Viana do Castelo
Viana do Castelo Portugalgo ipar-mendebaldean dagoen kostaldeko hiria da, izen bereko barrutiaren hiriburua eta udalerririk populatuena dena. 2011eko erroldaren arabera 88.767 biztanle ditu.
Viana do Castelo | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Portugalgo barrutia | Viana do Castelo | ||
Posta kodea | 4904 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°42′N 8°50′W / 41.7°N 8.83°W | ||
![]() | |||
Azalera | 319.02 km² | ||
Mugakideak | Barcelos, Esposende, Caminha (en) ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 88.725 (2011)![]() | ||
Dentsitatea | 278,12 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 258 | ||
Ordu eremua | Europa Mendebaldeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Riom, Lancaster, Aveiro, Lugo eta Portugal Cove–St. Philip's (en) ![]() | ||
cm-viana-castelo.pt |
GeografiaAldatu
Iparraldean Caminha, ekialdean Ponte de Lima, hegoaldean Barcelos eta Esposende eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa mugakide ditu.
FregesiakAldatu
|
|
|
HistoriaAldatu
Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Mesolito garaian jadanik Viana populatua izan zela, baina lehenengo asentamendua Santa Luzia mendiaren inguruan eraiki zuten erromatarrek.
1258an Alfontso III.a Portugalgoak foru gutuna eman zion Viana da Foz do Lima herriari. XV mendean katedral erromanikoa eraiki zen. XVI mendean itsas-portuak garrantzi handia hartu zuen Aurkikuntzen Aroko exploratzaile portugaldarren erreferentziazko kaietako bat bihurtu baitzen. Ardoa, fruitak eta gatza exportatzen zituen eta teilak, ehunak eta beira inportatu. Gaur egun ikus daitezkeen eraikin historiko gehienak garai hartan eraikiak dira, esate baterako Misericórdia etxea, 1589ko flamenko estilokoa. Harresiak eraiki zituen Galizia eta Ipar Afrikatik zetozen piraten erasoei aurre egiteko.
Hurrengo mendeetan aberasten jarraitu zuen hiriak, Maria II.aren garaian goia jo zuelarik. 1852an erreginak Associação Comercial de Viana do Castelo elkartea eratu zuen, mota honetako laugarren elkarte publiko zharrena da. Aurrez 1848ko urtarrilaren 20an hiri estatusa jaso zuen eta gaur egungo izenaz bataiatu zen, Viana do Castelo.
2010tik aurrera Viana do Castelo hiriaren erdigunea berrizteko lanetan ari da.
EkonomiaAldatu
Itsas portua da Vianako ekonomiaren sustatzailea. Bereziki aipatzekoak dira ontziolak, Estaleiros da Viana do Castelo izenekoak.
Ondasun nabarmenakAldatu
Beste hainbat monumenturen artean, hurrengo lekuak ikustekoak dira Vianan:
- Praça da República.
- Vianako katedrala.
- Santa Luzia santutegia.
- Santiago da Barra gotorlekua.
- Eiffelen zubia.
- Portuzelo gaztelua.
- Portua eta ontziola (Estaleiros Navais).
- Geraz do Lima autoen museoa.
- Citânia de Santa Luzia (arkeologi eremua).
IruditegiaAldatu
Herri eta hiri senidetuakAldatu
Viana do Castelo ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Kanpo estekakAldatu
- (Portugesez)Udal webgunea