Estatu Burujabeen Erkidegoa

SESB ohiko kide ziren zenbait estatuk eratutako estatuz gaindiko erakundea
Estatu Independenteen Erkidegoa» orritik birbideratua)

Estatu Burujabeen Erkidegoa[1] edo laburtuta EBE (errusieraz Содружество Независимых Государств, СНГ, Sodruzhestvo Nezavisimikh Gosudarsti, SNG) eskualde organizazio bat da, antzinako 15 sobietar errepublikatik 11 estatuk eratua Sobietar Batasuna desegin ondoren. Erakuntza hitzarmen arabera (Minsk eta Alma-Ata), EBEk ez du nazioarteko nortasun juridikorik. Horregatik, berez EBE ez da nazioarteko erakunde bat.

Estatu Burujabeen Erkidegoa
Datuak
Izen laburraИДМ, СНГ, CIS, КМШ, CEI, 独联体, 獨立國協, 獨聯體, 獨聯體, GUS, CEI, CEI, CEI, CEI, CSI, GOS, GOS, SUS, CEI, SUS, OSS, SSR, BDT, IVY, FÁK, ԱՊՀ, PNM, დსთ, MDB, СНД, БДБ, ОНД, ЛДП, SRÜ, EIE, ТМД, TMD, تمد, СНД, БДБ, ЗНД, ZND, SNŠ, SND, ZND, ТУХН, GDA, CII, CIS, WNP, ХПÆ, ТУХН, NVS, NVS, ЗНД, CEI, SNS, ΚΑΚ, KSD, CEI, KSŜ, KSA, БКъБ, G'MDA, CSI, CSI, СНШ, CSI, BSHP, KNS eta MDH
Motanazioarteko erakundea, Commonwealtha eta gobernu arteko erakundea
Eskumendekoak
Agintea
ZuzendariaSergei Lebedev (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1991ko abenduaren 8a
Sortzailea
AurrekoakSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eta Soviet empire (en) Itzuli
webgune ofiziala
VK: public146247711 Youtube: UCIdVPIgcrAG3U64ic0hMppw Edit the value on Wikidata

Estatu kideak

aldatu

Estatu Burujabeen Erkidegoko estatu kideak:

Estatu partaidea:

Estatu elkartua:

  •   Turkmenistan (estatu kidea : 1991-1993 ; estatu partaidea: 1993-2007 ; estatu elkartua: 2007-orain).

Estatu behatzailea:

  •   Mongolia (estatu behatzailea EBEko zenbait organotan).

Kide izateko asmoa (adierazi dutenak edo de facto) duten estatuak:

EIEko kide izandakoa:

  •   Georgia (1993-2009): 2008ko abuztuaren 14ean, Hego Osetiako bigarren gerraren ostean Georgiako legebiltzarrak EBE uztea bozkatu eta onartu zuen[4], le retrait est effectif à partir du 18 août 2009[5].

Historia

aldatu

1991ko estatu kolpearen ondoren, errepubliketako sobietek SESBetik independente izan nahi zutela adierazi zuten. Errusiako federazioa, Bielorrusia eta bost errepublika asiarrak Estatu Subiranoen Batasuna eratu zuten; baina elkarteak ez zuen aurrera egin Gorbatxovek indar politikoa galdu zuelako. Abenduaren 8an, Errusiako federazioak, Bielorrusiak eta Ukrainak Estatu Burujabeen Erkidegoa osatu zuten. Ondoren gainontzeko errepublikak sartu ziren elkartean, Georgia ezik[6].

«

Horrek azaltzen du, independentzia bat-batean lortzean, zergatik izan dituzten hainbeste tentsio. (...) Nahiz eta sobietar erregimenak errusiar nazioa ere zapaldu zuen, egia da errusiarrek errealitate pribilegiatua bizi izan zutela. Gainera, SESBko gainerako nazioentzat oso zaila zen bereiztea zer zen errusiarra eta zer sobietarra. [...] Nazio berriak eraikitzeko beharrak hainbat sustrai edo jatorri historiko bilatzea eragin du. Horren ondorioz, errusiarren irudia goitik behera aldatu da; gaur egun, okupatzailetzat edo kolonizatzailetzat hartzen dituzte, toki batzuetan besteetan baino gehiago..

Ángel Pérez González (2001).

»

[7].


Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 38. arauaː Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. (Frantsesez) Wikinews, L’Ukraine dénonce l’accord sur la création de la CEI, 2008ko abuztuaren 15a.
  3. (Frantsesez) Irina Tsaregorodtseva, Afganistan eta EBE, 2008ko apirilaren 3a.
  4. (Frantsesez) Le Figaro, Géorgie : la sortie de la CEI validée., 2008ko abuztuaren 14a.
  5. (Frantsesez) AFP, La Géorgie se retire officiellement mardi de la Communauté des États indépendants, 2009ko abuztuaren 18a.
  6. Lur entziklopedietatik hartua.
  7. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu