Friedrich Heinrich Füger

Friedrich Heinrich Füger (Heilbronn, 1751ko abenduaren 8a – Viena, 1818ko azaroaren 5a) alemaniar klasizismo garaiko margolaria izan zen.

Friedrich Heinrich Füger
Heinrich Friedrich Füger Selbstportrait.jpg
ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaHeilbronn1751ko abenduaren 8a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
 Austriar Inperioa
HeriotzaViena1818ko azaroaren 5a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaStuttgart State Academy of Art and Design (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Nicolas Guibal
Adam Friedrich Oeser
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Viena
Erroma eta Napoli
Enplegatzailea(k)Academy of Fine Arts Vienna (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Fuger, Heinrich Friedrich
Genero artistikoaerretratua

BizitzaAldatu

Stuttgarten Nicolas Guibalen ikasle izan zen eta Leipzigen Adam Friedrich Oeserena. Ondoren Erroma eta Napolira bidaiatu zuen eta bertan Casertako jauregiko freskoak margotu zituen. Vienara itzultzean gorteko margolari, irakasle eta Akademiako zuzendariorde izendatu zuten eta 1806 urtean Belvedere Galeriako zuzendari.

Bere margolan garrantzitsuenak honako hauek diraː Coriolanusen agurra (Czernin Galeria, Viena), Vienako Bakearen Alegoria (1801), Germanicus-en Heriotza (1789an), Cesarren heriotza eta Bathsheba (Budapest Galeria).

Egindako erretratu garrantzitsuenak: Josef II.a Enperadorea, Würtembergeko Elizabeth Wihelmine dukesa, Napoliko Karolina Erregina[1] eta Horatio Nelson (National Portrait Gallery, Londres).[2]  Louis David[1] eta Anton Raphael Mengs-en estilo klasikoa jarraituz margotzen zuen eta antzerkizale kutsua zuten bere margoek.

Füger irakasle ere izan zen eta bere ikasleen artean hauek dira ezagunenak: Gustav Philipp Zwinger, eta Franciszek Ksawery Lampi.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Gilman, D. C.; Thurston, H. T.; Colby, F. M., eds. (1906)
  2. "Horatio Nelson"
  3. "Franciszek Ksawery Lampi"