Mao Zedong

Mao» orritik birbideratua)

Mao Zedong[1] (; txinera tradizionalez: 毛澤東; txinera sinplifikatuz: 毛泽东 Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako lehendakaria izan zen. Mundu osoan eragina izan duen buruzagi komunista. Maoren buruzagitzapean, 1949an, Alderdi Komunistak boterea eskuratu zuen Txina kontinentalean, Txinako Gerra Zibilean Chiang Kai-sheken Kuomintangeko nazionalistak garaitu ostean (nazionalisten agindupeko lurraldea Taiwanera mugatu zen).

Mao Zedong

Txinako Alderdi Komunistaren Batzorde Iraunkorraren Idazmahaiko kidea

1956ko irailaren 28a - 1976ko irailaren 9a

1. Txinako Herri Errepublikako presidente

1954ko irailaren 27a - 1959ko apirilaren 27a
← baliorik ez - Liu Shaoqi
Chairman of the National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli

1949ko irailaren 21a - 1954ko irailaren 27a
← baliorik ez - Zhou Enlai
Txinako Alderdi Komunistako Batzorde Militar Zentraleko lehendakaria

1945eko abuztuaren 23a - 1976ko irailaren 9a
← baliorik ez - Hua Guofeng

Chairman of the Chinese Communist Party (en) Itzuli

1945eko ekainaren 19a - 1976ko irailaren 9a
← baliorik ez - Hua Guofeng
Txinako Alderdi Komunistaren Batzorde Iraunkorraren Idazmahaiko kidea

1935eko urtarrilaren 17a - 1945eko ekainaren 19a
member of the National Political Assembly (en) Itzuli


Hautetsia: 1st National Political Council (en) Itzuli, 2nd National Political Council (en) Itzuli, 3rd National Political Council (en) Itzuli, 4th National Political Council (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak毛澤東
JaiotzaShaoshan (en) Itzuli1893ko abenduaren 26a
HerrialdeaQing dinastia  (1893ko abenduaren 26a -  1911ko abenduaren 31)
Txinako Errepublika (1912–1949)  (1912ko urtarrilaren 1a -  1949ko irailaren 30a)
Chinese Soviet Republic  (1931ko azaroaren 7a -  1937ko irailaren 22a)
 Txinako Herri Errepublika  (1949ko urriaren 1a -  1976ko irailaren 9a)
BizilekuaZhongnanhai
Mao Zedong's Former Residence (en) Itzuli
Former residence of Mao Zedong during his first stay in Beijing (en) Itzuli
Talde etnikoaHan etnia
Lehen hizkuntzatxinera
HeriotzaZhongnanhai1976ko irailaren 9a (82 urte)
Hobiratze lekuaMao Zedongen mausoleoa
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaMao Yichang
AmaWen Qimei
Ezkontidea(k)Luo Yixiu  (1908 -  1910eko otsailaren 11)
Yang Kaihui  (1920 -  1930)
He Zizhen  (1928 -  1938)
Jiang Qing  (1938ko azaroaren 20a -  1976ko irailaren 9a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaDongshan Senior High School (en) Itzuli
(1910 - 1911)
Xiangxiang First Senior High School (en) Itzuli
(1911 - 1911)
The First High School of Changsha, Hunan (en) Itzuli
(1912 - 1912)
Hunan First Normal University (en) Itzuli
(1913 - 1918ko ekaina)
Hizkuntzakmandarin txinera
Xiang Chinese (en) Itzuli
txinera
Irakaslea(k)Li Yuanfu (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta, idazlea, filosofoa, irakaslea, liburuzaina, estratega, Politikari teorikoa, iraultzailea eta kaligrafoa
Lateralitateaeskuina
Altuera180 zentimetro
Enplegatzailea(k)Peking University Library (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaMarxismo-Leninismo-Maoismoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraAskapenerako Herri Armada
Chinese Workers’ and Peasants’ Red Army (en) Itzuli
New Army (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakTxinako Gerra Zibila
Bigarren Txina-Japonia Gerra
Koreako Gerra
Sino-sobietar muga-gatazka
Vietnamgo Gerra
Sino-Indian War (en) Itzuli
Iparraldeko espedizioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
ateoa
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista
Kuomintang

IMDB: nm0544552 Musicbrainz: 13cc0c36-3bc5-4452-8bb2-085ff9ca62d1 Find a Grave: 1391 Edit the value on Wikidata

Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismo deritzo (jatorrian Mao Zedong pentsamendua zeritzon). Maoismoak nekazarien paper iraultzailea nabarmentzen du, besteak beste. Maoren gobernuaren ezaugarri izan ziren, orobat, kanpaina ideologikoak, eta aipatzekoak dira Aurreranzko Jauzi Handia eta Iraultza Kulturala.

Iturri batzuen arabera, diktadorea,[2] tirano odolzalea[3] edo genozida[4] izenondoak erabiltzen dituzte. Beste iturri batzuek positiboki baloratzen dute, liderra, «Txina berriaren arkitektoa»,[5] estatista, lemazain handia,[6] aberriaren aita, Txina sozialistaren aita eta iraultzaile proletario handia[7] bezalako kontzeptuak erabiliz.

Bizitza

aldatu
 
Mao Zedong jaio zen etxea, Shaoshanen.

Nekazari baten semea zen, eta Sun Yat-senen jarraitzaile izan zen gaztetan. Txinako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen (1921), eta alderdi horretako idazkari izan zen Hunanen. Hunanen bertan nekazarien lehen matxinadak antolatu zituen. 1931n Hunan eta Kianshi kontrolatzen zituen, eta bertan nekazaritzako erreforma egin eta Txinako Sobietar Errepublika eratu zuen. Handik urte gutxira, Martxa Luzea izenekoa antolatu zuen, 100.000 gizabanakoz osatua, eta 1935ean Txinako komunismoaren aginpidera heldu zen.

Bigarren Txina-Japonia Gerra gertatu zen bitartean, II. Mundu Gerraren kontestuan izan zenez, printzipioz Chiang Kai-Sheken indar nazionalistekin bat egin zuen japoniarren aurka, 1937ko abenduan izenpetu zen hitzarmen baten bidez[8]. Aliantza, dena den, oso hauskorra izan zen, eta Japoniak gerra galdu ondoren, berehala jo zuen Maok Kuomintang-en erregimenaren aurka.

Nazionalisten kontrako Txinako Gerra Zibilean (1945-49) garaipena eskuratu, eta Herriaren Errepublika aldarrikatu zuen. Gobernuko (1949) eta Errepublikako (1954) lehendakari izan zen, eta garai hartan Txinan izan ziren aldakuntzen bultzatzaile nagusia. Hala eta guztiz ere, ekonomia arazoek eta Sobietar Batasunarekin izandako tirabirek kargua galtzeko arriskuan jarri zuten. 1960aren ondoko urteetan, Lin Piao defentsa ministroaren laguntzarekin, Kultura Iraultzaren eragile izan zen. Iraultza haren helburua alderdi komunistaren barruko burokrazia deuseztatzea eta erabateko aginpidea lortzea zen.

1972an, Richard Nixonek, Estatu Batuetako lehendakariak, egindako bisitaldiaren ondoren, aldaketa handiak hasi ziren Txinan, atzerriko herrialdeekin zituzten harremanen alorrean, batez ere. Liburu gorrian daude bildurik Maoren aipamen eta teoriak.

Obra idatzia

aldatu
  • Hunango nekazari mugimenduaren ikerketa bati buruzko txostena (1927)
  • Praktikaz (1937)
  • Kontraesanaz (1937)
  • Gerrillen gerraz (1937)
  • Gerra luzatuaz (1938)
  • Sovietar ekonomiari buruzko kritika (1959)
  • Lan aukeratuak (1960)
  • Mao Zedong buruzagiaren aipuak (1964)[9]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu