Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta

Musikari profesionala. Biolin-jotzaile, musika-irakasle, antzerkilari eta sortzailea

Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta. Errenteria (1978ko abenduaren 8a) gipuzkoar musikari profesionala. biolin-jotzaile, musika-irakasle, antzezle eta sortzailea da. Eremu sozialean, euskararen, euskal kulturaren, edota feminismoaren inguruko gizarte-jardueretan kolaboratzen du.

Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta

Bizitza
JaiotzaErrenteria1978ko abenduaren 8a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOiartzun
Hezkuntza
HeziketaMusika Kontserbatorio Profesionala
Goi mailako domeinu orokor Haur hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea, musika-irakaslea, aktorea eta sortzailea

Facebook: jurdana.otxoa Instagram: jurotxoa Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Lau urte zituela hasi zen biolina ikasten Suzuki metodoaren bitartez. Gurasoak izan ziren zaletasunaren abiapuntu eta laguntzaile, Donostiako Cipic zentroko eskolan igarotako 8 urtetan. Oinarrizko ikasketak Langaitz eta Orereta ikastolan burutu zituen eta ondoren batxillergoa Koldo Mitxelena institutuan. Jaiotzez errenteriarra, 2013tik Oiartzunen bizi da. Alaba bakarra du: Lur, 2006ean jaioa. Bere zaletasunak musika, dantza eta antzerkiaren inguruan kokatzen dira eta horretara bideratu du etorkizuneko bizitza eta lana. Heziketa eta haur munduak ere erakartzen du; horregatik burutu zituen haur-hezkuntzako ikasketak eta, amona gaixotu zelarik, prestatu zen erizaintzako alorrean. Baina bi bide hoiek baztertu eta buru-belarri dabil mundu artistikoan murgilduta. Zaila eta exijentzi handikoa da hartutako bidea, izan ere ez baita erraza, emakumea eta ama izanik, profesioaren eskakizunekin uztartzea.

Formazioa aldatu

  • Cipic zentroa, Donostia. Suzuki metodoa ematen espezialista. (1983-1991)
  • Kotserbatorioko ikasketak: Donostiako Francisco Escudero, Errenteriako Errenteria Musical eta Iruñeko Pablo Sarasaten. (2000)
  • Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria. (Plaiaundi, Irun) (2017)
  • Erizaintzako Zainketa Osagarrietako Teknikaria.

Ibilbide profesionala aldatu

Talde eta orkestra desberdinen partaide izateaz gain, biolin irakasle eta hezkuntza musikalaren eremuan lanean aritzen da. Musika du maite eta honekin batera antzerkia eta dantza sentitzen ditu sormena lantzeko eremu natural.[1]

 
Fernando Velazquez. Neguko diztirak

Musika-irakasle lanetan aldatu

2022tik Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan dabil lanean biolin irakasle.[2] Aurrez beste eskoletan aritu izan da eginkizun bertsuetan, besteak beste, Orio (musika eta mugimendu irakasle, urtetan)[3] Bera, Lezo eta Lazkaoko musika eskoletan.

UEU, Udako Euskal Unibertsitatean. Bilbo eta Baionan irakasleei musika ikastaroak eman izan ditu 2012an.[4]

Musika emanaldiak eta partaidetzak aldatu

 
Urmuga Aizpearro 2023
  • Euskadiko Gazte Orkestrako eta Iruñako Pablo Sarasate Orkestran jo izan du.
  • Atrium Ensemble[5] taldeko partaide da.[6]
  • 2000tik Et Incarnatus Orkestrako kidea da. Lan askoren artean nabarmentzekoa dira "Urmuga: Musika eta mendiak festibala"[7] eta “VAgera herri bat” ikuskizuna. Villabona-Amasa.[8]

Antzerki mundua aldatu

  • 2021tik Hika teatro-rekin, "Tarara" ikuskizuneko parte izan da.[30]
  • Metrokoadroka-rekin "Andre zaharraren manifestua"ren performace musikatuan[31] eta "Txolarte" [32]
  • Ainhoa Alberdirekin "Zapatak".[33]
  • Tabakaleran, "Partekatu" emanaldia. (2022)

Haurren eremuan aldatu

  • Kimutx diska-liburuaren sortzaileetako bat izan zen 2012an.[34]
  • Oarso-irriak[35] elkartearekin dantza eta kanta sormenean ere aritua da. (Irri harro 2018), baita dinamizatzaile ere.[36]
  • Saharara joan zen Hatxerekin batera, Oiartzungo El Watan elkartearen bitartez bertako eskoletan haurrentzako prestatutako antzerki musikatua eskaintzera 2018ko abenduan.[37]

Nexklak taldea aldatu

2018an sortu zuten Errenterian Nexklak taldea, Azaroak 25, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunaren harira eta hainbat lekutan burutu zituzten emanaldiak, hauen artean, 2019ko Oreretako jaietan, Merkatu zaharrean[38] eta Korrika egunean.[39]

Saria aldatu

Kimutx Kultur Elkarteak egindako ipuin musikatuaren partaide, 2014 Oarsoarrak saria jaso zuen taldeak.[34]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Jurdana Otxoaren labea / El laboratorio cultural de Jurdana Otxoa. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  2. «Musika instrumentuak eta bakarkako kantua - Musika Eskola - Ataria» Musika Eskola (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  3. «Dantza emanaldia Karelan -» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  4. «Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Attrium Ensemble - Música para eventos» Attrium Ensemble (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  6. Atrium hirukotearen kontzertua dolarean. .
  7. «Urmuga» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  8. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. (2019-05-03). «VAGERA Herri bat ikuskizun solidarioa» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  9. «Hertzainak, Et Incarnatus orkestrarekin asteazkenean - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  10. «Pirinioetako polifonien klana» Berria 2015-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  11. a b Jarduera memoria 2019. , 24 or..
  12. «Egon edo ez egon» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  13. (Gaztelaniaz) Yarza, Maribel Marín. (1999-04-27). «Gonzalo Tejada y Et Incarnatus recuerdan al contrabajista Scott Lafaro» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  14. Banda Bassotti.El futuro de la memoria. Discogs.
  15. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-06-08). «'Txomin Artola Et Incarnatus Est'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  16. (Gaztelaniaz) «Petti, Etxeko Uzta, Et Incarnatus & Juantxo Zeberio: "Manipulazio estrategiak"» www.noizagenda.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  17. «Imanol» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  18. «Jabier Muguruza. «Hain guapa zaude»» Música recomendada (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  19. (Gaztelaniaz) «Antton Valverde interpreta su último trabajo Gaua, ausentziaren itzala en el Teatro Arriaga» Toda la Música (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  20. «Iparragirre gogoan» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  21. «Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea, Maite.K eta Egunsentiko Kantak» Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea, Maite.K eta Egunsentiko Kantak (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  22. Blogak.eus. «Gontzal Mendibil "Hazia" (Egilea Editore)» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  23. “Konplize ditut eta…” diskoa aurkeztu du Landarbaso abesbatzak – Herribizia. 2016-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  24. «Hatxe» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  25. (Ingelesez) «Panpin hautsien dantza, by HATXE» Hatxe (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  26. (Gaztelaniaz) Polvo somos (2020). (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  27. (Gaztelaniaz) «Inicio» Briganthya - Música Celta (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  28. «Viaje de bruxas - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  29. (Gaztelaniaz) «Palacio Euskalduna Jauregia Bilbao | Palacio de Congresos y de la Música» Euskalduna (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  30. «Tarara (2022)» Hika (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  31. «Andrezaharraren manifestua – Metrokoadroka Sormen Laborategia» www.metrokoadroka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  32. «TXOLARTE – Metrokoadroka Sormen Laborategia» www.metrokoadroka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  33. (Gaztelaniaz) ARTIME, MIRARI. (2019-04-23). «Las mujeres saltan a escena en Aulesti» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  34. a b «Kimutx Kultur elkarteak jaso du 2014ko Oarsoarrak saria» Kimutx Kultur elkarteak jaso du 2014ko Oarsoarrak saria (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  35. «OARSOirriak» OARSOirriak (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  36. «IRRIA HARRO! madalenetako kanta berriaren bideoklipa grabatzeko deialdia (Errenteria-Orereta)» OARSOirriak 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  37. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-05-28). «Saharar herria ezagutzeko bi aste intentsu, kulturatik elkartasuna landuz» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  38. Madalenak 2019 – Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  39. Ikerne, Zarate(e)ko. (2019-04-12). «Pausoz pauso, herritarrek egiten dute Korrika» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).

Kanpo estekak aldatu