Ian Somerhalder

aktore estatubatuarra

Ian Joseph Somerhalder (Covington, Luisiana, 1978ko abenduaren 8a ) estatubatuar aktore, modelo eta produktorea da. Famara salto egin zuen Lost telesailean Boone Carlyle antzezteagatik eta baita The Vampires Diaries telesailean Damon Salvatoreren papera egiteagatik ere.

Ian Somerhalder

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIan Joseph Somerhalder
JaiotzaCovington1978ko abenduaren 8a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaVenice
Santa Monica
Santa Barbara (Kalifornia)
Atlanta
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Nikki Reed  (2015eko apirilaren 26a -
Hezkuntza
HeziketaWilliam Esper Studio (en) Itzuli
Mandeville High School (en) Itzuli
St. Paul's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema ekoizlea, modeloa, telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, filantropoa, enpresaburua, executive producer (en) Itzuli eta errealizadorea
Altuera177 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

isfoundation.com
IMDB: nm0813812 Allocine: 73293 Rottentomatoes: celebrity/ian_somerhalder Allmovie: p297010 TCM: 362166 TV.com: people/ian-somerhalder
Facebook: iansomerhalderofficial Twitter: iansomerhalder Instagram: iansomerhalder TikTok: iansomerhalder Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehenengo urteak aldatu

Ian Covington, Luisianan jaio egin zen. Hiru anai-arrebetatik txikiena da, bere arreba Robin izena dauka eta bere anaia Robert. Txikia zenean, St. Paul eskola pribatuan ikasi egin zuen. Ian modeloa lanak atera zitzaizkion hamar urte izan zituenetik, haimahiru urte izan zituen arte. Bere gurasoak dibortziatu egin ziren berak hamalau urte zituenean.

Modelo munduan, DNA models agentziarako lan egin zuen, baita Calvin Klein, Versace, Guess, American Eagle Outfitters, Dolce & Gabbana, Gucci, etab. 2006ko maiatzean, DNA Models agentzia bere listaren lehenengo hamar modelo arrakastatzuenen artean kokatu zuten.

Sei urte zituenetik bere interesa nabaritzen zitzaion aktore munduan eta hori dela eta hainbat teatro guneetan izena eman zuen. Hamazazpi urte zituenean interpretazioa ikastea erabaki zuen William Esper irakaslea eukinda.

Akrore ikasketak aldatu

2000. urteko udan “Young Americans” telesaian parte hartu zuen, eta honetan Hamilton Fleming pertsonaia interpretatu zuen. 2002. urtean zineman hasi zen eta Paul Deuton petsonai bisexualaren papera interpretatu zuen The Rules of Attraction pelikulan James Van Der Breek, Shanny Sossamon eta Jessica Biel-en ondoan.

2004. urtean fama lortu zuen Lost telesaian Boone Carlyle pertsonaia interpretatuz. Pertsonai honen heriotza gertatu arren zazpi pasarte geroago berriro atera egin zen 2005. urtean, 2010. urtean, eta azkenengo pasartean. Bi urte geroago Pulseren protagnista izan zen, beldurrezko pelikula bat da, non Kairon pasatzen da, Ian, Kristen Bell eta Christina Miliamekin batera egin zuen pelikula. Filme hau idazkin txarrak eduki zituen. 2007. urtean Tell Me You Love Me telesaian agertu egin zen Nick pertsinaiaren paperean (HBOko telesaia zen), telesai honek eszena sexualak zituen.

2008. urtean The Tournament pelikulan lan egin zuen, honetan hiltzailearen papera antzezten zuen. Urte berean, modelo lanak egin zituen About Face liburu batentzako, honen argazkilaria John Russo izena dauka. Urte berean, uzatailean The Vampire Diaries telesaian hartzeko casting-era aukeztu egin zen eta Damon Salvatoreren papera eman zioten. Paper honengatik bi nominazio eduki zituen, alde batetik 2012an Teen Choice Awardsen aktore libreari izendatu zioten eta bestetik, ikur sexual moduan ziendatu zioten.

2010. urtean “How to Make Love to a Woman” pelikulan agertu egin zen pertonai sekundario moduan.

Bere bisitzan zehar hainbat telesaietan agertu izan da, adibidez, CSI: Miami, Law & Order Special Victims Unit, CSI: Crime Scene Investigation

Filantropia aldatu

Animalien defentzore amorratua da eta Tammany Humane Society fundazioan eta 2010eko azaroaren 13ko gala batean parte hartu zuen, eta The Vampire Diaries “fans” batzuengandik $11.000 lortu zuten, Candice Accola eta Michael Trevinoren ondoan. Eta honetaz gain, Proyecto It Gets Better proiektu batean murgilduta dago, proiektu honek gazteen suzidioei buruz doa.

Ianek fundazio bat sortu egin zuen, Somerhalder Fundation deiturikoa, 2010eko abenduaren 8an sortu zuen, bere 32. urtebetetzean. Elkarte honen helburua ingurumen eta animalien babesean datza. Gero eta hurbilago dago animali santuario bat sortzeko, eta horren izena ISF Sanctuary izango da berak esan duen arabera: “Hau animali bastertu, tratu txarrak jaso dituztenak, gaixotasun larriak dituztenentzako edo oso nagusiak diren animali guztientzako da”. Honen helburua ez da bakarrik animali txarto tratatuak eta bastertuak saintzeko, hau ere hauei laguntzen (animaliei), pertsona gazteei (bullinga egiten dutenei edo gende harroputzari) laguntzeko balio du.

2011. urtean parte hartu zuen eta protaginista izan zen Blue August dokumental batean, Planet Green telebistako programa batentzako.

2012. urtean Ian eta bere fundazioa (ISF), eskola askoren laguntza erabilita, Santa Monicako (California) hondartzara joan ziren egun osoa hau garbitzeko.

Ia eta bere anaia Bobek Built of Barnwooden jabeak dira, zuraren eta beste materialen berreskuratze, birziklatze eta berrerabiltze negozio bat da, eta hauekin altzairuak eta etxeko gauzentzako piezak egiten dituzte.

Ianek korrespontzal moduan lan egin du Years of Living Dangerously-n, Showtime telesai-dokumental berrian. Bederatzi kapituluz osatuta dago, klima aldaketen eta haren ondorioetan oinarrituta. Hau James Cameron, Arnold Schwarzenegger, Jerry Weintraub eta Daniel Abbasi pertsonek ekoiztu egin dute. Gainera luxuzko korrespontzak batzuekin kontazen dute, hala nola, Harrison Ford, Matt Damon, Jessica Alba, America Ferrera, Olivia Munn eta beste batzuk.

Bizitza pribatua aldatu

2011ko irailean bere lankidea zenarekin erlazio bat mantentzen zuela publiko egin zen, Nina Dobrevekin (The Vampire Diaries). Baina 2013ko maitzean, hainbat lekutan agertu egin zen hauen arteko erlazio bukatu egin zela.

2014ko uztailean Nikki Reed deituriko aktorearekin erlazio bat zuela argitaratu egin zen. 2015eko otsailean Nikki Reedek haien arteko ezkontz-hitza baieztatu zuen, eta 2015eko apirilaren 26an ezkondu egin ziren Santa Monican. 2017ko maiatzaren 4an Nikkik eta Ianek bere lehenengo semea eukiko dutela publiko egiten dute Instagramen bitartzen. 2017ko uztailaren 25ean Nikkik eta Ianek bere lehenengo alaba eduki zuten, Bodhi Soleil Reed Somerhalder deiturikoa.




Filmografia aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharra
2000 Young Americans Hamilton Fleming Telesaila
2001 Anatomy of a Hate Crime Russell Henderson Telesaila
Life as a House Josh
2002 CSI: Crime Scene Investigation Tony Del Nagro Telesaila
Changing Hearts Jason Kelly
The Rules of Attraction Paul Denton
2003 Law and Order: SVU Charlie Baker Telesaila
2004 Fearless Jordan Gracie Telesaila
In Enemy Hands Danny Miller
Smallville Adam Knight Telesaila
Lost Boone Carlyle Telesaila
The Old Man and the Studio Matt
Recess Cooley
2006 Pulse Dexter McCarthy
The Sensation of Sight Drifter
Marco Polo Marco Polo Telesaila
2007 Tell Me You Love Me Nick Telesaila
2008 Lost City Raiders Jack Kubiak Telesaila
The Lost Samaritan William Archer
2009 The Vampire Diaries Damon Salvatore Telesaila
The Tournament Miles Slater
Wake Tyler
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ian Somerhalder  
  Artikulu hau Louisianako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.