Larry Rivers (Jaiotza-izena: Yitzroch Loiza Grossberg ; New York, 1923ko abuztuaren 17a - 2002ko abuztuaren 14a). Estatu Batuetako pintorea izan zen. Espresionismo abstraktua eta Pop Art mugimenduari loturiko moldeak bateratu zituen bere lanetan.

Larry Rivers

(1961)
Bizitza
JaiotzaNew York eta Bronx1923ko abuztuaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2002ko abuztuaren 14a (78 urte)
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, saxofoi-jotzailea, diseinatzailea, argazkilaria, artista grafikoa, marrazkilaria, musikaria, jazz musikaria, idazlea eta poeta
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaPop Artea
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuasaxofoia

IMDB: nm0729549 Musicbrainz: ae214443-cda4-4bf9-ad46-fbf5863d848f Discogs: 406989 Edit the value on Wikidata

Hans Hofmann pintorearekin egin zituen ikasketak, eta 1951. urtean eman zuen bere lehen lan handia, The Burial (Ehorzketa), Gustave Courbet pintore frantsesaren L´Enterrement à Ornans (1850, Ornanseko ehorzketa) lanean oinarrituriko koadroa. Aurrekoen pintura aztertzen jarraitu zuen eta Emmanuel Leutze Estatu Batuetako pintorearen obran oinarritu zen Washington Crossing the Delaware lana egiterakoan (1953, Whasington Delaware igarotzen). Kritika handiak jaso zituen Riversek bere joera eklektikoarengatik. Erretratu ugari egin zuen 1951-1957 urteetan, Double Portrait of Berdie ezagunena (1955, Berdieren erretratu bikoitza). Ikuspegien erabilera etena eta anitza, eta kolore finen erabilera dira Riversen lanen ezaugarri nagusiak. 1961etik aurrera hasi zen publizitateko irudiak erabiltzen, eta 1963an egin zien sarrera collage, eskultura eta eraikuntza moldeko elementuei. Joera horren erakusgarri dira The History of the Russian Revolution From Marx to Mayakovsky (1965, Errusiako iraultzaren historia Marxengandik Maiakovskiganaino) lanean eginiko 30 pinturak. 1968. urtean Rivers Afrikara bidaiatu zuen Africa and I dokumentala amaitzera. 1970eko hamarkadan Diana Molinari eta Michel Auderrekin bideo ugari egin zituen. Riversek bere heriotza arte (2002) jarraitu zuen lanean eta erakusketak egiten.

Erreferentziak aldatu