Ekialdeko Frantzia
Ekialdeko Frantzia (latinez:Francia Orientalis), Ekialdeko Frankoen Erresuma (latinez: Regnum Francorum Orientalium) ere deitua, Europako erdi-mendebaldeko erresuma izan zen, 843-962 bitartean iraun zuena. Verdungo Hitzarmenaren ondorioz eratua, Karolingiar Inperioaren ekialdeko lurrak hartzen zituen: Austrasiaren ekialdea, Saxoniako Dukerria, Turingia eta Bavaria[1].
Ekialdeko Frantzia Francia orientalis | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
843 – 962 | |||||||
Oinordetzako monarkia | |||||||
Ekialdeko Frantzia, berdez, 870ean | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Ratisbona, Frankfurt | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Latina eta germaniar hizkuntzak | ||||||
Erlijioa | Katolizismoa | ||||||
Historia | |||||||
Verdungo Hitzarmena | 843 | ||||||
Oton I.a Germaniako enperadorearen koroatzea | 962 | ||||||
|
Historia
aldatu843ko Verdungo Hitzarmenak Luis Errukitsuaren semeen artean banatu zuen Karolingiar Inperioa. Hiru erresuma sortu ziren:
- Mendebaldeko Frantzia, Karlos Burusoila errege;
- Lotaringia, erdialdeko zatia, Lotario II.a errege; eta
- Ekialdeko Frantzia, Luis II.a Germaniarra errege.
Ekialdeko Frantziak Rhin ibaitik ekialdera zeuden Karolingiar Inperioko lurraldeak hartu zituen. 961ean Germaniako Erromatar Inperio Santu bihurtu zen[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Carolingian Kings of the Eastern Franks (East Francia/Kings of Germany). historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-18).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Alemaniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |