Aitor Zabaleta
Aitor Zabaleta Cortázar errealzalea izan zen, Madrilen eraila 1998ko abenduaren 8an. Familiak Donostiako Ibaeta auzoan jatetxe ezaguna du, Aratz jatetxea alegia.
Aitor Zabaleta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1970 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1998ko abenduaren 9a (27/28 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak |
Gaur egun, Anoeta estadioaren Hego Hondoak bere omenezko Aitor Zabaleta Harmaila izena darama.
Gertaerak
aldatuReal Sociedad futbol taldearen jarraitzailea, labankadaz erail zuten 1998ko abenduaren 8an, 28 urte zituela, Madrilen, Vicente Calderón estadioaren inguruetan, UEFAko txapelketaren barruan Atlético de Madrid-Real Sociedad partida jokatu baino lehenxeago. Ultra talde faxista batek Errealaren jarraitzaileen aurka indarkeriaz jo zuenean, Aitorrek haur bat babestu zuen. Gero, bere neskalagunarengana joatean, ultra zenbaitek inguratu eta labankadaz zauritu zuten bihotzean. Abenduaren 9an hil zen ospitalean, eta Zegaman (Gipuzkoa) lurperatuta dago[1].
Hiltzailea Bastión izeneko ultra taldeko kide Ricardo Guerra izan zela frogatu zen, haren aurka egindako epaiketan, eta horren ondorioz 17 urteko espetxealdi zigorra ezarri zioten. Geroztik, hango ultra taldeek maiz egiten dituzte Zabaletaren eta euskal herritarren aurkako irain eta oihuak Vicente Calderón estadioan, Erreala bertaratzen denean.
Omenaldiak
aldatu- Anoeta estadioaren kanpoaldean oroigarria jarri zuten, Aitorren oroimenez.
- Donostiako Udalak Ibaeta auzoan plaza bat eskaini zion.
- 2014an, urtemugan, beste omenaldi bat egin zioten, plaza horretan plaka berria ezarriz.[2]
- Aitor Gorrotxategik abesti bat eskaini zion.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Constant, Alain. (19 décembre 1998). L'Atletico Madrid, fief néonazi du hooliganisme à l'espagnole. Le Monde, 26 or..
- ↑ http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20141209/sencillo-homenaje-en-aitor-zabaleta-plaza-de-ibaeta-16-anos-despues
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=fvov44_AuEY
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) El Crimen de Aitor Zabaleta y el grupo ultra neonazí Bastión, www.movimentocontralaintolerancia.com, 2011-04-15ean kontsultatua.
- (Gaztelaniaz) Ultra taldeak, Zabaletaren eta euskal herritarren aurka oihuka, www.youtube.com, 2011-04-15ean kontsultatua.