Fredrika Bremer

idazle suediarra

Fredrika Bremer (Turku, Finlandia, 1801eko abuztuaren 17a - Stockholm, Suedia, 1865eko abenduaren 31) suediar idazlea izan zen. Suediako gizartean eragin handia izan zuen bere garaian, bereziki auzi feministetan.

Fredrika Bremer

Bizitza
JaiotzaPiikkiö (en) Itzuli, Turku eta Tuorla mansion (en) Itzuli1801eko abuztuaren 17a
Herrialdea Suedia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaÅrsta Castle (en) Itzuli eta Österhaninge church parish (en) Itzuli1865eko abenduaren 31 (64 urte)
Hobiratze lekuaÖsterhaninge Church (en) Itzuli
Familia
AitaKarl Fredric Bremer
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Irakaslea(k)Per Johan Böklin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lantokia(k)Stockholm
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)F. B., F. B—r., Fr. B. eta Fr. Br.

Biografia eta bizitza pertsonala aldatu

Haurtzaroa eta gaztaroa aldatu

Fredrika Bremer Finlandian (Turkun) jaio zen, baina Stockholmera joan zen bizitzera hiru urte zituenean. Stockholm kanpoaldean hazi zen. Bere aita tirano bat bezala deskribatuta izan zen bere etxean, eta bere ama emakume mundutar bat bezala. Luterotar heziketa zorrotz baten arabera, bere amak feminitatearen ideia dantzari baten irudiak irudikatzen zuela uste zuen, horren ondorioz, zorrotz mugatu zuen Fredrika eta bere lau ahizpen elikadura[1]. Ziur asko, Fredrikak gaur egun desnutrizio klinikoarekin diagnostikatuko litzateke. Fredrika eta bere ahizpak gizartean aurkeztu zituzten ezkontzeko[2], eta haien heziketa Europan zehar eginiko bidai batekin osatu zuten 1821 eta 1822 urteen artean.

Heldutasuna eta heriotza aldatu

Bremer ez zegoen pozik egoera honen aurrean, eta krisi egoeran erori zen, nondik herrialdean karitatezko lanak egiten irten zen, horien artean Johanna Berglindi haur gor eta mutuentzako eskola bat sortzen lagunduz Stockholmen. 1828an idazle gisa hasi zen modu anonimoan 1831ra arte argitaratu ziren eleberri batzuekin. Hala ere, emakume gisa, ez zuen inolako kontrol finantzariorik, ezta legalik ere. Hasieran, oraindik bere amaren etxean bizi zen (bere aita 1830ean hil zen eta). Egun batean, idatzi eta ikasteko gela bat eskatu zion amari, baina amak uko egin zion. Beranduago, garaiko legeen arabera, ezin izan zuen bere familiarengandik jasotako diruari buruzko erabakirik hartu. Bere kontrolpean izan zituen etekin bakarrak bere literatura lanarekin irabazten zuen dirua izan zen.

1849 eta 1851 artean, Bremer Estatu Batuetara eta Kubara joan zen. Desilusionatu egin zen bertako egoera ikusterakoan, batez ere esklabutzagatik, horren kontra gogor azalduz. Politikoki liberala zen, baina Ingalaterrako langileriaren sozialismoarekin bat egiten zuen auzi batzuetan. Uste denez, gospel musikari buruz idazten lehena izan zen, esklaboak abesten entzun ostean. Suitza, Italia, Palestina eta Grezia ere bisitatu zituen 1856 eta 1861 artean, eta bere bidaien kontakizun ezagunak idatzi zituen.

Fredrika Bremer ez zen inoiz ezkondu. Per Böklin ezagutu zuen, Kristianstadeko eskola bateko zuzendaria 1830eko hamarkadan, eskola pribatuak eman zizkiona eta bere laguna izan zena. Ezkontzeko eskatu zion baina, urte batzuetan pentsatu ondoren, uko egin zion.

1865ko Eguberri egunean, zerbitzu erlijioso baten ondoren, Fredrikak pneumonia bat harrapatu eta astebetean hil zen.

Idazle lanak aldatu

Bere eleberriak garaiko istorio erromantikoak ziren, eta ezkontzeko adinean zeuden emakumeengan jartzen zuten arreta; ederrak eta azalekoak ziren, edo ez oso erakargarriak ezkontzeko itxaropenik gabe, eta kontalaria emakume independentea izaten zen. Bremerrek familia-bizitza berri bat ezarri nahi zuen, familiako gizonengan fokalizatuko ez zena, baizik eta emakumeari bere talentu eta pertsonalitate propioak garatzeko leku gehiago ematen ziona. 1840ko hamarkada aldera, Suediako bizitza kulturalean oso ezaguna zen eta bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli ziren.

Hertha eleberria (1856) izan zen bere lanik eraginkorrena, emakumeek askatasunik ez zutela azaltzen duen eleberri iluna. 1858an Suediako emakume heldu ezkongabeentzako legezko adin-nagusitasunaren lege berriaren eztabaida hasi zuen oinarrietako bat izan zen. Lege hori abiapuntu moduko bat izan zen herrialdeko mugimendu feministarentzat.

Mary Howittek bere zenbait lan ingelesera itzuli zituen. Louisa May Alcotten Mujercitas filmean, March andreak Bremerren liburu bat irakurtzen die bere lau alabei.

Lan aipagarrienak aldatu

  • Teckningar utu vardagslivet, 1828-31.
  • Presidentens döttrar, 1834
  • Hemmet, 1839
  • Familjen H*** 1843
  • Hemmet eller familje-sorger och fröjder, 1850
  • Grannarna, 1837
  • BremrHemme, 1853
  • Herta, 1856.
  • Livet i Gamla världen, 1860-1862.

Sariak aldatu

Bi aldiz irabazi zuen Suediako Akademiako urrezko domina 1831 eta 1843an.

Aktibismoa aldatu

1854an, Krimeako Gerra gauzatzen ari zela, egunkari baterako zutabe bat idatzi zuen mundu osoko emakumeen elkarteei gerraren aurkako bloke batean batzeko eskatuz. Bere proposamena idazle kontserbadoreek kritikatu zuten, baita Londresko Times egunkariko editoreek ere, bere artikulua Ingalaterran argitaratu baitzuten.

1850eko hamarkadan, Bremerrek nazioarteko bake mugimendu batean parte hartu zuen. Europa eta Ekialde Ertainetik bidaiatu zuen bost urtez, eta berriz ere bere inpresioak idatzi zituen, sei liburukitan egunkari moduan argitaratu zirenak.

1862an hauteskunde-erreforma eztabaidatu zenean, emakumeei bozkatzeko eskubidea emateko ideia babestu zuen. Hedabideetan esan zuten "ikuspegi ikaragarria" izango litzatekeela "hauteskunde hautetsontzien aurrean miriñakeak" ikustea; urte horretan bertan, adin nagusiko emakumeek botoa eman ahal izan zuten Suediako udal hauteskundeetan. Herrialdean sortutako emakumeen eskubideak bermatzeko lehen mugimendu antolatua Sophie Adlesparrek sortu zuen 1884an, eta Fredrika Bremer Förbundet deitu zuen[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) mujeresparapensar. (2007-05-28). «Fredrika Bremer» Mujeres para pensar (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  2. El feminismo sueco, Fredrika Bremer (1801-1865). (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. «Fredrika Bremer > Poemas del Alma» www.poemas-del-alma.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).