Maria I.a Eskoziakoa[1] (Linlithgow jauregia, Eskozia, 1542ko abenduaren 8a – Fotheringhay gaztelua, Ingalaterra, 1587ko otsailaren 8a), Maria, eskoziarren erregina ere deitua (ingelesez: Mary, Queen of Scots, frantsesez: Marie Stuart eta Eskoziako gaeleraz: Màiri Stiùbhart) Eskoziako erregina izan zen 1542ko abenduaren 14tik 1567ko uztailaren 24ra arte.

Maria I.a Eskoziakoa

Consort of France (en) Itzuli

1559ko uztailaren 10a - 1560ko abenduaren 5a
Eskoziako erregea

1542ko abenduaren 14a - 1567ko uztailaren 24a
Jakue V.a Estuardo - Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa
Bizitza
JaiotzaLinlithgow jauregia1542ko abenduaren 8a
Herrialdea Eskoziako Erresuma
BizilekuaEskozia
Fotheringhay Castle (en) Itzuli
Chartley Castle (en) Itzuli
Paris
Lehen hizkuntzaeskoziera
HeriotzaFotheringhay Castle (en) Itzuli eta Northamptonshire1587ko otsailaren 8a (44 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Peterborough Cathedral (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
AitaJakue V.a Estuardo
AmaMaria Guisekoa
Ezkontidea(k)Frantzisko II.a Frantziakoa  (1558ko apirilaren 24a -  1560)
Henrike Estuardo, Lord Darnley  (1565eko uztailaren 29a (egutegi gregorianoa) -  1567)
James Hepburn, 4th Earl of Bothwell (en) Itzuli  (1567 -  1578)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaEstuardo etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
eskoziera
frantsesa
latina
Irakaslea(k)George Buchanan (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, subiranoa, aristokrata, erregina eta Erregina ezkontidea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: 33094d15-0153-4a39-a52b-1a633a39f036 Discogs: 1548010 IMSLP: Category:Stuart_(Queen_of_Scots),_Mary Find a Grave: 4171 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Jakue V.a Eskoziakoaren eta Maria Guisekoaren alaba zen. Aita hil zenean Maria zen bizirik zegoen haren ondorengo bakarra. Orduan Mariak sei egun besterik ez zituenez[2], ama erregeorde bihurtu zen eta umea bederatzi hilabete geroago koroatu zuten.

1558an, 16 urte zituela, Frantzisko Frantziako dofina ezkondu zuen. Hurrengo urtean Henrike II.a hil zen eta Frantzisko Frantziako errege bilakatu zen.[3]. Hala ere, Maria ez zen luzaroan Frantziako erregina izan, 1560ko abenduaren 5ean alargundu baitzen.

Orduan Mariak Eskoziara itzultzea erabaki zuen, Leithera 1561eko abuztuaren 19an helduz. Lau urte beranduago bere lehengusu Henrike Estuardo, Darnleyko Jauna ezkondu zuen. Bien arteko harremana hondatuz joan zen eta 1567ko otsailean, Darnley hilik aurkitu zuten Kirk o'Fieldgo lorategian, leherketa baten ostean[4].

Apur bat geroago James Hepburn, Bothwelleko kondea, ezkondu zuen, gehienen ustez Darnleyren hiltzailea zena[5]. Hori zela eta, 1567ko ekainaren 15ean Maria Loch Levengo gazteluan hartu zuten preso eta haren urte bateko seme Jakueren alde abdikatzera behartu zuten[4]. Tronua berreskuratzen saiatu ondoren, Mariak Ingalaterrarantz jo zuen bere aitaren lehengusua zen Elisabet I.aren babes bila. Elisabetek, ostera, Maria atxilotu zuen, Ingalaterrako katolikoentzat bere koroa lortzeko erregegai legezkoa zelako[5].

Presondegian luzaroan egon ondoren, goi-mailako traizioa leporatu zioten eta 1587ko otsailaren 8an Northamptonshireko Fotheringhay gazteluan hil zuten[6].

Seme-alabak

aldatu

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. Richard Oram "The Kings and Queens of Scotland" (Stroud, 2004), ISBN 0-7524-2971-X
  3. Guy, John, "My Heart is my Own", Londres, Fourth Estate, 2004, ISBN 0-00-71930-8-47
  4. a b Caroline Bingham: "Darnley: A Life of Henry Stuart, Lord Darnley, Consort of Mary Queen of Scots" Constable 1995
  5. a b Antonia Fraser: "Mary Queen of Scots" Panther Books 1970, 113-115. orr.
  6. Robert Hutchinson "Elizabeth's Spy Master: Francis Walsingham and the secret war that saved England"
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria I.a Eskoziakoa  

Kanpo loturak

aldatu


Aurrekoa
Jakue V.a
Eskoziako erregina
15421567
Ondorengoa
Jakue VI.a