Sabino Ormazabal Elola (Donostia, Gipuzkoa, 1953ko abenduaren 8a) militante ekologista eta antimilitarista da, indarkeria-ez aktiboaren bultzatzailea eta Bidea Helburu taldeko kidea izan da, Demagun Hausnarketarako Taldea eta Argituz giza eskubideen aldeko elkarteanaritzen da. Urte askoan kazetari lanetan aritua. Idazlea.

Sabino Ormazabal

Bizitza
JaiotzaDonostia1953ko abenduaren 8a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Bizitza aldatu

Bi seme-alaben aita, gazte-gaztetatik gizarte mugimenduetan buru-belarri egin zuen lan: ikastetxeetan (Esnatu, Gipuzkoako Ikasleen Batzordea-OEG), gazte elkarteetan (Uhain, Gaztedi Abertzale Iraultzaileak (GAI)), lantegian [1]… eta Komite Antinuklear eta Ekologistetako militante aktiboa izan zen, eta parte hartu zuen ere Txustarra taldean, Donostiako Asanblada Ekologistan eta Eguzki elkarte ekologistan. Ibilbide horretan indarkeriarik gabeko politika bereganatu zuen. Gipuzkoako GITE-IPESen eta Egin egunkarian aritu zen kazetari lanetan eta, besteak beste, "Ingurugiroa" gehigarri aitzindaria koordinatu zuen urte luzetan. Gara egunkarian hasi zen egunkari berri hori kaleratu zutenean. Joxemi Zumalabe Fundazioaren [2] patronatuko kide izan zenean, 2000. urtean Baltasar Garzónek atxilotu eta espetxeratu egin zuen, beste kideekin batera, eta 18/98 Sumarioan [3] auzipetu zuten, desobedientzia zibilaren atalean hain zuzen ere. Espetxean zortzi hilabete egin zituen. 2005ean 16 hilabete iraungo zuen epaiketa hasi zen eta 2007an bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Berriro espetxeratu zutenean "kontzientzia preso" deklaratzeko kanpaina zabal bat hasi zen Amnistia Internazionala elkartearen babesa izan zuena;[4] fidantzapean aske utzi zuten. 2009ko maiatzaren 26an Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen, Joxemi Zumalabeko beste kideekin batera .[5] Gaur egun hainbat taldetan dabil lanean (Indarkeria-ezaren aldeko Bidea Helburu, [6], Demagun Hausnarketarako Taldea [7] eta Argituz giza eskubideen aldeko elkartea),[8] baita kultur ekimen batzuetan ere. Bestetik, hainbat txostenetan hartu du parte ikertzaile moduan, batik bat motibazio politikoa daukaten biktimei buruzko Ebaluazio Komisioan eta beste hainbat txostenetan.

Liburuak aldatu

Bakarka idatziak aldatu

  • Sufrimenduaren mapa (osatugabea) / Mapa inacabado del sufrimiento. Bilbo: Manu Robles-Arangiz Institutua, 2003. ISBN: 978-84-932652-2-9

Gaztelaniaz:http://ia700407.us.archive.org/3/items/500EjemplosDeNoViolencia.OtraFormaDeContarLaHistoria/500EjemplosDeNoViolenciaOtraFormaDeContarLaHistoria.pdf

Lantaldean eginak aldatu

  • Hitzetatik Ekintzetara. Del dicho al hecho. Jardunbide jasangarrien gida / Guía de prácticas sostenibles. Ekoliderrak sarearen lan kolektiboa. Koordinatzailea: Sabino Ormazabal, Kutxa Ekogunea, Donostia, 2011. Deskargatzeko eskuragarri hemen .
  • Memoria partekatu baterantz. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea. Antza, 2015. 208 or. ISBN: 978-84-608-2612-5. Deskargatzeko eskuragarri.
  • Errenteria. Memoria partekatu baterantz. Errenterian 1956tik 2016ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria.ekintzei buruzko txostena. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea, 2015. Deskargatzeko eskuragarri.
  • Lasarte-Oria. Memoria partekatu baterantz. Lasarte-Orian, 1956tik 2016ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria.ekintzei buruzko txostena. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea, 2017. Deskargatzeko eskuragarri
  • Elgoibar. Memoria partekatu baterantz. Elgoibar (1956-2016). Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea, 2017. Deskargatzeko eskuragarri
  • Arrasate. Memoria partekatu baterantz. 1956-2018 Arrasate-Mondragón. Hacia una memoria compartida, 2018. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea. Deskargatzeko eskuragarri
  • Andoain. Memoria partekatu baterantz. 1956tik 2018ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzen txostena. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea, 2018. Deskargatzeko eskuragarri

Artikuluak aldatu

  • (Gaztelaniaz) «Un año de la Conferencia de Aiete y del alto el fuego de ETA. Intentos dados en la historia reciente y pasos a dar en el futuro», Rebelión, 2012-10-21. Interneten eskuragarri.

Film kolektiboak aldatu

  • Ziztadak – Tábanos. Fora de Quadre - Bidea Helburu. Zuzendariak: Carlos Castro, Gemma García Fabrega eta Andrés Oriol. Gidoilariak: azkeneko biak eta Sabino Ormazabal. Donostia-Bartzelona, 2012. Interneten eskuragarri hemen eta hemen.
  • Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa. Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi. Jatorrizko ideia eta Gidoia: Sabino Ormazabal. Ekoizpena: Silvia Mendibil. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Donostia, 2019. [9]

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Ikus, baita ere aldatu