Lloris, Francisco eta Velaza Frías, Javier: "De etnias y monedas: las “cecas vasconas”, una revisión crítica", hemen: Andreu Pintado, Javier (2009): Los vascones de las fuentes antiguas: en torno a una etnia de la antigüedad peninsular. 117-118 or.
  3. a b Palacios Fernández, Fernando. "Actualización en onomástica vaco-aquitana". Acta Palaeohispanica X. Palaeohispanica 9 (2009), 533-537 or. I.S.S.N.: 1578-5386.
  4. Aranguren, Andoni Imaz-. «Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku'» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  5. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2010). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica "vasco-aquitana"» Serta Palaeohispanica J. de Hoz. Palaeohispanica 10: 363-378..
  6. Studia philologica et diachronica in honorem Joaquín Gorrochategui : Indoeuropaea et Palaeohispanica. ISBN 978-84-9082-911-0. PMC 1080584473. (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  7. (Gaztelaniaz) Gorrochategui, Joaquín. (2009). «Vasco Antiguo: algunas cuestiones de Geogafía e Historia lingüisticas» Acta Palaeohispanica X. Palaeohispanica 9: 539-555. ISSN 1578-5386..
  8. Gorrochategui Churruca, Joaquín. 2007. “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, in: M. Mayer; G. Baratta; A. Guzmán (ed.), Acta XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae, Barcelona, 629-634 or.
  9. 2011, Pirinioetako hizkuntzak: oraina eta lehena Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra, 2011, 695-716.
  10. EUSKALGINTZA XXI. MENDEARI BURUZ. Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. Biltzarra
  11. (Gaztelaniaz) «Vascónico-Aquitano. Lengua | escritura | epigrafía» Prensas de la Universidad de Zaragoza (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  12. (Gaztelaniaz) Churruca, Joaquín Gorrochategui. (2020-11-15). «Aquitano y Vascónico» Palaeohispanica. Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania Antigua (20): 721–748.  doi:10.36707/palaeohispanica.v0i20.405. ISSN 1578-5386. (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  13. Nuñez Astrain, Luis, 1939-. (2004). El euskera arcaico : extensión y parentescos. (2. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 84-8136-300-6. PMC 54773940. (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  14. Gorrotxategi, Joakin. (2018). Euskararen historia. (1. goa. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 345 or. ISBN 978-84-457-3433-9. PMC 1077574995. (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  15. Núñez Astrain, Luis. (2004). Antzinako euskaraz / [egilea Luis Núñez Astrain. ] Gaiak, ISBN 978-84-89772-99-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  16. «'Irulegiko eskua komunitate barnetik datorren ahots bat da'» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  17. (Gaztelaniaz) Eulate, Josu Álvarez De. (2022-11-15). «Un ‘sorioneku’ y una T “sin duda vascónica”» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  18. (Gaztelaniaz) Unzu, Mercedes; Velaza, Javier. «Una inscripción en signario paleohispánico de Olite (Navarra)» Real Académia de Cultura Valenciana: Sección de estudios ibéricos "D. Fletcher Valls". Estudios de lenguas y epigrafía antiguas - ELEA (Ejemplar dedicado a: XXVIII Seminario de Lenguas y Epigrafía Antiguas) 13 (2013): 31-38. ISSN 1135-5026. (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  19. a b (Gaztelaniaz) Reguero Ugarte, Urtzi. (2015). «El euskera medieval: hacia una explicación de la dialectización del euskera» in Álvarez López, Crsitobal José; Garrido Martín, Blanca; González Sanz, Marina Jóvenes aportaciones a la investigación lingüística. Ediciones Alfar, 433–48 or. ISBN 978-84-7898-575-3. https://www.researchgate.net/publication/316166730_El_euskera_medieval_hacia_una_explicacion_de_la_dialectizacion_del_euskera.
  20. «Mapa historikoak» Kondaira.eus (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).
  21. (Gaztelaniaz) Madariaga Orbea, Juan. (2014). Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII. Euskaltzaindia, 457-461 or. ISBN 978-84-940717-6-8..
  22. Kondaira. .
  23. (Gaztelaniaz) «HEGOALDEKO GOI NAFARRERA» Nafarrera 2016-01-25 (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  24. Alonso Arrospide, Mikel; Lindemann, David. (2021). Larramendiren "Hiztegi Hirukoitza"ren digitalizazioa. Karaktereen ezagutze optikoa eta "Wikiteka"ra igotzea. (IV. Ikergazte kongresua). Udako Euskal Unibertsitatea  doi:10.26876/ikergazte.iv.01.15. (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
  25. Arbelaitz Mitxelena, Lander; Arrieta (Gakoak), Ibai. (2023-08-01). «Iñigo Urrutia: 'Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian'» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
  26. Jaurena, Aitor Garmendia-Isabel. (2023-09-19). «Euskaraz bizi nahi dutela adierazi dute EH Bilduk eta EAJk» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara