Mariama Bâ (Dakar, Senegal, 1929ko apirilaren 17a - 1981eko abuztuaren 17a) senegaldar eleberrigilea, irakaslea eta feminista izan zen. Bere lanean kritikatu egin zituen, bereziki, Afrikako tradizioengatik, gizon eta emakumeen artean zeuden desberdintasunak.

Mariama Bâ

katedradun

Bizitza
JaiotzaDakar1929ko apirilaren 17a
Herrialdea Senegal
HeriotzaDakar1981eko abuztuaren 17a (52 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaAmadou Bâ
Ezkontidea(k)Obèye Diop (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale de Rufisque (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Biografia aldatu

Dakar, Senegalen jaio 1929an, familia aberats batean. Aita, Amadou Bâ, funtzionario publikoa izan zen. 1957an berriz, ministroa Senegalgo lehen gobernuan

Amaren heriotza goiztiarraren ondoren, aiton-amonek hazi zuten Mariama musulman giro tradizional batean. Horren ondorioz, txiki-txikitatik kritiko agertu zen emakumea jaiotzeagatik diskriminatzen zuen sistemarekin, eta borrokatu egin behar izan zuen ukatzen zitzaion hezkuntza lortzeko, aitona-amonek ez baitzuten uste emakume batek hezkuntza jaso behar zuenik.[1]

Frantses ikastetxean ikasi zuen eta bertan nabarmendu egin zen bere emaitzengatik. 14 urte zituela lehen hezkuntza amaitu ondoren, 1943an École normale de Rufisquen ikasi zuen, bertan, 1947an lehen hezkuntzako titulua lortu zuen.[2] Hamabi urtez irakasle jardun zuen eta, ondoren, Osasun Hezkuntzako Eskualdeko Ikuskaritzan lan egitea eskatu zuen.

Familia aldatu

Bassirou Ndiaye bere lehen senarrarekin hiru alaba izan zituen, eta bigarren ezkontzatik, Ablaye Ndiayerekin, alaba bat; bere hirugarren senarra, Obèye Diop diputatu eta ministroarekin bost seme-alaba izan zituen eta dibortziatu egin zen. Ezkontza esperientzien ondorioz, Mariama Bâ emakume elkarte askorekin aritu zen hezkuntza eta emakumeen eskubideen defentsan. Horretarako, hitzaldiak eman eta artikuluak argitaratu zituen tokiko prentsan.

Idazle ibilbidea aldatu

1979an, Afrikako Edizio Berrietan argitaratu zuen "Une si longue lettre" nobela, bertan, Ramatoulaye alargun senegaldarraren eta bere lagun onenaren, Aïssatou dibortziatuaren, konfidentzialtasunak jorratzen ditu.[3] Liburu honek tradizio sozial eta erlijiosoen aurrean sortzen ari den Afrikako anbizio feminista erakusten du.

Argitaratu bezain laster, kritika eta publiko aldetiko arrakasta handia izan zuen eleberriak. Frankfurteko Liburu Azokan Norma saria irabazi zuen 1980an. Emakumeen eskubideak ere sustatu zituen, batez ere ezkondutako emakumeenak. Hitzaldiak eman eta emakumezkoen bizitzari buruzko artikuluak idatzi zituen, batez ere bizitza desorekatua zutenenak.

Heriotza aldatu

Minbizi baten ondoren hil zen, bere bigarren eleberria, Le Chant écarlate, kaleratu baino lehen. Eleberri honetan senegaldar baten eta frantziar baten arteko ezkontza misto baten porrota kontatzen du, senarraren berekoikeriaren eta ezberdintasun kulturalen ondorioa.

Afrikako kultura tradizionalaren kritikak aldatu

Bere obrek, nagusiki, bere inguru hurbileko eta, oro har, Afrikako baldintza sozialak islatzen dituzte, baita hortik sortutako arazoak ere: poligamia, kastak, emakumeen esplotazioa lehen eleberrian. Bigarrenean berriz, familiaren aurkakotasuna, kultur ingurune berrira egokitzeko gaitasun falta, edota arraza ezberdinetakoen arteko ezkontzak.

Lana aldatu

  • Une si longue lettre -1979 -Le Serpent à Plumes. Iokin Otaegik euskara ekarria Hain gutun luzea izenburuaz. (Edo!, 2015).[4]
  • La Fonction politique des littératures africaines écrites - 1981
  • Le Chant écarlate - 1981

Aitortzak aldatu

  • Goreeko institutu batek, Mariama Bâ hezkuntza etxea, du izena.

Bibliografia aldatu

  • Faustine Boateng, At the Crossroads: Adolescence in the Novels of Mariama Bâ , Aminata Sow Fall, Ken Bugul eta Khadi Fall, Howard Unibertsitatea, 1995eko iraila
  • Susan Stringer, « Cultural Conflict in the Novels of Two African Writers, Mariama Ba and Aminata Sow Fall » A Scholarly Journal on Black Women, 1988, gehigarria or. 36-41
  • Dorothy Davis Wills, "Economic Violence in Postcolonial Senegal: Noisy Silence in Novels by Mariama Ba and Aminata Sow Fall", dans Violence, Silence and Anger: Women's Writing as Transgression, Charlottesville, Virginia Press University, 1995, p. 158-71

Erreferentziak aldatu

  1. «Mariama Bâ | Casa África» www.casafrica.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Mi carta más larga – Mariama Bâ» Literafricas 2014-07-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  3. (Ingelesez) Vanguard, The Patriotic. (2018-12-21). «Profile: Senegalese Writer Mariama Ba» The Patriotic Vanguard (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  4. Ezkerra, Estibalitz. «Pentsatu eta idatzi egiten diren gauzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).

Kanpo estekak aldatu