Ireki menu nagusia

Antonio I.a Agaramontarra, 1526 - 1576 ko abenduaren 8a, Agaramonteko eta Gixuneko kondea, Asterreko bizkondea, Baionako alkatea, Bidaxuneko printzea, Agaramontar leinuko eta Gaskoiniako zein Nafarroako higanoten burua izan zen. Antonio Agaramontekoa, Antonio Agaramont, Antonio Aurekoa ere deitu izan diote.

Antonio I.a Agaramontarra
Antoine d'Aure, comte de Grammont.jpg
Baionako alkatea

Bizitza
Jaiotza 1526
Herrialdea  Nafarroako Erresuma
Heriotza Bidaxune1576ko abenduaren  8a (49/50 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Euskal Herriko Erlijio Gerrak
Frantziako Erlijio Gerrak

Eduki-taula

FamiliaAldatu

Aita Menaud d'Aure (1485-1534), Asterreko bizkondea eta ama Klara Agaramontarra, Agaramontar leinuko oinordekoa izan zituen. Emaztetzat Helena Clermontekoa hartu zuen, zeini Bidaxuneko printzerria utzi zion oinordetzan. Semea Filiberto Agaramontarra, Filiberto Gixune ere deitua, izan zuten.

BizitzaAldatu

Frantziako zein Nafarroako erlijio gudetan parte hartu zuen. Orleanseko hartzean eta Dreuxeko gudaldian izan zen, 1562eko abenduaren 19an. 1564an Joana Labritekoak Nafarroako lotinant jenerala izendatu zuen. San Bartolome eguneko sarraskian bizia salbatu zuen.

1570eko urriaren 21ean Bidaxuneko printzerriaren burujabetasuna aldarrikatu zuen, lehendabizikoz.

BibliografiaAldatu

  • Jean de Jaurgain, "Corisande d'Andoins, comtesse de Guiche et dame de Gramont", Eusko Ikaskuntza, 105-140. orr. Online.
  • Jean de Jaurgain eta Raymond Ritter, "La maison de Gramont 1040-1967", Les amis du Musée Pyrénéen, Tarbe (Bi liburukiak).

LiteraturanAldatu