Islamiar Magrebeko Al Kaida

Islamiar Magrebeko Al Kaida (AQMI), aurretik Predikazio eta Borrokarako Talde Salafista gisa ezaguna (arabieraz: الجماعة السلفية للدعوة والقتال‎, al-jamaa`atu l-salafiyyatu li l-da`wati wa l-qitaal; frantsesez: Groupe Salafiste pour la Prédication et le Combat, GSPC), Aljeriako milizia islamista bat da. 2007an Al Kaidarekin bat egitean eta oraingo izena hartzerakoan, bere eragin esparrua Magrebeko beste herrialde batzuetara hedatu zuen. Horrela, taldearen sustraiak Aljerian badaude ere, egun Saheleko basamortu eremura zabaldu du bere jarduera, Senegalen, Mauritanian, Malin eta Nigerren.

Marra berdearen barruan, GSPCren ustezko eragin-eremua.

Taldea 1997an sortu zen Talde Islamiar Armatuaren eszisio gisa, Aljeriako Gerra Zibilaren testuinguruan.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.