Espainiako Superkopa


Espainiako Superkopa Espainiako Futbol Federazioak antolatzen duen futbol txapelketa ofiziala da, 1982tik aurrera jokatzen dena eta 2020tik Lehen Mailako Ligako lehen bi sailkatuak eta Errege Kopako finalistak aurrez aurre jartzen dituena. Aurrekari ofiziala Eva Duarte Kopa izan zen, Espainiako Futbol Federazioak 1947 eta 1953 artean antolatutakoa.

Espainiako Superkopa
Supercopa de España
Antolatzailea Real Federación Española de Fútbol
Konfederazioa UEFA
Sorrera 1982
Eremua Espainia Espainiar Estatua
Taldeak 4
Garaipen gehien Katalunia FC Barcelona (13 Kopa)
Txapelduna Euskal Herria Athletic Club (2020)
Webgunea www.rfef.es

1994tik 2018ra bitartean urtero jokatu zen trofeoa abuztuaren amaieran, eta UEFAko Superkoparekin batera, Espainiako futbol denboraldiaren hasiera ofiziala izan zen. 35 edizio jokatu dira (1986 eta 1987ko edizioak ez ziren jokatu).

1995eko ediziora arte, talde batek Liga eta Kopako tituluak lortzen bazituen, zuzenean Superkopa irabazten zuen, baina, 1996tik aurrera 2018ra arte, talde batek dobletea eginez gero, Kopako txapeldunordearen aurka jokatzea erabaki zen.

Historian zehar hamabi klubek parte hartu dute txapelketan eta soilik hamarrek lortu dute irabaztea.

Athletic Club da egungo txapelduna, Bartzelonaren aurka luzapenean irabazi ostean. Bartzelonako taldea da sarituena 13 titulurekin, ondoren Real Madrid Club de Futbol 11 garaikurrekin, eta, azkenik, Athletic Club eta Real Club Deportivo de La Coruña 3rekin (azken hau izan da jokatu dituen edizio guztiak irabazi dituen talde bakarra).

Lionel Messi da golegile historikoa (14 gol) eta garaikur gehien dituena (8).

Leihaketa-SistemaAldatu

2020 urtetik aurrera, formatu berri batekin jokatzen hasi zen leihaketa. Errege Kopako bi talde finalisten eta Ligako Txapelketako bi talde onenen artean jokatzea erabaki zen final four baten moduan. Talderen batek bai liga bidez zein kopa bidezko sailkapena lortzekotan, Errege Kopako finala jokatu ez duten Ligako Txapelketako sailkaturik onenak sartuko lirateke Superkopan.

Kopako txapeldunak ligako txapeldunordearen aurka jokatuko luke, eta ligako txapeldunak kopako txapeldunordearen aurka.

2021ean Covid-19aren izurritea zela eta, ezohiko egoera bizi izan zen eta Kopako txapelduna zehaztu gabe jokatu behar izan zen, finalean zeuden bi talde euskaldunek, Athletic Club eta Errealak alegia, finala atzeratzea adostu baitzuten, harmailetan bi taldeen zaletuak sartu ahal izateko esperoan. Beraz txapeldun eta txapeldunorde gabe, ligako eta kopako ordezkarien arteko zozketa egin zen. Horrela, finalerdiak Bartzelona-Real Sociedad eta Real Madril-Athletic Cluben artean jokatu ziren. Lehen finalista Bartzelona izan zelarik, Erreala penaltietan garaitu ostean eta bigarrena Athletic Cluba, Real Madrileri 2-1 gailendu ostean. Finala Athleticek irabazi zuen Iñaki Williamsen luzapeneko golari esker eta aurretik Oscar De Marcos (lehen zatiaren amaieran) eta Asier Villalibrek (bigarren zatiaren amaieran, luzapena behartuz) sartutako golei esker.

AurrekariakAldatu

Bernardo Salazar historialariak azaldu zuenez, Ligako eta Kopako txapeldunak leihatzearen ideia, Espainiako Futbol Federazioak 1936ko batzarrean onartu zuen, Leopoldo García Durán buru zela, baina ezin izan zen gauzatu Gerra Zibilaren ondorioz. Athletic Club (1935-36 Ligako txapelduna) eta Madrid Foot-Ball Club (1936ko Kopako txapelduna) ziren kopa hau jokatu behar izango zuten lehenak. Altxamendu faxistaren ostean, 1939-40 denboraldia amaitzean, ideia berpiztu zen.

Hurrengoak dira ezagutzen dugun Superkoparen aurrekariak:

  • Txapeldunen Kopa (1940), lehen aurrekari ezaguna, ofizialtasun eztabaidatukoa, Ligako eta Kopako txapeldunaren aurka jokatzen zuena, garaikurra Erdialdeko Federazioko presidenteak emanez. Irabazlea: Atletico Madril
  • Espainiako Futbol Federazioko Presidentearen Kopa (1941), Espainiako Futboleko Federazioak antolatutako txapelketa ofiziala, ligaxka formatuan jokatu zena. Antolatzeko zailtasunak zirela eta, 1947ra arte ez zen amaitu. Irabazlea: Atletico Madril
  • Urrezko "Argentina" Kopa (1945-46), Kataluniako Federazioak antolatutakoa. Irabazlea: Barça
  • Eva Duarte Kopa (1947/48-1952/53), Espainiako Futbol Federazioak antolatua eta egungo formatuaren aurrekari ofiziala.

Txapelketa guzti hauek Espainiako Ligako Txapelketako eta Espainiako Kopako txapeldunen artean jokatzen ziren.

Taldea Txapeldun Txapeldunorde Urteak txapeldun Urteak txapeldunorde
Barça 4 2 1946, 1948, 1952, 1953 1949, 1951
Atlético 3 1 1940, 1941, 1951 1950
Valencia 1 2 1949 1941, 1947
  Athletic 1 1 1950 1946
Real Madril 1 - 1947 -
Espanyol - 1 - 1940
Sevilla - 1 - 1948

PalmaresaAldatu

Urtea Txapelduna Emaitza Bigarrena Oharrak
1982
Gehiago
  Real Sociedad (L) 5-0 (0-1 / 4-0) Real Madril (K)
1983 FC Bartzelona (K) 4-1 (3-1 / 0-1)   Athletic (L)
1984   Athletic (L+K) - Finalik ez zen izan Athletic-ek Liga eta Kopa irabazteagatik
1985 Atletico Madril (K) 4-1 (3-1 / 0-1) FC Bartzelona (L)
1986 Real Madril (L) eta Zaragoza (K) ez ziren data adostera iritsi
1987 Real Madril (L) eta Erreala (K) ez ziren data adostera iritsi
1988 Real Madril (L) 4-1 (2-0 / 1-2) FC Bartzelona (K)
1989 Real Madrid (L+K) Finalik ez zen izan Real Madrilek Liga eta Kopa irabazteagatik
1990 Real Madril (L) 4-2 (1-0 / 4-1) FC Bartzelona (K)
1991 FC Bartzelona (L) 2-1 (0-1 / 1-1) Atletico Madril (K)
1992 FC Bartzelona (L) 5-2 (3-1 / 1-2) Atletico Madril (K)
1993 Real Madril (K) 4-2 (3-1 / 1-1) FC Bartzelona (L)
1994 FC Bartzelona (L) 6-5 (0-2 / 4-5) Real Zaragoza (K)
1995 RC Deportivo (K) 4-2 (3-0 / 2-1) Real Madril (L)
1996 FC Bartzelona (K2) 8-3 (5-2 / 1-3 ) Atletico Madril (L+K) Bartzelonak Kopako txapeldunorde izanda irabazi zuen Superkopa
1997 Real Madril (L) 6-2 (1-2 / 4-1 ) FC Bartzelona (K)
1998 RCD Mallorca (K2) 2-2 (2-1 / 1-0) FC Bartzelona (L+K) Mallorcak Kopako txapeldunorde izanda irabazi zuen Superkopa
1999 Valentzia CF (K) 4-3 (1-0 / 3-3) FC Bartzelona (L)
2000 RC Deportivo (L) 2-0 (0-0 / 2-0) RCD Espanyol (K)
2001 Real Madril (L) 4-1 (1-1 / 3-0) Real Zaragoza (K)
2002 RC Deportivo (K) 4-0 (3-0 / 0-1) Valentzia CF (L)
2003 Real Madrid (L) 4-2 (2-1 / 3-0) RCD Mallorca (K)
2004 Real Zaragoza (K) 4-1 (1-0 / 1-3) Valentzia CF (L)
2005 FC Bartzelona (L) 4-2 (0-3 / 1-2) Real Betis (K)
2006 FC Bartzelona (L) 4-0 (0-1 / 3-0) RCD Espanyol (K)
2007 Sevilla FC (K) 6-3 (1-0 / 3-5) Real Madril (L)
2008 Real Madrid (L) 6-5 (3-2/4-2) Valentzia CF (K)
2009 FC Bartzelona (L+K) 5-1 (1-2 / 3-0)   Athletic (K2)
2010 FC Bartzelona (L) 5-3 (3-1 / 4-0) Sevilla FC (K)
2011
Gehiago
FC Bartzelona (L) 5-4 (2-2 / 3-2) Real Madril (K)
2012 Real Madril (L) 4-4 (3-2 / 2-1) FC Bartzelona (K) Kanpoko golen balio bikoitzatik erabakia
2013 FC Bartzelona (L) 1-1 (1-1 / 0-0 ) Atletico Madril (K) Kanpoko golen balio bikoitzatik erabakia
2014 Atletico Madril (L) 2-1 (1-1 / 1-0 ) Real Madril (K)
2015
Gehiago
  Athletic (K2) 5-1 (4-0 / 1-1 ) FC Bartzelona (L+K) Athletic-ek Kopako txapeldunorde izanda irabazi zuen Superkopa
2016 FC Bartzelona (L+K) 5-0 (0-2 / 3-0 ) Sevilla FC (K2)
2017 Real Madril (L) 5-1 (1-3 / 2-0) FC Bartzelona (K)
2018
( )
FC Bartzelona (L+K) 2-1 Sevilla FC (K2) Ekitaldi hau partida bakarrera jokatu zen Tangerren (Maroko).
2020
( )
Real Madril (L3) 0-0 (pen:4-1) Atletico Madril (L2) 2020ko urtarrilean Jiddan (Saudi Arabia) jokatu zen foramatu berriarekin (4 talde)).
2021
Gehiago
  Athletic (K2) 3-2 (luz) FC Bartzelona (L2) 2020 Kopa finala jokatu aurretik jokatu zen Andaluzian.
  • (L) Liga txapelduna
  • (K) Kopa txapelduna
  • (L+K) Liga eta Kopa txapelduna
  • (K2) Kopako txapeldunordea
  • (L2) Ligako bigarrena
  • (L3) Ligako hirugarrena
  • (luz) luzapenean
  • (pen) penalti jaurtiketak

PodiumaAldatu

     
 
 
 
Bartzelona
13 Kopa
     
 
 
 
Real Madril
11 Kopa
     
 
 
 
Dep.Coruña
3 Kopa
     
 
 
 
Athletic Club
3 Kopa

GaraipenakAldatu

Taldea Garaipenak Urteak
FC Bartzelona 13 1983, 1991, 1992, 1994, 1996, 2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013, 2016, 2018
Real Madril 11 1988, 1989, 1990, 1993, 1997, 2001, 2003, 2008, 2012, 2017, 2020
RC Deportivo 3 1995, 2000, 2002
  Athletic 3 1984, 2015, 2021
Atletico Madril 2 1985, 2014
  Real Sociedad 1 1982
RCD Mallorca 1 1998
Valentzia CF 1 1999
Real Zaragoza 1 2004
Sevilla FC 1 2007

Kanpo estekakAldatu