Beatriz da Silva

Beatriz da Silva, jaiotzez Beatrice da Silva Menezes (Campo Maior, Portugal, 1424 - Toledo, 1492ko abuztuaren 16a) portugaldar lekaimea izan zen. Ordena sorkundetarra edo Gure Ama Birjinaren Sortze Guztiz Garbiaren Ordena izeneko emakumezkoen Erlijio-ordenaren sortzailea izan zen 1484an. 1926. urtean beatifikatu egin zuen Pio XI.ak eta Paulo VI.ak santu izendatu zuen 1976an. Jaieguna abuztuaren 17an ospatzen da.

Beatriz da Silva
BeatrizSilvaest.jpg
Bizitza
Izen osoaBeatriz da Silva
JaiotzaCampo Maior, 1424
Herrialdea Portugalgo Erresuma
 Gaztelako Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaToledo1492ko abuztuaren 16a (67/68 urte)
Hobiratze lekuaToledoko probintzia
Familia
AitaRui Gomes da Silva, 1.º alcaide de Campo Maior
AmaIsabel de Meneses, condessa de Portalegre
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmoja katolikoa
Santutegia
Abuztuaren 16
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

BizitzaAldatu

Campo Maior hirian (Portugal) jaio zen, 1424. urtean (orduan Portugalen mendean zegoen Ceutan jaio zela uste izan da urte askoan). Ruy Gomez da Silva eta Isabel da Menezes nobleen alaba eta Amadeo Portugalgoaren arreba izan zen. Isabel d'Avís printzesaren gorte-laguna izan zen urte askotan eta Joan II.a Gaztelakoa esposatu zuenean Gaztelara ere lagundu zion. Gortearen bizitzaz gogaiturik, Toledoko zistertar monasterio batera sartu baina azkenik Isabel erreginaren laguntzaz ordena berria sortu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beatriz da Silva