Ireki menu nagusia

Rabindranath Tagore

Bengalako poeta eta filosofoa

Rabindranath Tagore (bengaleraz: রবীন্দ্রনাথ ঠাকুর, Speaker Icon.svg ahoskera hindiz (i · ?)) (Kalkuta, India, 1861ko maiatzaren 7a - Kalkuta, India, 1941ko abuztuaren 7a Gurudev ezizenez ere ezagutua, poeta, idazle, hezitzaile, eleberrigile, musikagile, erreformista eta gizarte eragile bengalarra izan zen. Bere lanek literatura eta musika bengaliarra eraberritu zituzten XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Nobel Saria irabazi zuen lehen asiarra bihurtu zen; hain zuzen, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1913an.

Rabindranath Tagore
Rabindranath Tagore in 1909.jpg
Bizitza
Jaiotza Kalkuta1861eko maiatzaren 7a
Herrialdea Britainiar Raj
Talde etnikoa Bengalarra
Lehen hizkuntza bengalera
Heriotza Kalkuta1941eko abuztuaren 7a (80 urte)
Familia
Aita Debendranath Tagore
Ezkontidea(k) Mrinalini Devi Itzuli  (1883 -  1902)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Londresko University College
Kalkutako Unibertsitatea
Presidency University Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
bengalera
Ikaslea(k) Sinha Laksmiswar Itzuli
Mukul Dey Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria, polimata, poeta, musikagilea, antzerkigilea, saiakeragilea, filosofoa, artista, idazlea, kanta-idazlea, kantugilea eta abeslaria
Enplegatzailea(k) Kalkutako Unibertsitatea
Lan nabarmenak Gitanjali Itzuli
Ghare Bhaire Itzuli
Bhanusimha Thakurer Padabali Itzuli
Valmikipratibha Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k) ভানুসিংহ
Genero artistikoa saiakera
ipuina
eleberria
Musika instrumentua ahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa
IMDb nm0007173
Rabindranath Tagore Signature.svg

Tagorek zortzi urterekin idatzi zituen lehen olerkiak. Hamasei urte zituenean argitaratu zituen lehen aldiz bere poemak Bhanushingho ("eguzkiko lehoia") ezizena erabiliz, eta ipuin eta dramak idazteari ekin zion 1877an.

Tagorek arte bengaliarra modernizatu zuen, forma indiar klasiko zurrunak baztertuz. Bere eleberri, ipuin, abesti, drama eta saioek gai pertsonalak zein politikoak jorratzen zituzten. Bere lanik ezagunenak Gitanjali, Gora eta Ghare-Baire ("Etxea eta mundua") dira. Bere bi abesti Bangladesh eta Indiako ereserkitzat hartu ziren: Amar Shonar Bangla eta Jana Gana Mana.

Tagorek mendebaldeko zibilizazioa salatu zuenAldatu

Hauxe da 1916an Rabindranath Tagorek esan zuena: ≪Europatik datorkigun zibilizazioa suntsitzailea eta menperatzailea da: hartzen dituen herriak erre egiten ditu, bere konkistari aurre egiten dioten arrazak suntsitu edo deuseztatu egiten ditu. Joera gizajaledun zibilizazio politikoa da; ahulak zapaltzen ditu eta haren kontura aberasten da. Txikitzeko makina bat da. Bazter guztietan inbidiak, liskarrak ereiten ditu; ezikusia egiten du mutur-muturrean. Zibilizazio zientifikoa da, ez gizatarra... Indarrak bildu egiten ditu aberasteko helburu bakarraz, dirutza handia bere arimaren truke lortutako aberatsak egingo lukeen bezala... Guk zalantzarik gabe iragartzen dugu holakoak ezin iraun duela.≫

Rabindranath Tagoreren hitzaldia Tokioko Unibertsitatean, 1916ko ekainak 18.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rabindranath Tagore  


Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Rabindranath Tagore