Tadeusz Kantor
Tadeusz Kantor (Wielopole, Galitzia, Austria-Hungariako Inperioa, 1915eko apirilaren 6a - Krakovia, Polonia, 1990eko abenduaren 8a) poloniar eszenografo eta antzerki-zuzendari bat izan zen.
Tadeusz Kantor | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wielopole Skrzyńskie (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Krakovia, 1990eko abenduaren 8a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Rakowicki Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Marian Kantor |
Ezkontidea(k) | Ewa Krakowska (en) ![]() Maria Stangret-Kantor (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Jan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) ![]() |
Hizkuntzak | poloniera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, antzerki zuzendaria, eskultorea, eszenografoa eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Krakovia |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() |
Krakoviako Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. Pintura eta Eszenografia ikasi zituen, baina antzerkirako egindako lanengatik da batez ere ezagun. 1942an hasi zen antzezlanak idazten, ezkutuan, alemanen okupazio-garaian. 1956an, Cricot 2 Antzokia inauguratu zuen, eta bertako zuzendaria eta buruzagi artistikoa izan zen. Antzoki horretan, literatura-lanen moldaketak egin zituen hasieran, eta bere antzerki-lanenak ondoren. Hainbat sari jaso zituen; besteak beste, Basileako Goethe Fundazioaren Rembrandt saria (1978). Antzerki-lanen artean ditu: Klase hila (1975), Wielopole, Wielopole (1980), Ez naiz sekula itzuliko (1988), Gaur nire urtebetetzea da (1991, hil ondoren estreinatua).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tadeusz Kantor |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.