Cabredo
Cabredo[3] ([kaβreðo] gaztelaniaz eta ofizialki; Kabredo [kaβreðo] edo Ahuntzegi [a.unts̻eɣi] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 102 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 82 kilometrora dago.
Cabredo Kabredo / Ahuntzegi | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Aránzazu Fernández Cayetano (La Antanilla) | ||
Posta kodea | 31227 | ||
INE kodea | 31063 | ||
Herritarra | cabredoar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′45″N 2°24′52″W / 42.6293014°N 2.4145728°W42°37′45″N 2°24′52″W / 42.6293014°N 2.4145728°W | ||
Azalera | 12 km² | ||
Distantzia | 82 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 78 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 6,54 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 16,27 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 83,33 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 20,30 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.cabredo.org |
IzenaAldatu
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Kabredo eta Ahuntzegi proposatu ziren herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Cabredo izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.
GeografiaAldatu
Ingurune naturala eta klimaAldatu
Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.
Udalerri mugakideakAldatu
Cabredok Genevilla eta Arabako probintziarekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabarekin mendebaldean, eta Marañon eta Aguilar Kodeskoarekin hegoaldean.
DemografiaAldatu
Cabredoko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,81a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
UdaletxeaAldatu
Cabredoko udaletxeko idazkaria, Aguilar Kodeskoa, Aras, Genevilla, Lapoblacion eta Marañongo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: San Simeon kalea, 26
Udal hauteskundeakAldatu
2003an bezala, 2007an Cabredoko alkatetzat PSN alderdiko Angel Jesus Sancho Martinez atera zen; herri txiki honetako zinegotzi bakarra izan zen. Boto baliogabeak 19 izan ziren (emandako guztien %22,62), eta boto zuriak 33 (botoen %50,77). Abstentzioa, berriz, %16,00 izan zen.
2011n, ordea, launa kideko bi zerrenda aurkeztu ziren. Udalbatzan La Antanilla talde independenteko 4 zinegotzi daude (orduz geroztik herriko alkatea den Aranzazu Fernandez Cayetano barne), eta UPNko bakarra.
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Cabredoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia | |
1979 | 1983 | Independenteak[4] | ||
1983 | 1987 | Kudeaketa batzordea[4] | ||
1987 | 1991 | Nafar Herriaren Batasuna[4] | ||
1991 | 1995 | Nafar Herriaren Batasuna[4] | ||
1995 | 1999 | Kudeaketa batzordea[4] | ||
1999 | 2003 | |||
Angel Jesus Sancho Martinez | 2003 | 2007 | Nafarroako Alderdi Sozialista[4] | |
Angel Jesus Sancho Martinez | 2007 | 2011 | Nafarroako Alderdi Sozialista[4] | |
Aranzazu Fernandez Cayetano | 2011 | 2015 | La Antanilla[4] | |
Aranzazu Fernandez Cayetano[4] | 2015 | 2019 | Independenteak | |
Aranzazu Fernandez Cayetano[4] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Independiente Otxanda[5] |
AzpiegiturakAldatu
GarraioakAldatu
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
ZerbitzuakAldatu
Cabredo "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cabredo eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,42k zekien euskaraz hitz egiten.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batera[6].
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Cabredo herriko jaiak, iraileko hirugarren asteburuan ospatzen dira Simeon eta Ursula santuen omenez. Antolaturiko ekitaldien artean, meza nagusia eta herri afaria dira garrantzitsuenak. Irailaren 8an, beste herri bazkari bat antolatzen da, Carrascalgo Ama Birjinaren egunean. San Joanen aurreko igandean, cabredotarrak Azueloko San Simeon baselizarako erromeria antolatzen dute. Bide zaharretik muinoaren tontorrean dagoen baselizara igo ondoren, Azueloko biztanleekin bat egin eta elkarrekin askaltzen dute.
Urteko gainontzeko jaiegunen artean, uztailaren 25eko herriko patroia den Donejakueren omenezko jaia eta gabonetako Olentzero nabarmentzen dira.
Cabredotar ospetsuakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-06-22). «44 localidades navarras ganan derechos para el euskara al pasar a la ‘zona mixta’» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
- ↑ «MARTÍNEZ DE COMPAÑÓN Y BUJANDA, Baltasar Jaime - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |