Nibelungoen kanta

Nibelungoen eraztuna» orritik birbideratua)

Nibelungoen kanta[1] Erdi Aroko olerki bat da XIII. mende inguruan idatzia, egile jakinik gabekoa eta germaniar jatorrikoa, 39 kantutan banatua dagoena.

Nibelungoen kanta
Jatorria
Egilea(k)ezezaguna
Sorrera-urtea1200
IzenburuaDas Nibelungenlied
OCLC953773759
Ezaugarriak
Genero artistikoaepika
HizkuntzaGoi Erdi Aroko alemana
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBurgundiarren Erresuma, Worms, Wormseko katedrala, Hunnic Empire (en) Itzuli eta Xanten

Nibelungenlied bezala ere ezaguna da (alemanetik, idatzia dagoen hizkuntzatik, literalki, Nibelungoen kanta esan nahi du) edo Nibelunge Not (Suitzako Hohenems herrian aurkitutako eskuizkribuko azken hitz neurtuan agertzen diren hitzengatik, Nibelungoen pena edo beharra esan nahi duena).

Gesta kanta honek herri germaniarrei buruz existitzen diren elezahar asko biltzen ditu, gertaera historikoekin, eta sinesmen mitologikoekin nahastuak, bere edukiaren sakontasunagatik, konplexutasunagatik eta bere pertsonaia barietateagatik, alemaniar epopeia nazionala bihurtu zena, Mio Ciden eresiak Espainian eta Errolanen Kantoreak Frantzian duten hierarkia literario berarekin.

Kantore honetan, Sigfridoren gesta kontatzen da, zeinek, amarru batzuetaz baliatuz, Krimilda printzesaren eskua lortzen duen. Baina, zuhurtzia falta trakets femenino batek, mendeku sail izugarri bat eragiten du. Hagen traidoreak Sigfrido zauri ezinezkoa dela jakiten du, herensuge baten odoletan bainatua izan zela, bizkarreko zati batean izan ezik, non ezki hosto bat utzia izan zen eta odolak ez zuen bere larruazala ukitu. Puntu ahul hau probestuz, errekasto batean traizioz hiltzen du. Krimilda, orduan, Etzel erregearen gortean babesten da, eta denbora igarotzen uzten du, Etzelek deitutako oturuntza batean Krimildak, bere herri propioa traizioz ezabatua izatea lortzen duen arte. Hagen zein Krimilda, horren ondorengo sarraskian hiltzen dira.

Egitura aldatu

Sigfridok nibelungoak garaitzen ditu aldatu

Nibelungoen erresuman, Nibelungo izeneko errege bat bizi zen, bi seme zituena: Schilbungo eta Nibelungo. Biak ala biak, Sigfridoren esku hil ziren. Egia esan, Sigfrido ibilian zihoala, altxor bat ateratzen ari diren gizon batzuekin dago, ikusten dutenean, Sigfrido deitu eta altxorra eramaten laguntzeko esaten diote, eta bera altxorraren zati batekin geratuko zela. Sigfridok, jada neka-neka eginda, harrapakina altxatzen jarraitzen du, aberastasun handietan pentsatuz, baina, helmugara iristear zeudenean, beste gizonek Sigfrido traditu egiten dute eta hiltzen saiatzen dira. Borroka honetatik, Sigfrido garaile irteten da, altxor osoarekin geratzen delarik, eta, gainera, 1000 gizonekin, bere erresumara eraman eta esklabo gisa erabiltzen dituenak.

Sigfridoren puntu ahula aldatu

Olerkiaren akzioa honako hau da: Sigfrido eta Krimilda erregeen bi seme-alaba dira. Gertaera anitzen ondoren, ezagutu eta ezkondu egiten dira. Beste alde batetik, Krimildaren neba nagusia, Gunter erregeak, Brunilda Islandiako erreginarekin ezkontzea nahi du, bere edertasunagatik, bere indar fisikoagatik eta bere bizitasunagatik ezaugarritzen dena. Sigfridok Gunterri laguntzen dio, eta bere mantu magikoarekin, borroka egiten du Brunilda ohartu gabe, honela, Gunterrek bere nahia lortzen du.

Beranduago, Sigfridok Fafner herensugea aurkitzen du, eta, garaitu ondoren, bere odoletan bainatzen da, tradizioaren arabera, horrek zauriezin bihurtuko bailuke.

Handik gutxira, Brunilda eta Krimildaren arteko etsaitasuna agertzen da, Sigfrido eta Gunterren artean egindako marrua argitara irtetzen denean, eta, hortaz, lehenak, Hagenen bidez mendekatzea erabakitzen du. Hagen, Gunterren gorteko zaldun bat da, Sigfridoren altxor nibelungoa bereganatu nahi duena. Eta traizioz egiten du, Krimildaren bidez, Sigfridoren puntu ahula zein den jakiten baitu, honen zauriezintasuna, bere gorputza bainatu zuen herensuge odolari ematen baitzaio. Hagenek, Sigfrido ehizaldi batean hiltzen du, Krimildari altxorra lapurtu eta ezkutatu egiten du. Sigfridoren aurkako heriotza erasoa posiblea da, herensugearen odolarekin bainatu zen unean, hosto batek estali baitzuen heroiaren bizkarra, bihotzaren altueran, zaurigarri utziz.

Hagenen mesfidantza aldatu

Bigarren zatia, gertaera hauetatik hamahiru urtera gertatzen da. Atila hunoen erregeak, Krimildarekin ezkontzea nahi du, honek, Sigfridoren hiltzailez mendekatzeko nahiarekin, onartu egiten duelarik. Krimilda Atilaren erresumara doa, berarekin ezkontzen da eta ume bat izaten dute. Hamahiru urte igarotzen dira eta Krimildak, bere senarrari, gortera, bere neba Gunter erregea eta honen segizioa gonbidatzeko eskatzen dio. Honek onartu egiten du, Hagenek halakorik ez egiteko ematen dizkion gomendioak gora-behera.

Krimildaren mendekua aldatu

Gunter eta Hagen, mila gerlarirekin lagunduta abiatzen dira, eta, bidaia luze baten ondoren, Atilaren gaztelura iristen dira. Iritsi eta handik gutxira, borrokak hasten dira, hasieran, bizitasun gutxirekin, baina ondoren orokortu egiten dira. Lehenik, garrantzi gutxieneko zaldunak hiltzen dira, eta, ondoren, garrantzitsuenak. Hagenek, Krimildaren eta Atilaren semea hiltzen du. Azkenean, Gunter eta Hagenek, garaituak eta preso hartuak amaitzen dute. Krimildak, Hageni, Sigfridoren altxorra non dagoen esateko exijitzen dio, eta honek ezezkoa ematen dio. Orduan, Krimildak hil egiten du. Atila erregeak, Hagen bere etsaiaren ausardia onartzen du, eta Krimildari, hil izana leporatzen dio. Atilaren pena Hildebrando zaldunak ere sentitzen du, Hagen mendekatzea erabakitzen duena, Krimilda hilez. Amaiera odoltsu honekin amaitzen da Nibelungoen kanta.

Iruditegia aldatu

Eratorritako lanak aldatu

 
Fritz Langen filmaren kartela.

Richard Wagner konposatzaile alemaniarra, neurri batean, olerki epiko honetan eta alemaniar eta eskandinaviar tradizio mitologikoan oinarritu zen Nibelungoen eraztuna izeneko bere opera tetralogia konposatzeko. Tetralogia denez, antzinako drama grekoak bezala dago antolatuta: hiru tragediako trilogia ba eta satira bat. Ziklo osoa sarrera batean (Das Rheingold), eta hiru egunetan datza (Die Walküre, Siegfried eta Götterdämmerung).

Wagnerren lanean, idazketa antisemitiko bat gehitu zuen operagileak. XVIII. mendean eskuizkribuaren aurkikuntzak piztu zuen gogo bizia piztu bazuen, 20. menderako, «Fanatismo» bihurtu zen lanagatiko miresmena Alemanian, bai Weimar errepublikaren garaian, eta baita Nazien agintaldian: literalki Nibelungoei interpretazio nazionalista bat eman zitzaien, eta legenda bidegabe erabili zen helburu ideologikoetarako.[2].

Zinean, Die Nibelungen izenburuko filma sorta zuzendu zuen Fritz Langek 1924an, bi parte bilduz: Die Nibelungen: Siegfried eta Die Nibelungen: Kriemhilds Rache lanak biltzen ditu. Garai hartan emazte zuen Thea von Harbouk atondu zuen gidoia.

Erreferentziak aldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. (Gaztelaniaz) Martínez Albadalejo, Marta. (2020). «La manipulación del lenguaje con fines ideológicos durante el nazismo» e-spacio.uned.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).

Kanpo estekak aldatu