Dina Alma de Paradeda

Dina Alma de Paradeda (Rio de Janeiro, Brasil, 1871Breslau, Alemaniar Inperioa, 1906ko abenduaren 8a) brasildar socialitea eta izenez ezagutzen den lehenengo emakume transgeneroetako bat izan zen. Bere heriotzaren inguruabarrengatik egin zen ezagun (pozoituz bere buruaz beste egin zuen, eta gorpua aztertu zuen medikuak anatomikoki gizonezkoa zela konturatu zen).[1]

Dina Alma de Paradeda

Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro, 1871
Herrialdea Brasil
HeriotzaWrocław1906ko abenduaren 8a (34/35 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakBrasilgo portugesa
Jarduerak
JarduerakSocialitea
Izengoitia(k)Dina Alma de Paradeda

Bizitza aldatu

Brasilen aldatu

Rio de Janeiron jaio zen 1871n kontsul espainiar baten familian. Jaiotzez Alfred (edo Alfredo) izena jarri zioten[2]. Aita hil ondoren, ama Brasilen bizi zen alemaniar mediku aberats batekin ezkondu zen.[2]

1886an, gurasoak Farani kalean bizi ziren, Rio de Janeiroko Botafogo auzoan. Brasilen bizi zen bitartean, Paradeda oso dotorea zela eta ezaugarri finak zituela deskribatu zuten. Ez zekien mutilekin adiskidetzen edo, behintzat, gizonen konpainiak ez zituen interesatzen, eta beti emakumeen inguruan zebilen, modaz eta antzerkiaz hitz egiten.[3]

Amari janzten laguntzeko ohitura zuen, eta amak deskribatu zuen emakumeen ohiturak zituen norbait bezala, nahiz eta, garai hartan, oraindik Alfredo izena erabili eta gizonezkoen arropa janzten zuen. Emakumezkoen arropa lehen aldiz erabili zuenean, amaren jantziak hartu zituen.[3]

Europan aldatu

 
Dina Alma de Paradeda Napolin

1899 eta 1900 artean, Berlineko dantza uranistetako figura nabarmena zen Paradeda (garai hartan uranismo terminoa gizonezkoen homosexualitaterako erabiltzen zen).[4] 1903an, Magnus Hirschfeld ezagutu zuen, gerora bilera hau hainbatetan deskribatuko zuena bere idazkietan.[5]

Paradeda talentu askoko emakume gisa deskribatu zen. Hauen artean aipatzen dira pianoa jotzea, janaria prestatzea edota kapelak apaintzea bezalako artisau-lanak.[6]

Hirschfeld ezagutu eta gutxira, Parisera joan zen. Paradedako kondesa bezala ezagutzen zen han. Edgar Töpfer izeneko alemaniar irakasle "apal" bat ezagutu zuen (Hirschfeldek deskribatzen duen bezala), frantsesa ikastera hara etorri zena.[2] 1906ko urriaren 28an, Paris utzi eta Breslaura joan zen bizitzera Töpferren emaztegai gisa, bere lagunak eta familia ezagutu zituen eta apartamentu berri bat alokatu zuen. Alokatzen zuen etxebizitzaren jabearen laguna zen, eta haren alabak «izeba Didi» deitzen zion.[6]

Senargaiaren eguneroko bisitak izan arren, Paradeda oso jeloskor eta mesfidati zegoen bera eta bere lagunekin, bai baizekien ez zirela berarekin fio. Paradedaren iraganari buruzko ikerketa pribatuak agerian utzi zuen bere aitaordea Brasiletik Alemaniara itzuli zela berriki, eta Alfred izeneko semeorde bat zuela, baina ez Alma izeneko alabaorde bat.[2] Paradedak Töpfer heriotzarekin mehatxatu zuen ezkon-hitza hausten bazuen . Azkenean, bada, eta ezkon-hitza hautsita, senargai ohiak polizian salatu zuen. Ikerketa medikua abiatu zuten baina Paradedak uko egin zion eranzteko eta azterketa medikua egiteko aginduari. Bakarrik egoteko unea eskatu zuen Paraderak eta beste gela batean desagertu zen. Minutu batzuen buruan itzuli zen, medikuaren parean eseri eta, jadanik azterketa egiteko prest zegoela iragarrita, bat-batean lurrera erori eta laster hil zen. Komisarioa eta medikua, erabat nahastuak azaldu ziren, gorpua aztertu eta Paraderas fisikoki maskulinoa zela deskubritu zenean.[5]

Baliteke izenik gabeko hilobi batean lurperatua izatea. 1907an, alkatetzak bere ondasunak enkantean jarri zituen[7].

Ondarea aldatu

«Breslauko gizonezko andregai»-aren istorioa mundu osoko egunkarietan argitaratu zen, AEBetako alemanezko Indiana Tribünen[8] eta Zeelanda Berriko Poverty Bay Heralden[1] barne.

Paradedaren istorioan inspiratutako bi liburu idatzi ziren:

  • Marie Römer. Mein Zimmerherr (1907)
  • Walter Homann. Tagebuch einer männlichen Braut (2010)

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Polonieraz) Foit, Mathias. (2019). «"Męska narzeczona" z Wrocławia» Replika ISSN 1896-3617..
  2. a b c d (Alemanez) Hirschfeld, Magnus. (1910). Die Transvestiten. , 189-192 or..
  3. a b (Portugesez) «Mulher-homem ou Homem-mulher» O Malho 1907-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).
  4. (Alemanez) «Tagebuch einer männlichen Braut» Schwules Museum 2010-05-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).
  5. a b (Alemanez) Hirschfeld, Magnus. (1904). Berlins Drittes Geschlecht. Berlin: Verlag von Hermann Seemann Nachfolger, 104 or..
  6. a b (Alemanez) Hirschfeld, Magnus. (1914). Die Homosexualität des Mannes und des Weibes. 167-168, 685-687 or..
  7. (Polonieraz) Maciejewska, Beata. «Te wybitne wrocławianki wzbudziły podziw świata, ale nasze podręczniki i książki o nich milczą» Wroclaw.wyborcza.pl 2023-01-15 (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).
  8. (Alemanez) Indiana Tribüne. Indianapolis (argitaratze data: 1907-01-08).

Kanpo estekak aldatu