Greenwich Village, maiz hiritarren artean soilik "the Village" ("Udalerria") izenez deitua, AEBtako New York hiriko Manhattan uhartearen hego-mendebaldean dagoen auzo bat da. Ekialdean Broadway hiribidearekin muga egiten du, mendebaldean Hudson ibaiarekin, hegoaldean Houston kalea du, eta iparraldean berriz 14. kalea.

Greenwich Village
neighborhood in Manhattan (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Posta kodea10003, 10011 eta 10012
Geografia
Koordenatuak40°44′01″N 74°00′10″W / 40.7336°N 74.0028°W / 40.7336; -74.0028
Map
Azalera0.75 km²
Altuera6 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia212

Izena nederlanderazko antzinako Groenwijck izendapenatik datorkio.

Historia aldatu

1712an ofizialki udalerria izendatua izan zen. 1822an New Yorken hedatu zen sukar horiaren izurritearen ondorioz hiritar asko aire garbiagoaren bila Greenwich Villagen bizitzen jartzera bultzarazi zituen.

Gaur egun eta XX. mendearen bigarren erdialdean zehar Greenwich eremua kultura artistikoa bizimodu bohemioaren gotorleku izateagatik ezaguna da. 1950eko hamarkadatik aurrera kafetegi, taberna, antzoki eta arte galerien kokalekua, eta artista eta gautxorien bizilekua izan da. Bertan, Beat belaunaldiak lehenbiziko urratsak ematen zituen, eta folk-rock musikan ere eragin handia izan du. 1950, 1960 eta 1970eko hamarkadetan zehar honako auzotar ezaguen bizilekua izan da: Bob Dylan, Jimi Hendrix, Barbra Streisand, Simon & Garfunkel, Jackson Browne, James Taylor, Eric Andersen, Joan Baez, The Velvet Underground, Nina Simone eta Jeff Buckley (azken hau 1990eko hamarkadaren hasieran).

1969an Stonewallgo istiluen lekuko izan zen, honetan homosexualen eta poliziaren arteko gatazka bortitzak jazo ziren, gertakarik honek gayen askapen mugimenduari hasiera eman zion. Ondorioz, eremuan LGBT komunitate zabala dago, eta "the Village" izendapena gay joera zuten auzo ugariren izendapen orokorra builakatu zen. Horren adibide garbiena gay komunitatearen musika ikur nagusienetakoa den The Village People ("Udalerriko Jendea") taldearen izena da.

Bestalde, New Yorkeko Unibertsitatearen kanpus nagusia eremu honetan dago.

Iruditegia aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greenwich Village