Ireki menu nagusia

Concha Chaos, izen osoz Concepción Chaos Lloret (Ávila, 1937ko abenduaren 8a - Donostia, 2014ko maiatzaren 8a)[1], donostiar liburuzaina izan zen, Donostiako Haur Liburutegi Nagusia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen sortzaile eta arduraduna.

Concha Chaos
CONCHA CHAOS.jpg
Bizitza
Izen osoa Concepción Chaos Lloret
Jaiotza Ávila1937ko abenduaren  8a
Herrialdea  Gipuzkoa
Heriotza Donostia2014ko maiatzaren  8a (76 urte)
Jarduerak
Jarduerak liburuzaina
Lantokia(k) Donostia


Eduki-taula

BiografiaAldatu

XX. mendearen hasieran Donostiako amaren aldetik goi gizartekoa zen familia baten baitan jaio zen. Bere aita Chaos koronela izan zen.[2] Donostiako Udal Liburutegien Sarean hasi zuen bere ibilaldi profesionala 1961ean; han 46 urtez jarraian lan egin ondoren, 2007ko ekainean hartu zuen erretiroa.

Irakurzaletasunaren sustapenaren garrantziaz oharturik berehala bultzatu zuen haurrei zuzendutako saila liburutegian. Horregatik 1970an hasi zen Udal Liburutegiak Konstituzio plazan zeukan eraikinean zerbitzu hau ematen, hirugarren pisuan eta 100 metru karratu pasatxoko espazio batean, 50 libururekin soilik. Urteetan zehar, bilduma eta erabiltzaileen kopuruen igoerarekin batera, espazioa eta zerbitzua hobetzeko beharra ikusi zen eta 1994ean Fermin Calbeton kaleko eraikinean jarraitu zen zerbitzua ematen. Instalakuntza berrietan, 0-5 urte bitarteko haurrentzako liburutegia jarri zuen, irakurzaletasuna lehen adinetatik bultzatzeko nahiak bultzatuta, Parisetik ekarritako ideia berri bat errealitatea bihurtuz

Donostiako hiriaren alde eginiko lanaren onurak goraipatzeko, Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen 2007an[3], haur liburutegien sorreran aitzindari izan, haur sailetan haurtxotekak eta haur eta gazteentzako euskal liburuen dokumentazio gune bat sortu, Iñigo Sanz de Ormazabalekin eta Susana Sotorekin batera Gipuzkoako liburuzainen eta dokumentalisten elkartea eratu, eskola liburutegiak bultzatu eta haur literaturan aditu nabarmena izateagatik.

Bere ibilaldi profesioanala laburbiltzea, hain oparoa izanik, zaila da. Bere hitzak dira bere ideien islada eta bere lana bideratzeko baliagarriak izan ziren irizpideak. Besteak beste:

  • Liburuzainen profesionaltasuna aldarrikatu zuen, eta horien artean haur-liburuzainena:

Haur Liburutegietan espezializatutako liburuzainak

« beharrezko ezaguera teknologiaz gain haurraren mundua eta psikologiaren ezagutza izan behar du. Jakin behar du interpretatzen haurren eskaerak. »
Concha Chaos

Era berean komunikazio trebetasunak landu egin behar dira

« Egindako barne lanaren garrantzia aldarrikatzea eta bere inguruan eragile eta agenteak mobilizazioa bultzatuz “beste eragile batzuekin, udal hezkuntza eta kultura arduradunekin eta zinegotziekin, batez ere. Gure egitasmoak horiei guztiei ezagutarazi behar diegu. Horretan, laguntza izan dezakegu komunikabideen aldetik, baina, betiere, benetako interesa eta ardura badago, eta ez bakarrik espazioa edo denbora bete beharra” »
Concha Chaos
  • Erabiltzaileari zuzendutako zerbitzua :
« “Haur Liburutegia da, dudarik gabe, haur kopuru zabalen eta ezberdinenari ateak irekitzen dizkiena. Lehen urteetatik nerabezarora arte (helduen sailera joango diren arte) erantzuten die irakurle gazteei.” »
Concha Chaos.
« Haurrei zuzedutako zerbitzu honen xedeen artean “etorkizuneko irakurle helduak prestatzen laguntzen du eta, bestetik, gizarte-lan garrantzitsua egiten du” [...] Eta “haurraren jakin-mina eta irudimena suspertu, iradoki eta bultzatu behar ditu. »
Concha Chaos.
  • Liburutegiaren papera kulturartekotasunean:
« Bizikidetza eta tolerantziarako elementu bezala Haur Liburutegiek duten eginkizun garrantzitsua azpimarratu beharra dago. Haur Liburutegian bizikide dira arraza, kultura eta hizkuntza ezberdinetako haurrak. Haur askorentzat, beharbada, liburutegia askatasun eskubidea erabil dezakeeneko lehenengo erakundea izango da, eskola eta familia ez bezala, hauetan ordutegi eta diziplina jakinak bete behar baitituzte. »
Concha Chaos.
« Liburutegi Publikoa askatasunez jokatzen den lekua da nagusiki. Aukera zabal eta erakargarria dute haurrek eta bete beharreko baldintza bakarra gainerako erabiltzaileekiko errespetua da. »
Concha Chaos.
  • Liburutegiko baliabideen eskaintzari dagokionez :
« Baliabide eskaintza hautatuaren garrantzia : “Aukeraketa tresna garrantzitsua da txikienak irakurketan murgiltzeko, irakurtzen hasi direnen ohiturak finkatzeko eta nerabeak irakurle helduak izatera iristeko. »
Concha Chaos.

Aukeraketa kalitatezko irizpedeen arabera.

« Haurren eta horien adin ezberdinen arabera aukeratzen dira liburutegiko funtsak, eta aniztasun eta kalitate irizpideei erantzuten die. »
Concha Chaos.

Aukeraketa anitza:

« Haurraren hazkuntza prozesuan garrantzitsua baldin bada

irakurtzea, begiratu eta entzuteak ere lagun dezakete prozesu horretan eta irakurketa oso gogoko ez duten haurrak erakartzeko baliagarri izan daitezke.

»
Concha Chaos.

Aukeraketa eguneratua;

« Haur-liburuzainak egunean egon behar du bibliografia, ikus-entzunezko eta euskarri informatikoei buruzko berriei dagokienean.. »
Concha Chaos.
  • Lan egiteko moduari dagokionez:

Jarrera dinamikoa: Haur Liburutegia aktiboa izateko beharra

« “ hainbat estrategia erabiltzen ditu, batetik liburutegiko erabiltzaile badirenen irakurketa aberasteko, eta bestetik, irakurle izan daitezkeenen bila irteteko »
Concha Chaos.

Zerbitzua ezagutaraztea eta animazio lan aktiboa:

« Liburuaren motore dinamizatzatzailea izatearen eta dituen materialak zabaltzearen erantzukizuna du liburutegiak. »
Concha Chaos.
« Batetik, liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman eta erabiltzaile izan daitezkeenak erakarri behar ditu eta, bestetik, haurrarengan irakurketa- ohitura sendoa eragitera zuzendutako jarduerak antolatu behar ditu”. »
Concha Chaos.
  • Elkarlanaren beharraren garrantzia azpimarratu zuen.
« beste erakunde batzuekiko elkarlanerantzko programak garatu behar ditu liburutegiak »
Concha Chaos.

Liburutegi Publikoak eta Eskola Liburutegiak eginkizun ezberdinak izan arren, aldi berean osatu egiten dira. Liburutegi Publikoaren paper lagungarria Eskola Liburutegiaren xedea gauzatzen, hau da : Eskola eskolaren hezkuntza-programa aurrera eramatea

« Liburutegi Publikoak eta Eskola Liburutegiak elkarren arteko komunikazio-bideak izan behar dituzte ikasle eta irakasleek beren lanak egiteko behar dituzten materialak eskaini ahal izateko. »
Concha Chaos.

Antolatzen diren bisita gidatuei etekin handiena ateratzen saiatuz

« Irakasleek Liburutegi Publikora ikasleekin egiten dituzten bisitaldi didaktikoek ez lukete ikustaldi huts izan behar, baizik eta Liburutegi Publikoa eta Eskola Liburutegiaren arteko elkarlanezko lan zehaztu bati jarraipena emateko balio beharko lukete »
Concha Chaos.
« Donostiako Haur Liburutegi Nagusiak, 2001 urtetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzarekin lankidetzan, jarduera-plan bat du ezarrita eskola-liburutegi-

-mediatekatan ari diren irakasleen formazio eta aholkularitza teknikoa duena xede Donostiako Udaleko Hezkuntza Sailak ere lagundu egiten dio plan honi Eskola Liburutegiaren hornikuntzari zuzendutako aurrekontuko diru-hornidura emanez urtero

»
Concha Chaos.
  • Arreta heldua den publikoari ere, haur liburuaren mundua interesatzen zaion edonori:
« ez die haurrei bakarrik eskaintzen arreta, guraso, hezitzaile, ikerlari eta haur liburuaren

mundua interesatzen zaion edonori ere eskaintzen die arreta berezia.

»
Concha Chaos.

Zentzu honetan, Haur Liburutegi Nagusia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea sortu zen haur literatura eta euskal haur literaturari buruzko funts dokumentaletan espezializatua eskaintzen du.

IdazlanakAldatu

MonografiakAldatu

  • Literatura eta haur liburutegiak : oinarrizko bibliografia. Donostia : Gipuzkoako Bibliotekari Dokumentalisten Elkartea, 1989

Lan kolektiboakAldatu

  • Liburua eta liburutegia : 40.000 urteko historia. [Material grafikoa] Donostia, Gipuzkoako Bibliotekari Dokumentalisten Elkartea, 1991.
  • Liburua eta liburutegia : 40.000 urteko historia [DVD], TX instalaciones multimedia, 2002

ArtikuluakAldatu

  • (Gaztelaniaz) «La Sección Infantil de la Biblioteca Municipal de San Sebastián», Bilduma, Errenteria, 2. zenbakia, 1988, 227-237 orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) «Bibliotecas Infantiles: Una animación a la lectura», Bibliotecas públicas: 1as jornadas, San Sebastián, 20-21-22 de mayo de 1988 (antolatzaile: Gipuzkoako Liburuzainen Elkartea), 1989,77-86 orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) «Biblioteca Municipal de San Sebastián», CLIJ: Cuadernos de literatura infantil y juvenil, ISSN 0214-4123, 3. urtea, 17. zenbakia, 1990, 38-40 orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) «Bibliotecas infantiles: el juego de la imaginación», CLIJ: Cuadernos de literatura infantil y juvenil, ISSN 0214-4123, 5. urtea, 42. zenbakia, 1992, 18-21 orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) «Los bebés en las bibliotecas», Educación y biblioteca, ISSN 0214-7491, 6. urtea, 46. zenbakia, 1994 (alearen gaia: «Bibliotecas para los más pequeños (0 a 6 años)»), 48-50 orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) «Hezkuntza: La biblioteca escolar, una juguetería llena de saber poco aprovechada: (2002-06-22)»
  • «Haur liburutegiak: askatasungune», Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 14. zenbakia, 2006, 34-42 orrialdeak..

Concha Chaosen lanari buruzko artikuluakAldatu

  • Salaberria, Ramón:"Concha Chaos: bibliotecaria infantil"– Educación y biblioteca ISSN: 02 14-7491, Vol/Nr 85, dic. 1997, págs.7-12
  • Oregi, Elena: "Donostiako haur liburutegia eta haur liburuaren dokumentazio-gunea. – Jakingarriak aldizkaria ISSN 1697-6215, Nº. 68, 2010, págs. 22-27
  • Maza, Marta: “Conservación, estudio, difusión y valoración de la literatura y las bibliotecas infantiles: el Centro de Documentación del Libro Infantil de Donostia, San Sebastián ”. – Mi biblioteca: La revista del mundo bibliotecario, ISSN 1699-3411, Nº. 39, 2014, págs. 72-75

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Concha Chaos
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Concha Chaos