Morlanseko sarraskia 1991eko abuztuaren 17an Donostiako (Gipuzkoa) Morlans auzoan Espainiako Guardia Zibilak ETAko zenbait etakideren aurka egindako operazioa izan zen; haren ondorioz, hiru etakide hil eta bi guardia zibil zauritu ziren. Guardia zibilek etakideak gordeta zeuden Morlanseko etxea inguratu zuten. Gero, zenbait ordutako tiroketa batean Patxi Itziar, Iñaki Ormaetxea eta Jokin Leunda etakideak hil zituzten, eta etxearen jabea, Maria Eugenia Muñagorri, atxilotu.

Morlanseko sarraskia
Irudia
Motapolizia sarekada
shootout (en) Itzuli
Honen parte daEuskadi Ta Askatasuna campaign (en) Itzuli
Data1991ko abuztuaren 17a
KokalekuMorlans
HerrialdeaEspainia
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak3
Pertsona zaurituak2

Gertakizunak aldatu

Goizaldean beste zenbait herritan egindako atxiloketen ondoren, pertsona hauek torturatuta, Morlanseko etxe batean ETAren komando bat zegoela jakin zuten poliziek. Aste Nagusia zen Donostian. Goizeko 6:00etarako ehunka agentek auzoa hartu eta etxea inguratu zuten. Lau orduko tiroketa hasi zen eta 600 bala baino gehiago egin zizkieten tiro inguruetatik, baita suzko granadak bota ere. Emaitza: Patxi Itziar, Iñaki Ormaetxea eta Jokin Leunda hil zituzten. Udaltzaingoak ingurua itxi zuen, eta ez zen lekukorik egon. Autoritateek ez zuten Luis Roldán eta Enrique Rodriguez Galindok gidatutako operazio haren inguruko informaziorik eman nahi izan. Istilu handiak izan ziren Donostian gau hartan.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.