Alejandro Javier Sabella (Buenos Aires, Argentina, 1954ko azaroaren 5a - ibidem, 2020ko abenduaren 8a) argentinar futbolaria eta futbol entrenatzailea izan zen.

Alejandro Sabella

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlejandro Javier Sabella
JaiotzaBuenos Aires1954ko azaroaren 5a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires2020ko abenduaren 8a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
River Plate1974 / 197811711
Sheffield United Football Club1978 / 1980768
Leeds United Football Club1980 / 1981232
Club Estudiantes de La Plata1982 / 198714910
Argentinako futbol selekzio nazionala1983 / 198480
Fitxategi:Grêmio FB Porto-Alegrense.svg Grêmio Foot-Ball Porto Alegrense1985 / 1985100
Ferro Carril Oeste1987 / 1988272
Atlético Irapuato1988 / 1989310
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua70 kilogramo
Altuera171 zentimetro

1974an egin zuen debuta profesionaletan futbolari River Plate futbol taldean. 1978 eta 1980 bitartean Sheffield Uniteden jokatu zuen. Handik, Leeds Unitedera joan zen eta han egon zen 1981era arte. Ondoren, 1982tik 1984ra Estudiantes La Plata taldean aritu zen. Hurrengo urtean Brasilgo Grêmio taldean jokatu zuen denboraldi batez eta Estudiantes La Plata taldera itzuli zen beste denboraldi baterako. Gero, 1987 eta 1988 bitartean Club Ferro Carril Oeste futbol taldean aritu zen. Azkenik, 1988an Mexikorako bidea hartu eta Club Deportivo Irapuato taldean jokatu zuen 1989an futbolari erretiratu zen arte.

Futbolari izateari utzi eta gutxira, 1990ean futbol-entrenatzaile hasi zen. 2011 eta 2014 bitartean Argentinako futbol selekzio nazionaleko entrenatzailea eta hautatzailea izan zen. Haren gidaritzapean, Argentinako selekzioa 2014ko Munduko Futbol Txapelketaren finalera sailkatu zen eta munduko txapeldunordea izan zen.

Kanpo estekak aldatu