Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (jaiotzez: Frantzisko Esteban; Nancy, 1708ko abenduaren 8a - Innsbruck, 1765eko abuztuaren 18) 1745-1765 bitartean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen[1].
Bizitza
aldatu1729-1737 bitartean Lorrenako dukea, Frantzisko III.a izenez, eta 1737–1765 bitartean Toskanako duke handia, Frantzisko II.a izenez, izan zen. 1736an Maria Teresa, Habsburgo etxeko oinordekoarekin ezkondu zen, Habsburgo-Lorrena etxea sortuz.
Poloniako Erregetzarako Gerraren ondorioz, Toskanako Dukerri Handia utzi behar izan zuen Lorrenako dukerria eskuratzeko. 1740an, Karlos VI.a hil zenean, etsai zuen Bavariako hautesleak lortu zuen garaipena eta Karlos VII.a izenez enperadore izan zen. Frantziskok 1745a arte itxaron behar izan zuen enperadore izateko. Hondamen asko izan zituen bere gudarosteak eta herria bere aurka azaldu zen horregatik. Emaztearen esku utzi zituen estatuari zegozkion arazoak.
Hamasei seme-alaba izan zituen, Josef II.a, Leopoldo II.a eta Maria Antonieta besteren artean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/7/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Francis I[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |