Ireki menu nagusia

Atletico Madril (izen ofiziala, gaztelaniaz: Club Atlético de Madrid) Madrilgo futbol talde bat da, 1903an sortua. Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen du, eta liga horretako egungo txapelduna da.

Club Atlético de Madrid
Ezizena(k) Koltxoneroak
Sorrera 1903 (116 urte)
Futbol zelaia Metropolitano estadioa
(edukiera: 67.829 lagun)
Presidentea Espainia Enrique Cerezo Torres
Entrenatzailea Argentina Cholo Simeone
Liga La Liga
2018-19 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1927ko taldea.
Jokalariak gola ospatzen.
Real Madrilen aurkako derbia.

Etxeko partiduak Metropolitano estadioan jokatzen ditu.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Athletic Club Sucursal de MadridAldatu

Meategi Injeniaritza Eskolako ikasle euskaldunek 1903an Athletic Club Sucursal de Madrid sortu zuten jadanik eratuta zegoen Bilboko Athletic Klubaren filiala izan zedin, hortik Sucursal izena. Txapelketa ofizialetan ezin zuten elkarrekin lehiatu, klub bera kontsideratzen baitziren.

Beren lehenengo kamiseta Bilboko Athleticen berdina zen noski, beraz Erdia zuria eta erdia urdina, izan ere Athleticek Ingalaterrako Blackburn Rovers taldearen uniformea erabiltzen baitzuen. Behin ordea Ingalaterrara kamiseta berrien bila joan eta Blackburnena ezin izan zuten erosi eta Southamptonen zuri-gorria ekarri zuten. Bilbokoek berehala hartu zuten jantzi berria, Madrildarrek kamiseta bai baina aurreko uniformearen praka urdinak mantentzea erabaki zuten beren jatorria gogorarazteko.

1921 urtean Athletic Club de Madrid bihurtu zen eta Bilboko Athleticetik banatu zen. 1923an Estadio Metropolitano de Madrid futbol zelaia inauguratu zuten partidu hartan Errealari 2-1 irabaziz. 1928an Liga hasterakoan bigarren mailan kokatua izan zen.

Athletic Aviación ClubAldatu

Gerra Zibilak taldea jokalari gabe eta diru arazo larriekin utzi zuen. Orduan Aviación Nacional taldearekin bat egitera bultzatu zuen eta 1939an Athletic Aviación Club sortu zen. Berehala etorri ziren lehen garaipenak 1940 eta 1941eko Ligak irabazi baitzituen.

Club Atlético de MadridAldatu

1947an Club Atlético de Madrid izena hartu zuen eta hasierako armarria berreskuratu zuen. Helenio Herrea entrenatzaile zuela bi Liga berri irabazi zituen 1950 eta 1951ean.

60. hamarkadan hasi zuen bere "urrezko aroa", Nazioarte mailan garaipen handiak lortu zituelarik. 1961eko Europako Errekoparen eta 1974ko Kontinente arteko Futbol Koparen artean Espainiako 3 Liga eta 4 Kopa eskuratu baitzituen.

Aipagarria da 1974ean Europako Kopa finala galdu zuela FC Bayern Munichen aurka, baina alemaniarrek Amerikara joateari uko egin ziotenez Atletico de Madrid taldea izan zela Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuena, bai eta Club Atlético Independienteri irabazi ere. Argentinan 1-0 galdu zuen baina itzulerako partidan Madrilen 2-0 nagusitu zen.

Ordutik aurrera maila ona eman izan du beti taldeak. Tarteka Kopa eta Ligak lortuz joan da eta gaur egun Espainiar estatuak Liga gehien dituen hirugarren taldea da eta Kopari dagokionez laugarrena.

Club Atlético de Madrid S.A.D.Aldatu

1992ko kirolaren legearen ondorioz Club Atlético de Madrid S.A.D. sortu zen, akziodun nagusia Jesús Gil enpresagizona izan zelarik. Kirol aldetik emaitza bikainak lortu zituen 1995/96eko "dobletea" esate baterako, baina diru asuntoak zirela eta justiziarekin arazo handiak iritsi ziren Gil familiarentzako. Giro horretan 2000 urtean maila galdu zuen eta bi urte egin zituen bigarren mailan. "Infernuaren garaia" ezizena eman zitzaion garai honi.

XXI mendeaAldatu

Azken tituluak 2010ko hamarkadan iritsi dira; bina UEFA Kopa eta Europako Superkopa, eta aspaldiko partez Espainiako Liga bat irabazi ditu. 2013-14 denboraldia bereziki bikaina izan zen, Espainiako liga irabazteaz gain Txapeldunen Ligako bigarrena izan baitzen, finalean Real Madrilen aurka luzapenean galduta[1]. 2014-15 urtean ezin izan dio maila berari eutsi eta Ligan 3. gelditu da Bartzelona txapeldunarengandik 16 puntutara.

2015-16 denboraldian urte bikaina osatu du. Ligan azkenaurreko jardunaldirarte liderrarekin berdinduta egon zen eta hiru urtetan bigarren aldiz Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen, berriz ere Real Madrilen aurka, baina oraingoan penalti jaurtiketetan esan zion agur tituluari. 2016-17 denboraldian ere Real Madrilen aurka jokatzea egokitu zitzaion, oraingoan finalerditan, eta berriz ere galtzaile atera zen. Ligan hirugarrena izan zen eta denboraldiaren amaieran Vicente Calderón estadioari agur esan zion, Athletic-en aurka jokatuko duen partidarekin. 2017-18 denboraldian Metropolitano estadioa estreinatu du eta Txapeldunen Ligan multzokako fasea pasa ez zuen arren Europa League irabazi zuen hirugarren aldiz bere historian. Ligan bigarrena izan da 2018 eta 2019an.

UniformeaAldatu

Bilboko Athletic taldearen barnean egonik honen elastikoa erabili zuen, hasieran elastiko urdin eta zuria galtza beltzekin, eta ondoren gaur egun daukan janzkera, elastiko zuri-gorria eta galtza urdinak.

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1903-1911
     
 
 
 
1911-1947
     
 
 
 
1947-tik

Etxeko uniformearen bilakaeraAldatu

     
 
 
 
2011-2012
     
 
 
 
2012-2013
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

Kanpoko uniformearen bilakaeraAldatu

     
 
 
 
2011-2012
     
 
 
 
2012-2013
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

DatuakAldatu

2019-20 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 83
  • Denboraldiak 2. mailan: 6
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 1.a Lehen mailan (10 garaipen)
    • 1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96 eta 2013-14

2019/2020 TaldeaAldatu

Irabazitako txapelketakAldatu

Espainiako txapelketak: 22Aldatu

1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96 eta 2013-14

1960, 1961, 1965, 1972, 1976, 1985, 1991, 1992, 1996 eta 2013

1985, 2014

1940

1951

Nazioarteko txapelketak: 8Aldatu

1974

finalista 1974, 2014 eta 2016an.

1961-62

2010, 2012, 2018

2009-10, 2011-12, 2017-18

2007

1991

LagunartekoakAldatu

1956, 1965, 1973, 1985, 1986, 2009

1966, 1972, 1991, 1993, 2002, 2011

1968, 1976, 1977, 1978, 1991, 1995, 1997, 2003, 2014, 2015

Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa 1974 Atlético Madril 0-1 , 2-0   CA Independiente
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1973-74   FC Bayern Munich 1-1 , 4-0 Atlético Madril Brusela
2013-14   Real Madril 4-1 (luz) Atlético Madril Lisboa
2015-16   Real Madril 1-1 (pen:5-3) Atlético Madril Milan
Europako Superkopa 2010 Atlético Madril 2-0   FC Internazionale
2012 Atlético Madril 4-1   Chelsea FC
2018 Atlético Madril 4-2   Real Madril
Europa League 2009-10 Atlético Madril 2-1   Fulham FC
2011-12 Atlético Madril 3-0   Athletic Club
2017-18 Atlético Madril 3-0   Olympique Marseilla
Europako Errekopa 1961-62 Atlético Madril 1-1, 3-0   ACF Fiorentina
1962-63   Tottenham Hotspur 5-1 Atlético Madril
1985-86    Dinamo Kiev 3-0 Atlético Madril

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa Eur. Superkopa Mundua
1999-2000 19.a 2.a 1/2 (Europa League)
2000-01 4.a (2. mailan) 1/2
2001-02 1.a (2. mailan) 1/32
2002-03 12.a 1/4
2003-04 7.a 1/4
2004-05 11.a 2.a
2005-06 10.a 1/8
2006-07 7.a 1/8
2007-08 4.a 1/4 1/16 (Europa League)
2008-09 4.a 1/8 1/8 (Txapeldunen Liga)
2009-10 9.a 2.a 1.a (Europa League) 1.a
2010-11 7.a 1/4 1/32 (Europa League)
2011-12 5.a 1/16 1.a (Europa League) 1.a
2012-13 3.a 1.a 2.a 1/16 (Europa League)
2013-14 1.a 1/2 1.a 2.a (Txapeldunen Liga)
2014-15 3.a 1/4 1/4 (Txapeldunen Liga)
2015-16 3.a 1/4 2.a (Txapeldunen Liga)
2016-17 3.a 1/2 1/2 (Txapeldunen Liga)
2017-18 2.a 1/4 1.a (Europa League) 1.a
2018-19 2.a 1/8 1/8 (Txapeldunen Liga)

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu