Gian Giorgio Trissino

Gian Giorgio Trissino (Vicenza, Italia, 1478ko uztailaren 8a - Erroma, Italia, 1550eko abenduaren 8a) italierazko idazlea izan zen. Leon X.aren, Klemente VII.aren eta Paulo III.aren babesean izan zen. Oso ondo zekien antzinako greziera, Aristotelesen obra batez ere. Eragin handia izan zuen bere garaian, poesian baino areago kritika- eta gramatika-alorretan. 1524. urtean, Epistola a Clemente VII (Gutuna Klemente VII.ari) idazlanean, italieraren alfabetoa berritzeari buruzko proposamenak azaldu zituen. Danteren De vulgari eloquentia obra argitaratu ondoren, Il Castellano (1529, Gaztelera) obra idatzi zuen. Tragediak eta komediak ere idatzi zituen: Sofonisba (1515), L'Italia liberata dai Goti (1547-1548, Godoen mendekotasunez aske geratutako Italia) eta Simillimi (1548).

Gian Giorgio Trissino
Vincenzo Catena Portrait of Gian Giorgio Trissino.jpg
Gian Giorgio Trissino, Vincenzo Catenak egindako erretratua.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza Vicenza1478ko uztailaren 8a
Herrialdea  Veneziako Errepublika
Heriotza Erroma1550eko abenduaren 8a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak Italiera
Irakaslea(k) Dimitrios Chalkokondyles (en) Itzuli
Niccolò Leoniceno (en) Itzuli
Ikaslea(k) Andrea Palladio
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, antzerkigilea eta filosofoa
Lan nabarmenak L'Italia liberata dai Goti (en) Itzuli
Sofonisba (en) Itzuli

ErreferentziakAldatu