Richard Wagner
Wilhelm Richard Wagner (Leipzig, Saxonia, 1813ko maiatzaren 22a - Venezia, Italia, 1883ko otsailaren 13a) konpositore, orkestra zuzendari eta poesiagile alemaniar handia izan zen, Erromantizismoaren garaikoa. Wagnerren konposizioak aipagarriak dira ehundura konplexuengatik, armonia aberatsengatik eta orkestrazioengatik. Aipagarrienak azken aldikoak dira. Leitmotivak erabiltzen zituen: pertsona, leku, ideia, argumentu edo ezaugarrien aldagai melodikoak. Operako konpositore gehienek ez bezala, Wagnerrek musika ez ezik librettoa ere idazten zuen.
Hasieran Weber eta Meyerbeerren tradizioa jarraitu zuen, esaterako Der fliegende Holländer edo Tannhäuser lanetan. Gerora Wagnerrek bere opera Gesamtkunstwerk ("artelan totala") egin zuen. Artelan horiek sintesi poetiko, bisual, musikal eta dramatikoa sortu nahi zuten, eta horren inguruan saiakerak idatzi zituen 1849 eta 1852 artean. Kontzepzio horren aplikazio ikusgarriena Der Ring des Nibelungen ("Nibelungoen eraztuna") lan ikaragarrian ikus daiteke.
Wagnerrek aurrerapen handiak egin zituen musika lengoaian: kromatikotasuna muturrera eraman zuen, tonu erdiguneak periferietara bultzatu, eta horrek Europako musika klasikoa errotik aldatu zuen. Bere Tristan und Isolde lana musika modernoaren hasieratzat jotzen da. Wagnerrek filosofiaren, literaturaren, ikusizko arteen eta antzerkiaren eremura eraman zuen musika. Bere lanen garrantzia azpimarratzeko Bayreutheko Festspielhaus antzokia eraikiarazi zuen: han baino ezin ziren bere lanak interpretatu.
Espresionismo eta inpresionismoa garatu zituen. Bere lan nagusia Der Ring des Nibelungen izeneko opera da. Hainbat urtez bizi izan zen Bayreuth herrian (Bavaria).
Lan nagusiakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
- Wesendonck Lieder Mathilde Wesendoncken hitzekin Wagnerrek egindako abesti zikloa.
- Musika klasikoa
- Bayreutheko Festspielhaus antzokia
BibliografiaAldatu
- Etxarte, H. 2015: Wagner auziaz, Donostia: Jakin ISBN 978-84-95234-94-0
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Wagner |