Anshi Wang (Linchuan, 1021eko abenduaren 8a - Nanjing, 1086ko maiatzaren 21a) txinatar idazle klasikoa eta politikaria. Konfuzioren eta haren jarraitzaileen pentsamenduari buruzko komentarioak eta olerkiak idatzi zituen, baina Gobernuan egindako berrikuntzengatik da, batez ere, ezaguna. Txinako inperioaren ekonomia- eta politika-antolamendua aldatzeko ahaleginak egin zituen; besteak beste, lurraren banaketa arautu zuen, nekazarientzako maileguak eskaini zituen, Txinako armada berritik antolatu eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. Berrikuntza horiek zirela eta, kritika ugari izan zituen, kontserbadoreen aldetik bereziki, eta 1076an politika utzi behar izan zuen.

Anshi Wang
Wang Anshi.jpg
Bizitza
Jaiotza Linchuan District (en) Itzuli1021eko abenduaren 8a
Herrialdea Song dinastia
Northern Song Dynasty
Heriotza Nanjing1086ko maiatzaren 21a (64 urte)
Familia
Aita Wang Yi
Ama Wu Shi
Ezkontidea(k) Wu Shi (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak txinera
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, poeta, idazlea, kaligrafoa, margolaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Konfuzianismoa

Txinako prosaren zortzi maisuakAldatu

Mao Kunek, Ming dinastiakoa "Txinako prosaren zortzi maisuen" zerrenda egin zuen. Horren barruan Anshi Wang kokatu zuen.

ErreferentziakAldatu