Francisco Amorós
Francisco Amorós y Ondeano (Valentzia, 1770 – Paris 1848), Soteloko markesa, pedagogo eta militar espainiarra izan zen. Nazioarteko mailan ezaguna da gorputz hezkuntza modernoaren sortzailetako bat izateagatik. Erbesteratua frantses gisa nazionalizatu zen.[1]
Francisco Amorós | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Valentzia, 1770eko otsailaren 19a | ||
Herrialdea | Espainia Frantzia (1816 - | ||
Heriotza | Paris, 1848ko abuztuaren 8a (78 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | koronel | ||
Biografia
aldatuFrancisco Amorós Karlos IV.aren garaian kargu desberdinak bete zituen: Gerraren Bulego Unibertsalaren ofiziala, Madrilgo Errege Institutu Militar Pestalozzianoaren zuzendaria, infanteria koronela eta, azkenean, Indietako Kontseiluaren ministroa. Frantses Armadaren inbasioarekin batera, 1808ko azaroaren 20an, Josef Bonapartek Santanderreko Gobernadore politiko eta militarra izendatu zuen. Baita Kantabriako intendentea izan zen, Kantabriako kostaldearen komandantea eta, azaroaren 25ean, Estatu aholkularia. 1809an, gerrilen aurka aritzeko eta udaletan ordena gordetzeko Goardia Nazional kantabriarra sortu zuen. 1809ko otsailaren 9an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errege komisario izendatu zuten. Urte bereko martxoan gortetik deitu zioten Estatu aholkulari gisa.
Gerraren porrotarekin Frantzia aldera ihes egin zuen. Parisera iritsi zenean, bere heziketa jarduerei berriz ekin zien bertako udal gimnasioan. Ondoren, 1816ko uztailaren 10ean, frantsesa nazionalizatuta, 1819an, aho batez onartuta, gimnasio militar eta zibilen ardura jaso zuen. Halaber, gimnasio pribatuetan ere aritu zen. Monarkiaren Berrezarkuntzarekin (1815-1830) kargu berriak jaso zituen, tartean Karlos X.a Frantziakoaren bilobaren hezitzailearen ardura. Urte horietan Francisco Amorósek Frantzian oinarrizko lanak izan ziren metodoak argitaratu zituen.
Amorós Parisen hil zen, 1948ko abuztuaren 8an, bere gimnasioan, apoplexia baten ondorioz. Montparnasseko hilerrian lurperatu zuten. Frantziako gimnastikaren aita gisa onartua dago.[2][3]
Amorósen gimnastika
aldatuFrancisco Amorósek gorputz hezkuntza sistematizatzeko eta lehen hezkuntzako eskoletan sartzeko lehenengo pausuak eman zituen. Berak sortutako metodoa orain gutxi arte erabili izan da eskola munduan eta armadan.[4] Metodo honetan tresna desberdinak erabiltzen dira: trapezioa, barra horizontala, paralelak, uztaiak, jauzi ohola... Modu batez, Amorósen metodoak eragin alemana jaso zuen, bereziki Johann Heinrich Pestalozziren pedagogoarengandik.
Obra
aldatuHauek dira bere lan nagusiak:
- 1815 Mémoire sur les avantages de la méthode de Pestalozzi, Paris, Fabvre
- 1818 Musique des cantiques religieux et moraux - La morale en chansons, Paris, Rougeron.
- 1826 Gymnase normal, militaire et civil, Paris, Rougeron.
- 1830 Manuel d'éducation physique, gymnastique et morale, Paris, Roret (1838an eta 1848an berrargitaratua).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jean Latte, La gymnastique, Paris, Vigot, 1948
- ↑ Thierry Arnal, La révolution des mouvements. Gymnastique, morale et démocratie au temps d'Amoros (1818-1838), Paris, L'Harmattan, 2009, 193 or. (ISBN 978-2-296-09215-0)
- ↑ https://web.archive.org/web/20090122080655/http://argonauta.imageson.org/document69.html
- ↑ https://publicaciones.ua.es/es/detalle.php?idet=845[Betiko hautsitako esteka]