Luistxo Fernandez
Luis "Luistxo" Fernandez Ostolaza (Eibar, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 8a - ) kazetari, informatikazale, idazle eta blogari gipuzkoarra da. Euskara Interneten sartzeko eta bertan eduki zabalak sortzeko aitzindari eta eragile nagusietako bat dugu Luistxo Fernandez.
Luistxo Fernandez | |||
---|---|---|---|
(2021) | |||
2022 - 2024 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Eibar, 1966ko abenduaren 8a (57 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, blogaria eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Euskaldunon Egunkaria Codesyntax | ||
Lan nabarmenak | |||
Kidetza | Eibar.org Euskal Wikilarien Kultura Elkartea | ||
Biografia
aldatuEibarko Ignacio Zuloaga ikastetxean ikasi zuen eta gero kazetaritza Euskal Herriko Unibertsitatean.
Euskaldunon Egunkaria-ko kazetaria izan zen 1990.etik, egunkaria sortu zenetik.[1] 1996an Internet-i buruz arituko zen lehen atala sortu zuen egunkarian (Nabigatzen), eta modu esanguratsuan eragin zuen egunkarian Internet sakonago erabiltzeko (posta elektronikoa eta nabigazioa, garai hartan). Lehenago egunkariak ateratzen zuen igandeetako KZ gehigarrian hainbat artikulu idatzi zituen euskara mundu digitalean erabili ahal izateko, garai hartan sortu ziren lehen urratsen berri zabaltzeko, esaterako, 1995ean idatzitako Leihoak Zabalduz txosten luzean plazaratu berria ziren euskarazko lehen sistema eragileaz (Windows 95) eta Xuxen zuzentzaile ortografikoaz idatzi zuen.[2]
Ildo horretatik jarraituta Eibar.org elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta bertan dauka oraindik bere blog pertsonala. Aurki.com bilatzailearen, Sustatu Interneteko albistegiaren eta CodeSyntax enpresaren sortzaileetako bat ere izan zen. 2000. urteaz geroztik CodeSyntax enpresan bertan lan egiten du.[3] Zalantza barik, euskal internautarik emankorrenetarikoa eta aitzindaria da.
Eragile paper bera izan du geroago ere Twitter eta euskarazko txioak zabaltzeko. Twitterreko euskarazko jarduna neurtzeko Umap zerbitzuaren sortzailetako bat izan zen Luistxo Fernandez 2010ean CodeSyntax-en barruan.[4]
Mugikorrerako Egunean Behin galdera-erantzun lehiaketaren sortzaileetako bat ere izan zen, honetan ere Codesyntax enpresaren barruan.[5][6]
Lanak
aldatuEuskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 35 lan baino gehiago bildu dituzte.[7] Horien artean hauek:
Narrazioa
aldatu- Tetris Zutabeak eta lerro solteak (1995, Elkar)
- Kontaktua (1996, Elkar)[8]
Saiakera
aldatu- Etxepare porno. Zibernetika euskalduntzeko metodoa (1998, Alberdania)
- Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian, Luis Fernandez Ostolaza, Josu Chueca Intxusta. (1997, Euskaldunon Egunkaria)
- "Euskararen espazioa informazioaren autobidean" (1997, Jakin)
Elkarrizketa
aldatu- "Luistxo Fernandez", Fermin Etxegoienen Eutsiko diogu? liburuan. Donostia, Erein, 2014. ISBN: 9778497468824.
Ingelesen hilerria
aldatu"Ingelesen hilerria" Luistxoren blog pertsonala da, hirueleduna hasieran (akaso bakarra ezaugarri honekin euskal blogosferan), euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz idatzita baitzegoen. Gaur egun, bakarrik lehen bi hizkuntzetaz eginda dago.
El mapamóvil
aldatu"El mapamóvil" da Fernandezen gaztelaniazko bloga gaur egun.
Sariak
aldatu- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik (Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez).[9][10] Beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[11]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fernandez, Luis. (1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
- ↑ Fernandez, Luistxo. (1995-12-24). «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ Euskaldunon Egunkaria, 20 urte Interneten (eta ni ere bai, bide batez) Sustatu Interneteko albistegia (Luistxo Fernandez, 2015-12-28)
- ↑ Luistxo eta Umapen tripak Sustatu Interneteko albistegia (CodeSyntax, 2010-11-18)
- ↑ Sustatu; CodeSyntax. (2020-01-07). «Egunean Behin: 3.5 milioi partida jokatu ziren 2019an» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ «Egunean behin • ZUZEU» ZUZEU 2019-12-27 (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Luis Fernandez Ostolazaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>35 produktu).
- ↑ Gorosabel, Oier. «Kontaktua» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Luistxo Fernandez literaturaren zubitegian
- @Luistxo kontua Twitter-en
- Luistxo Fernandez-en ekarpenak Sustatu Interneteko albistegian (550 albiste baino gehiago)
- 1270 albiste, "Luis Fernandez"-en bilaketaren emaitza Euskaldunon egunkariaren hemerotekan (1990-2003). Albiste batzuk Athletic Cluben entrenatzailearenak dira baina.
- (Ingelesez) Ingelesen hilerria
- (Gaztelaniaz) El mapamóvil (jadanik ez dago eskuragarri)
- Denak sarera orain! Jarrera lotsagabea ezinbestekoa da elkarrizketa Argia aldizkarian (Fermin Etxegoien, 2008-08-03)