Jainkoen Gainbehera


Jainkoen Gainbehera (alemanez: Götterdämmerung) Richard Wagnerrek idatzitako Nibelungoen eraztuna opera saileko laugarren eta azken opera da. 1876an ospatu zen Bayreutheko lehen jaialdian estreinatu zen, zikloaren lehen ekoizpen osoaren zati bezala. Aktore-abeslariak honako hauek izan ziren: Georg Unger (Sigfrido), Eugen Gura (Gunther), Gustav Siehr (Hagen), Amalie Materna (Brunilda) eta Luise Jaide (Gutruna).

Jainkoen Gainbehera
Waltraute confronts.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea1874
Argitaratze-dataXIX. mendea
Estreinaldi-data1876ko abuztuaren 17a
Jatorrizko izenburuaGötterdämmerung
Ezaugarriak
Genero artistikoaMusikdrama (en) Itzuli eta opera
Hizkuntzaalemana
Zatiak3 act (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaEskandinaviar mitologia
Honen parte daNibelungoaren eraztuna
LibretistaRichard Wagner
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Wagner
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGermania Magna eta Rhin

IMSLP: Götterdämmerung,_WWV_86D_(Wagner,_Richard) Allmusic: mc0002358119 Edit the value on Wikidata
kronologia
Sigfrido Jainkoen Gainbehera

Espainian 1901eko azaroak 16an estreinatu zen Bartzelonako El Liceun.

IstorioaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nibelungoen eraztuna tetralogiako azken lana, Jainkoen Gainbeherak nibelungo arrazakoa zen Alberich nanoak Rini lapurtutako urrez eginiko eraztun madarikatuak Sigfrido nola hiltzen duen kontatzen du, baita Valhallaren suntsipena ere, Odin edo Wotan bizi zen jainkoen egoitza.

HitzaurreaAldatu

Hiru nornek Jatorrizko Legearen euren sokan ehuntzen dute; bertan nornek etorkizuna irakur dezakete, eta, beldurtuta, Sigfridoren heriotza iragartzen dute eta... soka hautsi egiten zaie. Mutu geratzen dira.

Lehen ekitaldiaAldatu

Sigfridok Brunilda valkiriari agur esaten dio, esnatu eta bere emazte bihurtu duena.

Bigarren ekitaldiaAldatu

Rinen alabak Sigfrido liluratzen saiatzen dira, honek nibelungoen eraztunaren eran landutako urrea itzul diezaien (Rinen urrea operaren lehen zatian lapurtua). Sigfridok urre hori ez itzultzea erabakitzen duenez, Rinen alabek itzuli ezean bere gainera Alberichek Rinen urrean jaurtitako madarikazioa eroriko dela esaten diote, era berean altxorra Odin jainkoak lapurtzen dionean.

Sigfridok, hil zorian, ia ez du bere Brunilda maitearen begietan azken aldiz pentsatzeko aukerarik hil aurretik.

Hirugarren ekitaldiaAldatu

Brunildak su bat sortzea eta horren gainean Sigfridoren gorpua jartzea agintzen du. Berak, Sigfridoren emazte bezala egin zituen ekintza eta hilketengatik, herentzia bere egiten du, hau da, eraztuna, eta Rinen alabei bere gorpua bere senarrarenaren ondoan sutan erretzen den bitartean, altxorra, eraztuna berreskuratu ahal izango dutela esaten die, eta Alberichen madarikazioa arima-argiarekin purutuko dela. Brunilda eta Sigfrido erretzen ari diren aldi berean, urrunean jainkoen egoitza den Valhalla ere erretzen ari da.


DiskografiaAldatu

Jainkoen Gainbeheraren diskografia

Kanpo estekakAldatu