Joaquín Fernández Aiarragarai

arkitekto espainiarra

Joaquín Fernández Aiarragarai (gaztelaniaz: Joaquín Fernández Ayarragaray) (Hernani, 1821eko abuztuaren 17Sevilla, 1900eko martxoaren 26) Gipuzkoan jaiotako Espainian arkitekto ezaguna izan zen, bereziki Sevillan.

Joaquín Fernández Aiarragarai
Bizitza
JaiotzaHernani1821eko abuztuaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSevilla1900eko martxoaren 26a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Sevillako Sirenen etxea.
Hernaniko Udaletxe berriaren proiektua Fernández Aiarragarai arkitektoak egin zuen.

Biografia aldatu

Oso gazte zelarik Madrilera eraman zuten bizitzera. Hiri horretan agrimensor izateko ikasketak egin zituen, 1841ean. 1842an maisua izatea lortu zuen. Maisu gisa lan egin zuen. 1844an Arkitektura Eskolan hasi zen ikasten. 1850ean arkitekto titulua eskuratu zuen. 1951 Sevillan Arte Ederren Eskolako Lan-maisuaren plaza eskuratu zuen. 1859an Lan-maisuaren plaza desagertu zen eta hortik aurrera marrazkilarientzako Aritmetika eta Geometria Deskriptiboaren irakaslea izan zen. 1860. hamarkadan Sevillako Alkazarreann arkitekto kontserbadore gisa lan egin zuen, bestetik.

1881etik Adolfo Fernández Casanova arkitektoak Sevillako katedralaren zaharberritzetan lanean zegoen. Baina 1888an zinborioa eta heltzen zuten zutabeak erori egin ziren. Istripua ez zen Fernández Casanovaren lanen ondorioa baina ospe txarra eman zion eta, 1889an, dimititu egin zuen. Fernández Aiarragaraik haren plaza hartu zuen eta espazio hori berreskuratzeko proiektu eta txosten batzuk prestatu zituen. Katedralean 1898 arte egon zen lanean. 1989an Kordobako Sinagoga berreskuratzeko proiektua egin zuen.[1]

Lan horiekin batera Sevillako etxebizitzak berritzeko edo egiteko lanak egin zituen; tartean ezagunena Sirenen etxea izan zen.

Lan ezagunenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu